XSLaren edukia

Alemaniaren Historia eta Kultura II: Alemaniaren Bateratzetik Gaur Egunera arte25595

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25595

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zalantzarik gabe, Aleman Filologiako ibilbidea erreferentzia puntu garrantzitsu bat da. Alemanezko komunikazio gaitasunetan egoki trebatuta dauden pertsonen beharra, ingurune akademikoan nahiz ingurune horretatik kanpo. Hizkuntza baten ahozko eta idatzizko praktika hutsetik harago doazen gaitasunak, berekin dakartzatenak ondo ezagutzea hizkuntzari loturiko errealitate kultural, sozial eta historikoa, baita hura aztertzeko eta interpretatzeko gaitasun egokia ere.

Lan arloari dagokionez, alemaniar kultura eta hizkuntzari loturiko ezagutzen eskari handia dago lan merkatuan: Euskal Herriak merkataritza harreman estuak ditu herrialde aleman hiztunekin; bereziki, Alemaniarekin. Alemaniar kultura eta hizkuntzari buruzko ezagutza sakonak dituzten profesionalen beharrarekin batera, haziz doa ere aleman irakasle eta hezitzaile kualifikatuen eskaria, beharrezkoak profesional horien prestakuntzarako. Eskari hori nabarmena da batez ere hezkuntza sistema pribatuan, baita erakunde publikoetan eta enpresa pribatuan ere.

Alemaniaren Historia eta Kultura II irakasgaia oinarrizko gaietako bat da Filologiako graduaren Aleman Filologiako ibilbidean, eta hirugarren mailan ematen da, alemanez. Alemaniaren Historia eta Kultura Moduluaren barnean dago eta Alemaniaren Historia eta Kultura I irakasgaiak osatzen du.

Alemaniaren Historia eta Kultura moduluaren helburua da alemanezko literatura ekoizpena eta hizkuntza horren aldaerak herrialde aleman hiztunen testuinguru historiko eta kulturalean kokatzea. Moduluak ikuspegi orokor bat ematen du Alemaniaren Historia, Geografia, Kultura eta pentsamenduaren alderdi garrantzitsuenei buruz. Baldintzak: ikasleek gainditu egin behar dute Alemana IV irakasgaia (edo bigarren hizkuntzen edo itzulpen alorreko parekoak).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikaskuntza emaitzak:

- Kronologikoki kokatzea eta azaltzea herrialde aleman hiztunen Historiako prozesu garrantzitsuenak, Alemaniaren Baterakuntzatik gaur arte.

- Herrialde aleman hiztunen plastika, arkitektura, musika, zinema edo pentsamendu adierazpideen ezaugarri formal eta tematiko nagusiak ezagutzea, Alemaniaren Baterakuntzatik gaur arte.

- Kultura adierazpenen arteko harremana ulertzea, baita adierazpen horien eta aldaketa historikoko prozesuen artekoa ere.

- Adierazpen artistiko eta musikalaren forma eta teknika nagusiak identifikatzea.

- Ikuspegi teorikoak eta dagokion terminologia menderatzea, iturri ikonografiko, musikal, ikus-entzunezko edo testualak eta haien diskurtso espezifikoak aztertzeko.

- Iturri ikonografiko, musikal, ikus-entzunezko edo testualak ulertzea ikuspegi kritiko eta sortzaile batetik.

- Dokumentazio corpus bat lantzea gai historiko eta kulturalei buruz, abiapuntutzat harturik baliabide bibliografikoak eta beste informazio iturri garrantzitsu batzuk (IKTak barne).

Gaitasunak:

M05CMO1. Herrialde aleman hiztunen geografia, erakunde nagusi, gizarte ohitura eta kultura adierazpenei buruzko ezagutzak eskuratzea eta horiek aplikatzea (G005, G006, G008; MEC2, MEC3, MEC4, MEC5).

