Gazteak zinean

Gazteak zinean

Zinea gustatzen zaizu? Zein pelikula gustatuko litzaizuke zine areto batean jartzea? Zine munduari buruz gehiago ezagutu nahi duzu? 

Tabakalerako zine-aretoaren emanaldiak Zinemaldiak, Euskadiko filmategiak, Donostia Kulturak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak berak programatu ohi dute. 2025eko urtarriletik aurrera, zine aretoa hilabetean behin publiko gaztea zine aretora erakartzeko helburuarekin, UPV/EHUko ikasle talde batek ere programazio prozesuan parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, urritik abendura, astean behin, arte zineari buruz hitz egiteko eta pelikulak partekatzeko lan saio batzuk izango ditugu. Zine saioak antolatzeko ideiatik pelikulak erakusteko momentura arte prozesu osoan parte hartuko dute Tabakalerako taldearekin kolaborazioan.

Programaren aurkezpena: Urriak 3, 18:00tan Carlos Santamaría Zentroan

Egutegia: 2024ko urritik 2025eko ekainera

Tokia: Tabakalera

Ordu kopurua: 75 ordu 

Izen-emateko epea: 2024ko irailaren 11tik urriaren 11ra

Prezioa: doakoa

3 hautazko kreditu. Ziurtagiria lortzeko, gutxienez, ikastaroaren %80a egin beharko da. 

Leku mugatuak. Izena emateko bidali Word dokumentu bat gi-kultura@ehu.eus helbidera ondorengo datuekin: ikaslearen izen-abizenak, NAN zenbakia, Gradua eta ikastaroa, ikasle posta, harremanetarako telefonoa, prestakuntza egiteko motibazio pertsonaleko idazkia (300 karaktere espazioekin). 

*Zine programazio taldean sartzeko lekurik ez badaukazu, taldeak programatuko dituen 6 saioak ikustera joateko izena eman dezakezu eta ECTS kreditu erdia lortzeko aukera izan. 

Sarrrera doan aurretik gi-kultura@ehu.eus helbidean izena ematen duten UPV/EHUko ikasleentzat. 

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus