Breadcrumb

Agenda

UPV/EHUk honoris causa doktore izendatuko du Luis Rojas Marcos psikiatra eta irakaslea

Ostiralean, maiatzak 9, 11:30ean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g. Leioa) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatuko du Luis Rojas Marcos psikiatra eta irakaslea.

Ekitaldiaren egitaraua

• Luis Rojas Marcos psikiatra eta irakaslea UPV/EHU Honoris Causa doktore izendatzeko Proposamenaren Aktaren irakurketa, José Luis Martín Unibertsitateko idazkari nagusiaren eskutik.
• Luis Rojas Marcos doktoregaiaren laudatioa, José Guimón irakaslearen eskutik. UPV/EHUko Honoris Causa doktore izendatzeko ekitaldia.
• Luis Rojas Marcos doktorearen hitzaldia UPV/EHUko Klaustroan sartzeko.
• Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte andrearen mintzaldia.
• Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia jaunaren mintzaldia.
• UPV/EHUko abesbatzaren emanaldia.

Luis Rojas Marcos (Sevilla, 1943), oso gaztetik bokazio gogorra izan zuen medikua izateko, eta, lehen hezkuntza eta batxilergoa gainditu ondoren, 1968an Sevillako Unibertsitateko Medikuntzan lizentziaduna izan zen eta New Yorkera emigratu zen. Hospital Bellevuen eta New Yorkeko Unibertsitatean psikiatrian espezializatu ondoren, 1975an Bilboko Unibertsitateko Medikuntzan eta Kirurgian doktorea izendatuta zuten. Bere tesia, "La barrera del lenguaje" José Guimón unibertsitateko katedradunak zuzendu zuen.

AEBko hirian, 1979.an New Yorkeko Unibertsitateko Medikuntza Zientzietan doktoregoa ere lortu zuen. Hiri berean garatu du bizitza profesionala, medikuntza, psikiatria eta osasun publikoaren arloan. Era berean, hainbat udaleko zerbitzu zuzentzeko eta arduratzeko alkateen konfiantza lortu zuen: 1981ean, ospitale publikoetako sareko Psikiatria Sistemaren zuzendari izendatu zuten; 1992an, Buruko Osasun Alkoholismo eta Droga Mendekotasun Zerbitzuen arduradun nagusi; eta, 1995ean, New Yorkeko Ospitale Publikoen Sistemaren presidente.

Luis Rojas Marcosek oso hurbil bizi zuen 2001ko irailaren 11ren atentatua. Ospitale publikoen burua eta hiriko Larrialde-kontroleko Kontseiluko kidea zen. Gainera, dei-telefonoak dorretatik urrundu zitzaion estaldurarik ez edukitzeagatik. Gero, esperientzia pertsonala utzi zuen "Más allá del 11 de septiembre: La superación del trama" liburuan.

Gaur egun, Rojas Marcos New Yorkeko Unibertsitateko Psikiatrian katedraduna da, eta unibertsitate horretatik elkarlana bultzatu du UPV/EHUrekin. Psikiatria eta osasun publikoaren arloan, ezagunak dira elebitasunari buruzko ikerkuntza klinikoan eginiko lanak. Estatu Batuetako zientzia-aldizkari onenetan argitaratu dira, hala nola Archives of General Psychiatry eta American Journal Psiquistry eragin-indize handienekoak biak a la biak.

Merezimendu horien guztien emaitza gisa, New Yorkeko Medikuntzako Akademiako kide, Osasun Publikoaren Amerikar Elkarteko kide eta Medikuntza Aringarriaren Amerikar Akademiako kide izendatu zuten.

Rojas Marcos irakasleak dibulgazio-lan handia egin du, egunkarietan artikuluak idatziz eta hainbat liburu argitaratuz, besteak beste, "La ciudad y sus desafíos", "Las semillas de la violencia", "Nuestra incierta vida normal", edo berriki plazaratutako "Superar la adversidad: el poder de la resiliencia".

Informazio gehigarria

Ostiralean, maiatzak 9, 11:30ean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g. Leioa) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatuko du Luis Rojas Marcos psikiatra eta irakaslea.

Ekitaldiaren egitaraua

Luis Rojas Marcos psikiatra eta irakaslea UPV/EHU Honoris Causa doktore izendatzeko Proposamenaren Aktaren irakurketa, José Luis Martín Unibertsitateko idazkari nagusiaren eskutik.

Luis Rojas Marcos doktoregaiaren laudatioa, José Guimón irakaslearen eskutik. UPV/EHUko Honoris Causa doktore izendatzeko ekitaldia.

Luis Rojas Marcos doktorearen hitzaldia UPV/EHUko Klaustroan sartzeko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte andrearen mintzaldia.

Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia jaunaren mintzaldia.

UPV/EHUko abesbatzaren emanaldia.