XSLaren edukia

Kanpoko praktikak26772

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Ingeniaritza Kimikoko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
26772
Murrizketak
Kanpoko Praktiketarako matrikula egin ahal izateko, gehienez ere 84 kreditu izan behar dira gainditzeke gradua amaitzeko.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kanpo praktikek ikuspuntu ezaguten ikuspuntu praktikoa eta industrairekin kontaktua ematen dute.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

*M05CM01-Espezifikoa-Ezagutzen ikuspegi aplikatua eta industriaren osagaiekiko zuzeneko harremana izatea.

*M05CM02-Espezifikoa-Diziplina anitzeko eta taldeko lanaren ezagutzak gauzatzea.

*M05CM03-Espezifikoa-Industria esparru bateko eta kalitate eta ingurumen araudi eta baldintzei loturiko ingurune espezifiko bateko ezagutzak areagotzea.

*M05CM04-Espezifikoa-Industriako diziplina anitzeko ingurune batean txostenak egitea.

*M05CM05-Zeharkakoa-Informazio eta komunikazio teknologiak aplikatzea eta informazio iturriak erabiltzea kanpo praktiketako lan ingurunean eta amaierako txostenaren garapenean.

*M05CM06-Zeharkakoa-Kanpo praktikaldian eskuratutako ikaskuntza emaitzak modu eraginkor eta ordenatuan komunikatu eta transmititzea, txosten idatzi baten bidez.

*M05CM07-Zeharkakoa-Jarduerak antolatu eta planifikatzea kanpo praktiken esparruan, tutore akademiko eta industrialek gidatutako jarduera proposamenak zuzenduz.

*M05CM08-Zeharkakoa-Esparru akademikotik eta industria ingurunetik kanpoko lantaldeetara egokitzea, arrazoibide kritikoarekin eta espiritu konstruktiboarekin.

*M05CM09-Zeharkakoa-Lan ingurunean egoera desberdinetara egokitzeko aldakortasuna, eta ekimena, sormena, arrazoibide kritikoa, konpromiso etikoa eta bakea bultzatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikus Ingeniaritza Kimikoko Graduaren Curriculumeko Kanpo-Praktiken Arautegia => Arautegia => Ingeniaritza Kimikoko Graduaren Curriculumeko Kanpo-Praktiken Arautegia

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak Ingeniaritza Kimikoaren esparruko edo antzekoren bateko enpresa batean, edo UPV/EHUren antolaketa unitate batean, graduan zehar eskuratutako gaitasunekin zerikusia duen lan bat garatuko du. Lana kudeaketari, produkzioari edo kalitate kontrolari lotua egongo da.

Enpresan bertan tutore tekniko bat izango du, eta hura arduratuko da in situ praktiken segimendua egiteaz. Tutore akademikoak egindako lan mota gainbegiratuko du, baita modulu honetako gaitasunen eskuratze maila ere, tutore teknikoarekin eta ikaslearekin berarekin egindako aldizkako bileren bidez (bilera presentzialak zein on line, IKT atarien bidez).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak kanpo praktiken irakasgaia egin bitartean eskuratutako gaitasunak tutore akademikoak ebaluatuko ditu, tutore teknikoak eginiko txostena eta ikasleak aurkeztutako memoria oinarritzat hartuta. Azken memoria honek praktikaldian zehar egindako jarduerak eta haien emaitzak jaso beharko ditu.

Lankidetza erakundeko bideratzaileak, praktikak amaitzean, amaierako txosten bat egin eta bidaliko die Zientzia eta Teknologia Fakultateko tutoreari eta ikasleari, eredu arautu baten arabera (UPV/EHUko Kanpo Praktiken Araudiaren IV. eranskina), eta bitarteko segimendu txosten bat egin ahal izango da praktikaldiaren erdia igarotakoan, hitzarmenean hala ezarriz gero.

Bestalde, ikasleak, praktikaldia amaitzean, amaierako memoria bat egin eta entregatuko dio Zientzia eta Teknologia Fakultateko tutoreari; bertan proiektu hezigarriaren garapenaren balorazioa jasoko du, eredu arautu baten arabera (UPV/EHUren Kanpo Praktiken Araudiaren V. eranskina) eta, tutoreak hala eskatutakoan, bitarteko segimendu txosten bat ere egingo du, ahal dela, praktikaldiaren erdia igarotakoan.

Bideratzailearen txostena eta ikaslearen txostena eta memoria oinarritzat hartuta, Zientzia eta Teknologia Fakultateko tutoreak garatutako praktikak ebaluatuko ditu, dagokion amaierako balorazio txostena beteta (Kanpo Praktiken Araudiaren VI. eranskinean jasotako alderdiak bilduko ditu), eta praktiken egiaztagiri gisa balioko du.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Ingeniaritza Kimikoko Graduaren Curriculumeko Kanpo-Praktiken Arautegia



2. Curriculumeko Kanpo-Praktiken Arautegia

Web helbideak

http://www.zientzia-teknologia.ehu.es/ => Normativa => Normativa Prácticas Externas Curriculares en el Grado en Ingeniería Química