Kazetaritza Edizioa27116
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Kazetaritzako Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 27116
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Idatzizko hedabideetan gauzatu ohi den informazio ekoizpen prozesuaren azken fasea du ardatz Kazetaritza Edizioak. Hain justu, edizio lanean, kazetaritzaren esparruan bertan nahiz literatura jarduera orotan ere, testuari azken zuzenketak egiten zaizkio eta ahalik eta egokien atontzen da. Izan ere, bere argitalpenerako prest egon behar du ezinbestean. Gauzak horrela, testu guztiak zorroztasun handiz lantzen dira: idazkiak zuzendu, orraztu, osatu, moztu eta, beharrezkoa izanez gero, egokiro dokumentatu egiten dira. Ikuspegi orokor batetik ere argitaratzear den testua tentuz aztertzea komeni da. Halaxe, joskera aldetik egon daitezkeen akatsak saihesteaz gain, errepikapenak zein kontraesanak ere ekiditeko parada dago. Halaber, alde grafikoak ere berebiziko garrantzia erdiesten du edizio lanean. Eta, testu eta irudiaren arteko harremana ere egoki zaindu behar da. Hau guztia ez da, noski, bat-bateko jarduna. Kazetaritza edizioak etengabeko plangintza eta eguneratzea baitakar berarekin. Horrenbestez, irakasgai honek kazetaritza edizioa zer den, zer ezaugarri dituen eta prentsan nola gauzatzen den ere azaltzea du xede.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Irakasgaia egiten duten ikasleek jarraian zehazten diren gaitasunak bereganatuko dituzte:
OINARRIZKO GAITASUNAK ETA OROKORRAK
•Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea komunikabide desberdinen ezaugarrien arabera.
•Gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologien bitartez (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea) gertaerak eta prozesu sozialak analizatu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan.
•Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.
•Jakintza-alor arteko komunikazioaren testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.
•Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.
•Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.
•Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea komunika bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.
•Proiektu informatzaile edo komunikatiboak modu egokian asmatzea, planifikatzea, egitea eta kudeatzea.
ZEHARKAKO GAITASUNAK
*Autonomia eta autoerregulazioa.
*Komunikazioa eta eleaniztasuna.
+IKASKUNTZAREN EMAITZAK
-Editorearen figuraren funtzioak ezagutzea.
-Agenda mediatikoa erabakitzen duten kazetaritza irizpideak zeintzuk diren identifikatzen jakitea.
-Agenda mediatikoaren eraikuntzaren inguruan ikuspegi kritikoa garatzea.
-Hainbat egoera eta testuingururen aurrean informazio tratamendu ezberdina baloratzea.
-Informazio estaldura bat planifikatzeko tresna nagusiak ezagutzea.
-Informazio estaldura planifikatzeko oinarrizko kontzeptuak barneratzea.
-Hedabideetako profesionalen errutinak identifikatzea.
-Hainbat iturritatik datozen informazio eta argudioak -ahozkoak edo idatzizkoak- berreraikitzea,
eta modu bateratu eta laburtuan aurkeztea.
-Ortografia, gramatika, hizkuntza eta koherentzia akats nagusiak identifikatzea. Kazetaritzaren
jardunbide profesionala urratzen duten akatsak identifikatzea kazetaritza testu batean.
-Kazetaritza estiloko arauak errespetatzen ez dituzten akatsak identifikatzea kazetaritza testu
batean.
-Informazio tratamenduaren kontzeptua ulertzea.
-Gaurkotasuneko gaiak eta interesarekin duten lotura identifikatzea.
