XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26771

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Ingeniaritza Kimikoko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
10.5
Kodea
26771
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lanaren funtsezko helburua ikasleak heldutasuna erakustea titulazioaren gai propio bat, teorikoa zein praktikoa, aurrera eramateko eta jarduera profesionala indartzen dituzten gaitasuna lantzea dira.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GALak honako hauetara bideratuta egon behar du: titulazioari loturiko gaitasun orokorrak aplikatzea, azterketa esparruko datu esanguratsuak bilatzeko, kudeatzeko, antolatzeko eta interpretatzeko gaitasuna lantzea, zientzia nahiz teknologia gai esanguratsuei buruzko hausnarketa bat egiten duten iritziak emateko eta, hala, pentsamendu eta iritzi kritikoa, logikoa eta sortzailea garatzeko. Jarduera hezigarriak askotarikoak izan daitezke, eta gradu titulazio osoan zehar eskuratutako gaitasunak garatu eta aplikatzera bideratuta egongo dira.

GALak titulazioari loturiko honako gaitasun hauek aplikatu behar ditu:

-Graduan eskuratutako gaitasunak laburbiltzea proiektua garatu eta defendatzearen bidez.

-Instalazio edo prozesu berritzaile bat, industria eskalan edo aurretiko eskala batekin, ezartzeko proposamena edo berritzailea den etapa interesgarri bat aztertzeko proposamena zuzen asmatu eta garatzea.

-Proiektu baten bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumen eragina justifikatzea.

-Proiektuaren xede diren jarduerak idaztea eta zuzentzea, eta amaierako proposamena egitea, bete eharreko zehaztapen, erregelamendu eta arau desberdinak kontuan hartuta.

-Ikaskuntzari aplikatutako informazio teknologiak erabiltzea.

- Ezagutzak eta emaitzak ahoz eta idatziz komunikatzea.

-Pertsonen arteko harremanetan trebetasunak izatea, dibertsitatea eta kultura aniztasuna kontuan hartuta.

-Lantaldeetara egokitzea, arrazoibide kritikoarekin eta espiritu konstruktiboarekin.

-Ikaskuntza lanean honako irizpide hauek barne hartzea: kalitatea, ingurumenarekiko sentsibilitatea, iraunkortasuna eta irizpide etikoa.

-GrALa Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJHekin) lotzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikus Ingeniaritza Kimikako Gradu Amaierako Lanaren Arautegia



https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado



MetodologiaToggle Navigation

GALak honako jarduera hauek bilduko ditu:

1) Banakako tutoretzak. Zuzendariak eta ikasleak gutxienez 3 tutoretza adostuko dituzte.

2) Ikaslearen lan autonomoa, bere zuzendariak gidatuta, GALaren garapen, entrega, azalpen eta defentsa faseetan.

3) Mintegiak. Nahitaezkoa izango da Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako mintegi hauetara joatea:

- Bibliografia bilaketak UPV/EHUren baliabideekin

- Gradu Amaierako Lanaren memoria idaztea

- Gradu Amaierako Lana azaltzea



- ExposiciĆ³n del Trabajo Fin de Grado

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 35
    • Memoria (%): 65

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

*Aurkeztutako memoria: %65

*Defentsa: %35



Ebaluazio irizpideen inguruko zehaztasun gehiagorako ikus Ingeniaritza Kimikako Gradu amaierako Lanaren Arautegia

https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

*Aurkeztutako memoria: %65

*Defentsa: %35



Ebaluazio irizpideen inguruko zehaztasun gehiagorako ikus Ingeniaritza Kimikako Gradu amaierako Lanaren Arautegia

https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Ingeniaritza Kimikoko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia

2. ZTF-FCT-ko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia

3. UPV/EHUko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia



Web helbideak

https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado