Ate Irekiak: zure etorkizuneko zentroa bisitatzera gonbidatzen zaitugu
Lehenengo argitaratze data: 2024/03/11
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (GIE) bisitatu nahi al duzu? Ikastegiaren instalazioak eta baliabideak ikusi nahi al dituzu? Eta graduko ikasketak xehetasunez ezagutu?
GIE Donostian ezagutu ahal dituzun graduak:
- Arkitektura Teknikoa
- Ingeniaritza Zibila
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
- Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa
-
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Oraindik plaza libreak dituzten Ate Irekietan, izena emateko epea luzatu egiten da, plazak agortu arte edo jardunaldia egin baino 3 egun lehenago.
Konstulta denbora errealean dauden plazak.