Breadcrumb

Sarrera-kimikako-gradua-gipuzkoa

Kimikako Gradua

Aplikazio habiaratuak

kimikako-gradua-gipuzkoa-presentacion

Kimika, seguruenik, azken hamarkadetako gure gizarte ongizateari eta bizi kalitateari ekarpenik handiena egin dion zientzia da. Gure bizitzako alor guzti-guztietan aurki dezakegu: ingurumenean, osasunean, energian, elikadura industrian, farmazeutikoan, material berrietan, eta abar. Gure inguruan guztia kimika dela esan genezake ia-ia, jaten eta edaten dugunetik hasita, gure jantzietara, baita sendatzen gaituen horretara ere.

Kimikako Graduan materiaren konposizio, sintesi, propietate, portaera eta erreaktibotasunarekin loturiko alderdiak ikasteaz gain, zeure eskuekin esperimentatu eta aztertu ahalko duzu. Titulazioaren esperimentaltasun maila % 30ekoa da, eta horri gradu amaierako lana eta borondatezko kanpoko praktikak batu behar zaizkio.

Honako aipamen edo ibilbide hauetan espezializatu ahalko zara: “Makromolekulak” eta “Kimika eta Biozientziak”.

Bestalde, Université de Strasbourg-ekin (Frantzia) eta Université de Bordeaux-ekin (Frantzia) titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Kimika Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,85 €

Gutxieneko nota

8,856 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

88 plaza

botoia-liburuxka-Kimika-Fakultatea

Grado-kimika-gipuzkoa-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Nazioarteko ikerkuntzan izen oneko irakasleek formatuko zaituzte.
  • Irakasgaien % 60 inguru esperimentalak dira eta goi mailako laborategietan ikasiko dituzu.
  • Praktikak egin ahal izango dituzu inguruko enpresa eta ikergune inportanteetan, Tecnalia eta CICnanogune bezala.
  • Ikasketen atal bat egin ahal izango duzu atzerriko unibertsitateetan TASSEP (Kanada eta AEB), ERASMUS eta Latinoamerika programen bidez.

kimikako-gradua-gipuzkoa-Perfil

Sarrera-profila

Behatzeko eta aztertzeko gaitasuna baduzu, esperimentazioagatiko eta eskulanagatiko interesa, ingelesa hitz egiten baduzu, matematika, fisika eta kimika ezagutzak badituzu, eta gainera bakarka zein taldean lan egiteko gogoa baduzu, seguru Kimikako Gradua gustuko izango duzula.

Irudia

Irteera profesionalak

Kimikako profesionalak behar-beharrezkoak dira hainbat arlotan:

  • Ikerketa (I+G+B): erakunde publikoak eta pribatuak
  • Industria: elikadura, metalurgia, polimeroak, hondakinen tratamendua, lurringintza eta kosmetika, farmazeutika, nanomaterialak, elektrokimika, biokimika klinikoa, mikrobiologia, findegiak, eta abar.
  • Administrazio publikoak: ospitaleak, laborategiak, dopin kontrola, uren analisia, aduanak…
  • Nekazaritzako Kimikari aplikaturiko teknologia berriak, material berriak, energia iturri berriak, ingurumenaren kontserbazioa, birziklatze plantak…
  • Irakaskuntza hezkuntza maila guztietan.