M05CMO2. Kronologikoki kokatzea eta azaltzea herrialde aleman hiztunen Historiako prozesu garrantzitsuenak (G004, G008; MEC1, MEC2, MEC3).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Edukiak:

1. Herrialde aleman hiztunen Historia, Alemaniaren Baterakuntzatik gaur arte.

2. Arte Plastikoak herrialde aleman hiztunetan, Alemaniaren Baterakuntzatik gaur arte.

3. Arkitektura herrialde aleman hiztunetan, Alemaniaren Baterakuntzatik gaur arte.

4. Musika herrialde aleman hiztunetan, Alemaniaren Baterakuntzatik gaur arte.

KALIFIKAZIO TRESNAK ETA EHUNEKOAK

5. Pentsamendua herrialde aleman hiztunetan, Alemaniaren Baterakuntzatik gaur arte.

6. Zinea herrialde aleman hiztunetan, Alemaniaren Baterakuntzatik gaur arte.

Gaitegia:

1. Irakasgaiaren hastapenak, kontzeptu nagusiak, lan plangintza - Kontzeptu nagusiak. - Lan plangintza.

2. Alemaniar Inperioa, Inperio Austriar-Hungariarra eta Lehen Mundu Gerra. - Bismarcken Alemania. - Guillermoren agintaldia. - Lehen Mundu Gerra. - Giro intelektuala mende aldaketaren Vienan. - Arkitektura eta diseinu modernista (Secession eta Jugendstil).

3. Austria, Inperio Austriar-Hungariarraren desegitetik Anschluss-era. - Lehenengo Errepublika. - Austriarfaxismoa.

4. Weimarren Errepublika. - Aldarrikapena eta lehenengo urteak. - Egonkortze fasea. - Depresio Handia eta sistema demokratikoaren degradazioa. - Abangoardia plastikoak: Espresionismoa, Dadaismoa eta Objektibitate Berria. - Bauhaus. - Zine espresionista. - Posterromantizismo musikala eta Dodekafonismoa. - 20ko hamarkadako kabareta.

5. Nazionalsozialismoa eta Bigarren Mundu Gerra. - Boterera iristea. Gleichschaltung. Holokaustoa. - Kanpo politika eta Bigarren Mundu Gerra. - Artea, Arkitektura eta Zinea III Reichean: Entartete Kunst-aren erabilera propagandistikoa eta jazarpena. - Musika III Reichean.

6. Bi estaturen sorrera alemaniar lurraldean: AED eta AEF - Zatiketa eremuetan eta bi estaturen sorrera alemaniar lurraldean. - AEF. - AED. - Gerraondoko pentsamendua: Frankfurteko eskola. - Nazioarteko Artearen merkatuaren sorrera eta abangoardia berriak. - Alemaniako zine berria. - Musika eta dantza esperimentalak. - Herri musika: pop, tekno eta punk. - Arkitekturaren nazioartekotzea. - Errealismo sozialista Arte Plastikoetan AEDn. - Klasizismo estalinista Arkitekturan AEDn. - Zinea AEDn.

7. Alemaniaren Batasuna eta egungo egoera: erakundeak eta sistema politikoa - Berlingo Harresia eraistea. - Alemaniaren egungo egoera: erakundeak eta sistema politikoa. - Joerak Arteetan eta Arkitekturan batasunaren ondoren. - Alemaniako zinea batasunaren ondoren.

8. Austria, burujabetzaren berrezarpenetik gaur arte: erakundeak eta sistema politikoa. - Burujabetza berreskuratzea. - Europar Batasunean sartzea. - Austriaren egungo egoera: erakundeak eta sistema politikoa. - Austriako egungo zinema.

9. Suitza XX. mendean: erakundeak eta sistema politikoa. - Suitza Lehen Mundu Gerran. Gerrarteak. - Bigarren Mundu Gerra. - Gerraondoa eta Mendebalderantz begiratzea. – Nazioarteko harremanak. - Suitzaren egungo egoera: erakundeak eta sistema politikoa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikaskuntza honako hauetan oinarrituko da:

1. Problemetan oinarritutako talde ikaskuntza

(M05CM1,M05CM2,G003) Ikaskuntza emaitzak: Aukeratutako gaiari buruzko informazio garrantzitsua biltzea, alderatzea eta egituratzea, ikaskideen aurrean azaltzeko, baliabide egokiak erabilita; txosten bat egitea.

2. Irakasleak gaiak azaltzea eta ikasleek ikastea

(M05CM1,M05CM2,G003) Ikaskuntza emaitzak: Herrialde aleman hiztunen kultura adierazpen nagusien aldaketa historiko eta bilakaera prozesu garrantzitsuenak ulertzea eta azaltzea.

3. Iturri testualak, ikonografikoak eta musikalak interpretatzea.

(M05CM1,M05CM2,G003) Ikaskuntza emaitzak: Era arrazoituan aztertzea iturri testualak, ikonografikoak eta musikalak, kontuan izanik irizpide artistikoak eta historikoak.

4. Mapa kontzeptualak egitea

(M05CM1,M05CM2) Ikaskuntza emaitzak: Irakasleek proposatutako gai zehatzen sintesi grafikoak egitea.



Konfinamenduaren kasuan, irakaskuntza normaltasunez ematen jarraituko da Blackboard Collaborate plataformaren bidez. Aurreikusitako ataza mota bateragarria da urrutiko irakaskuntzarekin.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 80
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Problemetan oinarritutako bakarkako ikaskuntza: aurkezpena ikasgelan eta dosierra.

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Irizpide hauen arabera baloratuko da azalpena:

- Betebeharretara egokitzea.

- Dokumentazio egokia.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Aurkezpen baliabideak eraginkorki erabiltzea.

- Hitzezko hizkuntza eta gorputz hizkuntza menderatzea.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Amaierako notaren ehunekoa: amaierako notaren % 80, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada.

Entregatzekoak: iturrien iruzkinak eta mapa kontzeptualak.

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Iruzkinen balorazioa, kontuan izanik irizpide hauek:

- Iturri testual, ikonografiko eta musikal baten funtsezko ezaugarriak (estiloari eta edukiari dagozkionak) identifikatzeko gaitasuna.

- Iturri bat garai eta korronte jakin batean kokatzeko gaitasuna.

- Aztertutako iturria bere testuinguru historiko eta sozialarekin lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Mapa kontzeptualen balorazioa, kontuan izanik irizpide hauek:

- Ezagutzen bereganatze maila egokia.

- Informazioa kudeatzeko gaitasuna.

- Sormena kontzeptuak lotzeko orduan.

- Baliabide grafikoak eraginkorki erabiltzea.

Amaierako notaren ehunekoa: % 20

Justifikatutako arrazoiengatik klasera joan ezin diren ikasleek (GRADUKO ETA LEHEN ETA BIGARREN ZIKLOKO IKASKETAK KUDEATZEKO ARAUDIA, IV. KAPITULUA, 43. artikulua, IRAKASKUNTZA PLANGINTZA ETA IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZAREN EBALUAZIOA) bakarkako ikerlan idatzi bat eta azterketa bat egingo dituzte. Ikasleei arren eskatzen zaie harremanetan jartzeko irakaslearekin, lauhilekoaren lehenengo 15 egunetan edo, hala badagokio, amaierako ebaluaziorako eskubidea ematen dien egoera sortzean.

Oharra ikasleei: plagiorik aurkitzen bada (osoa edo partziala) entregatutako lan batean, 0 nota jarriko zaio automatikoki.

Azterketa: Galdera zehatzak, gaiak garatzea eta iturri testualak, ikonografikoak eta musikalak interpretatzea iruzkin modura. Konfinamenduaren kasuan, aurrez aurreko azterketaren ordez banakako ahozko azterketak egingo dira, Blackboard Collaborate plataformaren bidez.

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

- Ezagutzen bereganatze maila egokia.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Kontzeptuak lotzeko gaitasuna.

- Iturri testual, ikonografiko eta musikal baten funtsezko ezaugarriak (estiloari eta edukiari dagozkionak) identifikatzeko gaitasuna.

- Iturri bat garai eta korronte jakin batean kokatzeko gaitasuna.

- Aztertutako iturria bere testuinguru historikoarekin eta sozialarekin lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Amaierako notaren ehunekoa: % 50, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada azterketaren guztizkoan.

Bakarkako gutxienez 14 orrialdeko ikerlan idatzia:

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Irizpide hauen arabera baloratuko da:

- Aurkeztutako hipotesiaren interesa.

- Dokumentazio egokia eta bigarren mailako bibliografia kritikoki erabiltzea.

- Lan filologikoaren arau formalak ezagutzea eta aplikatzea.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Analisi gaitasuna eta espiritu kritikoa.

- Kultura adierazpenak eta haien testuinguru historikoa lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia

Amaierako notaren ehunekoa: amaierako notaren % 50, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada

Oharra ikasleei: plagiorik aurkitzen bada (osoa edo partziala) edo ChatGPTa erablitzen bada entregatutako lan batean, 0 nota jarriko zaio automatikoki.

Ikasleek uko egin ahal izango diote deialdiari, eta horren berri emango diote irakasleari azterketa eguna baino hiru aste lehenago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lehenengo deialdian etengabeko ebaluazioaren atala gainditu ez duten edo deialdi horretara aurkeztu ez diren ikasleek bakarkako lan idatzi bat aurkeztu beharko dute ezohiko deialdian, proba idatziaz gainera.

Azterketa: Galdera zehatzak, gaiak garatzea eta iturri testualak, ikonografikoak eta musikalak interpretatzea iruzkin modura. Konfinamenduaren kasuan, aurrez aurreko azterketaren ordez banakako ahozko azterketak egingo dira, Blackboard Collaborate plataformaren bidez.

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

- Ezagutzen bereganatze maila egokia.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Kontzeptuak lotzeko gaitasuna.

- Iturri testual, ikonografiko eta musikal baten funtsezko ezaugarriak (estiloari eta edukiari dagozkionak) identifikatzeko gaitasuna.

- Iturri bat garai eta korronte jakin batean kokatzeko gaitasuna.

- Aztertutako iturria bere testuinguru historikoarekin eta sozialarekin lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Amaierako notaren ehunekoa: % 50, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada azterketaren guztizkoan.

Bakarkako gutxienez 14 orrialdeko ikerlan idatzia:

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Irizpide hauen arabera baloratuko da:

- Aurkeztutako hipotesiaren interesa.

- Dokumentazio egokia eta bigarren mailako bibliografia kritikoki erabiltzea.

- Lan filologikoaren arau formalak ezagutzea eta aplikatzea.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Analisi gaitasuna eta espiritu kritikoa.

- Kultura adierazpenak eta haien testuinguru historikoa lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia

Amaierako notaren ehunekoa: amaierako notaren % 50, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada

Oharra ikasleei: plagiorik aurkitzen bada (osoa edo partziala) edo ChatGPTa erablitzen bada entregatutako lan batean, 0 nota jarriko zaio automatikoki.

Ikasleek uko egin ahal izango diote deialdiari, eta horren berri emango diote irakasleari azterketa eguna baino 15 egun lehenago.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Fulbrook, Mary (2009): Historia de Alemania. Akal Cambridge. Madrid.
Gebhardt, Volker (2009): Schnellkurs Deutsche Kunst. DuMont Literatur und Kunst. Köln.
Ries, Gerd (2009): Schnellkurs Deutsche Geschichte. DuMont Literatur und Kunst. Köln.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Berger, Peter (2008): Kurze Geschichte Österreichs im 20. Jahrhundert, Wien: Facultas Universitätsverlag.

Bosl, Karl, Günther Franz y Hubert Hofmann (1995): Biographisches Wörterbuch zur deutschen Geschichte. 3 vols. K.G. Saur. München

François, Etienne y Schulze, Hagen, (eds.) (2002): Deutsche Erinnerungsorte. 3 Vols. München: C. H. Beck

Gebhart, Volker (2004): Das Deusche in der deutschen Kunst. Köln: Dumont.

Grout, Donald Jay y Claude V. Palisca (1995): Historia de la música occidental. 2. vols. Alianza. Madrid.

Mirow, Jürgen (1996): Geschichte des deutschen Volkes. Von den Anfängen bis zur Gegenwart. Parkland. Köln.

Rademacher, Johannes (2002): Schnellkurs Musik. Köln: Dumont.

Scheuch, Manfred (2008): Historischer Atlas Deutschland : vom Frankenreich zur Wiedervereinigung in Karten, Bildern und Texten. Christian Brandtstätter. Wien.

Stadler, Peter (2003): Epochen der Schweizergeschichte. Zürich, Orell Füssli.

Suckale, Robert (1998): Kunst in Deutschland. Von Karl dem Großen bis heute. DuMont. Köln.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Allan, Seán y Sandford, John (eds.) (2003): DEFA : East German cinema, 1946-1992. New York [etc.]: Berghahn Books
Führ, Wieland (2008): Berliner Mauer und innerdeutsche Grenze 1945-1990. Petersberg: Imhof
Glaser, Hermann (1999): Deutsche Kultur, 1945-2000. Berlin: Ullstein.
Hermand, Jost (2006): Deutsche Kulturgeschichte des 20. Jahrhunderts. Darmstadt: Primus
Hoeres, Peter (2008): Die Kultur von Weimar : Durchbruch der Moderne. Berlin: Be.bra.
Jacobsen, Wolfgang (ed.) (2004): Geschichte des deutschen Films. Metzler, Stuttgart.
Kracauer, Siegfried (1995): De Caligari a Hitler. Una historia psicológica del cine alemán. Paidós. Barcelona.
Mann, Golo (2000): Deutsche Geschichte des 19. und 20. Jahrhunderts. Fischer. Frankfurt a.M.
vv.aa. (2004): Siedler Deutsche Geschichte. Von der Reichsgründung bis zum Mauerfall. Bd. 1: Stürmer: Das ruhelose Reich. Bd. 2: Schulze: Weimar. Bd. 3: Thamer: Verführung und Gewalt. Bd. 4: Kielmansegg: Das geteilte Land. München: Bassermann.

Aldizkariak

Historische Zeitschrift
Geschichte und Gesellschaft Historisches Jahrbuch
Zeitschrift für Geschichtswissenschaft
Archiv für Kulturgeschichte
kea. Zeitschrift für Kulturwissenschaften
Journal für Kunstgeschichte
Zeitschrift für Kunstgeschichte
Musik
Zeitschrift für Kulturphilosophie

Web helbideak

Art Das Kunstmagazin http://www.art-magazin.de/
Artcyclopedia.The Fine Art Search Engin. http://www.artcyclopedia.com/
Bauhaus Dessau http://www.bauhaus-dessau.de/
Bildindex der Kunst und Architektur http://www.bildindex.de/intro.htm
Cinegraph. Daten, Fakten und Hintergründe zur Geschichte des deutschsprachigen Films http://www.cinegraph.de/index.html
Damals Geschichte online http://www.damals.de/sixcms/detail.php?template_id=3058
Fundus: Forum für Geschichte und ihre Quellen http://www.fundus.d-r.de/
Geschi.de, Geschichte finden leicht gemacht http://www.geschi.de/
Geschichtelinks http://www.geschichtecom.org/geschichtelinks.htm
Glossen http://www.dickinson.edu/departments/germn/glossen/
Hacken, Richard: History of Germany: Primary Documents http://library.byu.edu/~rdh/eurodocs/germany.html Harold B. Lee Library, Brigham Young University
Hendel, Sascha (1994-2003): archINFORM http://www.archinform.de
Historicum.net Geschichts- und Kunstwissenschaften im Internethttp://www.historicum.net/index.php
Historische Zeitschrift http://www.oldenbourg.de/verlag/historische-zeitschrift/
Historisches Lexikon der Schweiz. http://www.snl.ch/dhs/externe/index.html
Internet-Adressen für HistorikerInnen Universität Bern http://www.cx.unibe.ch/hist/histlink.htm
Kunst-und-kultur.de http://www.kunst-und-kultur.de/
LeMO: Lebendiges virtuelles Museum Online http://www.dhm.de/lemo/
Neue Musikzeitung http://www.nmz.de/
PSM Data Geschichte (en línea). http://www.zum.de/psm/index1.php
Schnitt http://www.schnitt.de/
Sozial-Geschichte online http://www.stiftung-sozialgeschichte.de/
SUSAS Netzwerk für Wissensweitergabe. Geschichte http://www.susas.de/index.htm
Vitruvio.ch: Architecture on the Web http://www.vitruvio.ch/index.html.
Zeitenwende SWR http://www.swr.de/zeitenwende/index.shtml
Zwanziger Jahre http://www.zwanziger-jahre.de/

TaldeakToggle Navigation

16-76 Teoriakoa (Alemana - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (2)

16-76 Gelako p.-1 (Alemana - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 1.24 - LETREN FAKULTATEA (1)