MEDIAPRO-TVren praktika eskaintza
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/03
2023/24 ikasturtean Kazetaritza edo Ikus-entzunezko Komunikazio graduetako LAUGARREN MAILAN matrikulatutako ikasleek (180 ECTS gaindituta) edota gradu horietako GBLa aurkeztu eta gainditu berri duten ikasleek aukera dute 2023ko urria-abendua bitartean lan mundurako trantsizio-beka garatzeko MEDIAPRO-TV enpresak eskaini dituen bi plazatan.
- Beka deialdiaren informazioa
- MEDIAPRO-TVren eskaintzak (pdf, 207 Kb)
Interesatuta egon ezkero, idatzi helbide honetara CV-a bidaliz: gkz.praktikak@ehu.eus
Mezuak bidaltzeko azken eguna: 2023ko uztailak 7.