XSLaren edukia

Irakasleak

JUAN CARLOS ROMERA NIELFA

Ezagutza arloa
Gizarte Zientzien Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
juancarlos.romera@ehu.eus

Doktorea Geografia eta Historian, eta diplomatua Magisteritzan, Euskal Filologia adarrean (Euskarazko Lehen Promozioa). Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan lan egin du. Azken aldian Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakaslea da (UPV-EHU), Gizarte Zientzien Didaktika Sailean. Lehenago Vitoria-Gasteiz-ko Hezkuntza Fakultatearen Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean izan zen irakasle.



Diziplinartekotasunean eta ahozko iturrietan oinarrituta (Gizarte-Historia, Filosofia politikoa, Ezagutzaren Soziologia, Kultur- Antropologia, Gizarte-Psikologia...) haren iker-lerroak ugari dira: memoria eta gizarte-iruditeriari buruzko ikaskuntzak, totalitarismoari egindako erresistentzia, batez ere hark talde primarioetan (senidea, auzokideak, lankideak...) eragindako memorizidio eta ideologizidio esparruetan, Euskal Herriko gerraosteko belaunaldietan.



Didaktikari dagokionez, haren interesak berrikuntza didaktikorako ikuspegi berrien bilaketan eta ikonografia inklusibo eta edukien irakasketarako kontzeptuen berrikuntzan datzate.

La razón creadora. Una teoría para la emancipación pedagógica izeneko liburuaren idazlea da ( argitaratugabea)



Eusko Ikaskuntza, IOHA eta SFO (bukaera arte) elkarteen bazkidea da.