Amaitu da EHU-Wikipedia 2019-2 proiektua
Lehenengo argitaratze data: 2020/02/27
![Euskal Wikipedia EHU-Gipuzkoako-campusa-Ikastaro-orokorra-2019](https://ehu.eus/documents/340468/13166847/EHU-Gipuzkoako-campusa-Ikastaro-orokorra-2019.png/d819bcac-779e-301b-0b8d-30ad5e9492b2?t=1582808254000)
Aurten ere, aurreko 3 ikasturteetan bezala, fakultateko hainbat ikasle Wikipedian editatzen aritu dira, Ana Zelaia eta Xabier Albizuri irakasleen eta euskal wikilarien laguntzarekin, EHU-Wikipedia 2019-2 proiektuaren barruan.
Oraingoan 28 ikaslek hartu dute parte eta 14 wiki-artikulu editatu dituzte. Hauek:
1.- Ordenagailu bidezko grafiko
2.- Konputagailu bidezko animazio
3.- 3D modelaketa
4.- Renderizazio
5.- Ada (programazio-lengoaia)
6.- C++
7.- Internet
8.- Java (programazio-lengoaia)
9.- JavaScript
10.- LaTeX
11.- Web-orrien editore
12.- World Wide Web
14.- Weka (ikasketa automatikoa)
Artikuluen eta editoreen informazioa hemen aurki daiteke:
https://outreachdashboard.wmflabs.org/courses/EHU/Gipuzkoako_campusa_-_Ikastaro_orokorra_(2019)/home
Ekarpen polita euskarazko wikipediaren informatika alorrerako.
Zorionak egindako lanagatik!