Breadcrumb

Agenda

Konferentzia Konferentzia

"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" hitzaldi zikloa inauguratuko da

Issa Katimek, Kimika Fisikako katedradun eta UPV/EHUko irakasle emerituak, emango dio hasiera "El tamaño sí importa" hitzaldiarekin

Asteazkenean, otsailak 26, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoaren ondoko gelan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" hitzaldi zikloari hasiera emango zaio. Lehen saioan, Issa Katimek, Kimika Fisikako katedradun eta UPV/EHUko irakasle emerituak, "El tamaño sí importa…" izenburudun hitzaldia eskainiko du. Sarrera librea izango da.

"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloak bere bigarren edizio betetzen du eta, oraingoan, nanoteknologiaren gaurkotasunarekin zerikusia duten bederatzi dibulgazio hitzaldik osatuko dute. Oinarri zientifiko bat duen edozein pertsonari zuzenduta dago ziklo hau, nahiz eta ez izan oinarri oso espezializatua. Fisika Aplikatua II Saileko irakaslea eta ziklo honen antolatzailea den Jose Javier Saiz Garitaonandiak adierazi duenez, "ekimen honekin nanoteknologien oinarrizko ezaugarriak eman nahi ditugu ezagutzera eta horiek duten erlazioa zientziaren eta teknikaren garapenarekin XX. mendean. Era berean, nanoteknologiak bere aplikazioen eremu desberdinetan gaur egun dituen erronkak ere aztertuko ditugu". Hitzaldi hauen bitartez, nanozientzia eta nanoteknologiari dagokienez unibertsitateetan, zentro teknologikoetan eta euskal enpresetan ematen ari den aktibitatea zein den ere ezagutu ahal izango da. Ziklo honetan, diziplinarteko ikuspuntu batetik aztertuko da nanozientzia.

Lehen hitzaldi honetan, Issa Katimek, nanopartikula adimendunen funtzionamenduan tamainak duen garrantzia azalduko du. Troiako zaldiaren estrategia ezaguna erabiliaz, zelula kantzerigenoen biodefentsak engainatzea posible dela erakutsiko du, horietan era selektiboan sartuz eta suntsituz, botika antikantzerigenoen zeharkako efektuen arrisku minimoarekin. Katimek zehaztasunez azalduko du, baita ere, nanopartikula hauen sintesia eta funtzionamendua eta, behin bete behar zuten helburua beteta, nola eliminatzen den giza organismotik.

Issa Katime Kimika Fisikako katedraduna, UPV/EHUko irakasle emeritua eta Material berrien eta Espektroskopia Supramolekularreko Ikerketa Taldeko zuzendaria da. Bere ezagutza eremua material polimeroena da eta, arlo honetan burutu dituen ikerketen ondorioz, lan-lerro bat ireki du, ur zikinak arazteko pisu molekular handidun polimeroak eta gaur egun botika bat edo gehiago garraiatzeko erabiltzen diren tamaina nanometrikodun molekulak sintetizatzea ahalbidetzen duena.

"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" hitzaldi zikloko programa osoa:

• Otsailak 26,
"El tamaño sí importa…", por Issa Katime (UPV/EHU).
• Martxoak 12,
"Nanofabricación: síntesis y patronado de nanomateriales", por Alfredo García Arribas (UPV/EHU BERC Materials).
• Martxoak 19,
"Hipertermia", por Fernando Plazaola Muguruza (vicerrector de Investigación de la UPV/EHU).
• Martxoak 26,
"The science anf technology of hard disk drivers", por Andreas Berger (CIC Nanogune).
• Apirilak 2,
"Experiments with liquids on the nanoscale", por Alexander Bittner (CIC Nanogune).
• Apirilak 9,
"Hacia una nueva electrónica: la espintrónica", por Félix Casanova (CIC Nanogune).
• Apirilak 30,
"Superordenadores y física cuántica para simular sólidos, líquidos, biomoléculas y nanoestructuras. Un potentísimo microscopio virtual", por Emilio Artacho (CIC Nanogune).
• Maiatzak 7,
"Nanomateriales inteligentes", por José María San Juan Núñez (UPV/EHU).
• Maiatzak 14,
"Los nuevos materiales magnéticos y sus aplicaciones biomédicas", por Galina Kurlyandskaya (UPV/EHU).

Informazio gehigarria

Otsailak 26,
"El tamaño sí importa…", por Issa Katime (UPV/EHU).

Martxoak 12,
"Nanofabricación: síntesis y patronado de nanomateriales", por Alfredo García Arribas (UPV/EHU BERC Materials).

Martxoak 19,
"Hipertermia", por Fernando Plazaola Muguruza (vicerrector de Investigación de la UPV/EHU).

Martxoak 26,
"The science anf technology of hard disk drivers", por Andreas Berger (CIC Nanogune).

Apirilak 2,
"Experiments with liquids on the nanoscale", por Alexander Bittner (CIC Nanogune).

Apirilak 9,
"Hacia una nueva electrónica: la espintrónica", por Félix Casanova (CIC Nanogune).

Apirilak 30,
"Superordenadores y física cuántica para simular sólidos, líquidos, biomoléculas y nanoestructuras. Un potentísimo microscopio virtual", por Emilio Artacho (CIC Nanogune).

Maiatzak 7,
"Nanomateriales inteligentes", por José María San Juan Núñez (UPV/EHU).

Maiatzak 14,