Breadcrumb

Agenda

V. Abiatu Sarien banaketa ekitaldia

Sari honen helburua UPV/EHUn oinarri teknologikoa duten eta berritzaileak diren enpresen sorrera sustatzea da

Ostiralean, otsailaren 14an, 12:00ean, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Arriaga gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen aintzat hartzea helburu duten IV. Abiatu Sarien banaketa ekitaldia ospatuko da. Bi urtean behin ematen den sari hau UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak eta BEAZ Bizkaiak ematen dute. Erakunde hauek 14 urte daramatzate elkarlanean ZITEK Programan.

Ekitaldian bertan azalduko da zein edo zeintzuk diren enpresa irabazleak, eta horien artean 10.000€ko saria banatuko dute.

Enpresa finalistak, zeintzuk 2010eko urtarrila eta 2012ko abendua bitartean sortutakoak izan behar diren, honako hauek dira: Tap Quo, oinarrizko konputazioan eta konponbide mugikorren garapenean oinarritutako enpresa; IMG Pharma, medikamentuen azterketa masiborako tresna bioteknologikoen garapena; Urbegi Brand-Mathematics, markekin harremana duten aldagarrien analisirako algoritmoen garapena; Sealpath SL, dokumentuen segurtasunerako produktuen garapena; Azoteas Vivas, berdegune eta gune osasuntsuetako barne eta kanpo eremuen eraldatzean oinarritutako proiektua; Insignia, SL, egiturak konpondu eta sendotzeko eraikuntza konponbideak; Novattia Desarrollos SL solidoen tratamendu fisikorako teknologia eta prozesuen diseinu eta garapen industrialeko zentroa; eta Commercial Diving Activities, SL, urpeko jardueren ikerketa zentroa.

Ekitaldian parte hartuko dute:

• Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
• Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko saileko idazkaria
• Juan Diego, BEAZko zuzendaria

Informazio gehigarria

Sari honen helburua UPV/EHUn oinarri teknologikoa duten eta berritzaileak diren enpresen sorrera sustatzea da

Ostiralean, otsailaren 14an, 12:00ean, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Arriaga gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen aintzat hartzea helburu duten IV. Abiatu Sarien banaketa ekitaldia ospatuko da. Bi urtean behin ematen den sari hau UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak eta BEAZ Bizkaiak ematen dute. Erakunde hauek 14 urte daramatzate elkarlanean ZITEK Programan.

Ekitaldian bertan azalduko da zein edo zeintzuk diren enpresa irabazleak, eta horien artean 10.000€ko saria banatuko dute.

Enpresa finalistak, zeintzuk 2010eko urtarrila eta 2012ko abendua bitartean sortutakoak izan behar diren, honako hauek dira: Tap Quo, oinarrizko konputazioan eta konponbide mugikorren garapenean oinarritutako enpresa; IMG Pharma, medikamentuen azterketa masiborako tresna bioteknologikoen garapena; Urbegi Brand-Mathematics, markekin harremana duten aldagarrien analisirako algoritmoen garapena; Sealpath SL, dokumentuen segurtasunerako produktuen garapena; Azoteas Vivas, berdegune eta gune osasuntsuetako barne eta kanpo eremuen eraldatzean oinarritutako proiektua; Insignia, SL, egiturak konpondu eta sendotzeko eraikuntza konponbideak; Novattia Desarrollos SL solidoen tratamendu fisikorako teknologia eta prozesuen diseinu eta garapen industrialeko zentroa; eta Commercial Diving Activities, SL, urpeko jardueren ikerketa zentroa.

Ekitaldian parte hartuko dute:

Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko saileko idazkaria

Juan Diego, BEAZko zuzendaria