-Informazio gaurkotasunaren protagonista diren eragile politiko, institucional, ekonomiko eta
kultural nagusiak ezagutzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
TEORIA GAITEGIA
1.SARRERA
2.EDIZIOA ESPARRU DIGITALEAN
2.1. Edizioa irrati eta telebistan
2.2. Multimedia edizioa
2.3. Diseinuaren garrantzia
3.EDITOREA, EZAUGARRIAK ETA FUNTZIOAK
3.1. Editorearen eginbeharrak
3.2. Editorearen ezaugarriak
3.3. Lan prozesua
3.4. Editoreak galdetu beharrekoak
3.5. Edizio lanaren azken fasea
4.EDITOREAREN ZAZPI MANDAMENTUAK
4.1. Informazioa egiaztatzea
4.2. Zifrak eta izenak egoki jartzea
4.3. Koordinazioa lantzea
4.4. Titulazioaren garrantziaz jabetzea
4.5. Hizkuntzaren kalitatea zaintzea
4.6. Edizioaren alde bisualari erreparatzea
4.7. Etika aintzat hartzea
5. ESTILO LIBURUAK
5.1. Estilo liburuak: izaera eta hastapenak
5.2. Gaztelaniazko estilo liburuak: EFE eta El País
5.3. Euskarazko estilo liburuak: Egunkaria, Berria eta EITB
6.ZUZENTASUNA, ZEHAZTASUNA, LABURTASUNA ETA GAURKOTZEA
6.1. Zuzentasuna
6.2. Zehaztasuna
6.3. Laburtasuna
6.4. Gaurkotzea
7.TESTUA ETA ARGAZKIEN ARTEKO HARREMANA
7.1. Prentsako argazki mota batzuk beren funtzioaren arabera
7.2. Estilo liburuek argazki edizioaz diotena
7.3. Argazkien eta argazki oinen edizioaz hainbat arazo eta auzi
8. DOKUMENTAZIOA, TESTU OSAGARRIAK ETA ZATIDURAK
8.1. Testu osagarri eta zatidurak nola landu
8.2. Dokumentazio lana
9.ETIKA INFORMATIBOA
9.1. Giza eskubideak errespetatzea
9.2. Biolentzia matxista salatu eta sexismoa ekiditea
9.3. Desgaitasuna
9.4. Adingabeen eskubideak
9.5. Heriotza eta informazioa
9.6. Gatazken berri ematean kontuan hartu beharrekoak
MetodologiaToggle Navigation
Ikasleen jarduerak:
1.ESKOLETAN LANDUTAKO TEORIA OINARRI HARTURIK, BI TEORIA AZTERKETA EGINGO DIRA.
2. IKASGELAN LANDU BEHARREKO ARIKETAK
Teoriarekin estu harremandutako hainbat ariketa egingo dira.
Ariketa batzuk indibidualki egingo dira. Eta, beste batzuk, taldeka.
3. TALDEKAKO LANA PRAKTIKA ORDUETAN
Lau laguneko taldeak osatuko dira. Lanak hainbat atal ditu. Alde batetik, aldizkari labur bat
egin behar da lauhilekoko gertakari nagusiak oinarri harturik. Eta, bestetik, azaldu behar da
editore gisa zergatik aukeratu diren hautatutako gertakariak eta zer irizpide erabili diren
horretarako. Lauhilekoaren amaieran, egindako lana aurkeztu beharko da ikasgelan.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Test motatako proba (%): 30
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ohiko deialdia:
*Irakasgaiak bi atal ditu: teoria eta praktika.
Bi atalak independenteki gainditzea ezinbestekoa da irakasgaia aurrera ateratzeko.
*Irakasgaia gainditzeko bi bide daude:
1.EBALUAZIO JARRAITUA
*Teoria (%60) 6 puntu
Teoria halaxe kalifikatuko da:
1) Ikasgelan landutako teoria kontzeptuen inguruko banakako eta taldekako praktikak (%30)
2) Ikasgelan emandako teoriari buruzko azterketak (%30)
Teoriako bi atalak gainditzea ezinbestekoa da teoria atala gainditzeko.
*Praktika (%40) 4 puntu.
Praktika orduetan landu beharreko taldekako lana (%40) 4 puntu
Orotara, 4 puntu dira. Gainditzeko gutxienez 2 puntu lortzea ezinbestekoa da.
Taldekako lan praktiko bat onduko da. Informazio aldizkari bat egitea izango da xede nagusia.
Horrezaz gain, aipatu argitalpenaren estilo arauak zehaztu eta edizioan bertan erabilitako
irizpideak ere argudiatu beharko dira.
Lauhilekoaren bukaeran, talde bakoitzak egindako lana ikasgelan aurkeztuko du.
*Ebaluazio jarraituari uko egiteko aukera du ikasleak. Hala eginez gero, irakasgaia ematen duen
irakasleari horren berri eman beharko dio 2024ko azaroaren 9a baino lehen.
*Plagioa eginez gero, irakasgaia ez da gainditzerik izango.
2. AZKEN EBALUAZIOA: AZTERKETA OFIZIALA
Eskoletara etortzerik ez duten ikasleek, lehen deialdiko azterketa ofizialean gainditu beharko dute irakasgaia.
Azterketak bi atal izango ditu:
1. Teoria (%60) 6 puntu
+Ikasgelan emandako teoria kontuan harturik, teoria azterketa egin beharko da.
Test moduko azterketa izango da eta ez da penalizaziorik izango (%30).
+Teoriaren emandako kontzeptuekin harremana duten ariketak (%30).
2. Praktika (%40) 4 puntu
Taldekako lanarekin zerikusia izango duen ariketa luze bat.
Bi atalak gainditzea ezinbestekoa izango da irakasgaia gainditu ahal izateko.
Atal bakarra gaindituko balitz, atal hori gordeko litzateke bigarren deialdirako.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdia:
Lehen deialdiaren baldintza berberak izango ditu bigarren deialdiak edo ezohiko deialdiak. Hots, ebaluazio jarraitua zein azken ebaluazioa egin duten ikasleei aurreko deialdian gainditutako atala gordeko zaie. Hortaz, lehen deialdian gainditu gabeko atala soilik egin beharko dute ikasleek bigarren deialdian.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ferré Pavia, Carme. "Con faltas y a lo loco. ¿Qué es la edición periodística?". Bartzelona, UOC, 2009.
Estilo liburuak: El País, Vocento, EITB, Berria, BBC.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Agencia EFE. "Libro del estilo urgente". Bartzelona, Galaxia Gutenberg, 2011.
Arrarats, Irene (koord.). "Berria. Estilo liburua". Donostia, Euskal editorea, 2013.
Aznar, Hugo. "Ética y periodismo". Bartzelona, Paidós, 1999.
Aznar, Hugo y Mercado, María Teresa. "Ética y autorregulación de la comunicación social". Madril, Tecnos, 2023.
Cantalapiedra, María José; Martín Sabarís, Rosa; Zalbidea, Begoña. "EITBren estilo liburua: informazioa eta aktualitatea". Bilbo, EITB, 2016.
El País. "El País. Libro de estilo". Madril, Aguilar, 2021.
Grijelmo, Álex. "El estilo del periodista. Consejos lingüísticos, profesionales y éticos para escribir en los medios". Madril, Taurus, 2022.
López Hidalgo, Antonio. "El titular: Manual de titulación periodística". Madril, Comunicación Social Ediciones y Publicaciones, 2013.
Parratt, Sonia (koord.) "Manual práctico de redacción periodística. Géneros informativos, interpretativos y de opinión". Madril, Síntesis, 2017.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Cantavella, Juan y Serrano, José Francisco. "Redacción para periodistas: informar e interpretar". Bartzelona, Ariel, 2004.
Casasús, Josep Maria; Núñez Ladevéze, Luis. "Estilo y géneros periodísticos". Bartzelona, Ariel, 1991.
Cassany, Daniel. "La cocina de la escritura". Bartzelona, Anagrama, 1995.
Martínez Albertos, José Luis. "Curso General de Redacción Periodística". Madril, Paraninfo, 2001.
Graupera, Marta. "Hipertexto y edición en la cultura digital". Revista Latina de Comunicación Social, nª19, 1999. Accesible en: www. ull.es/publicaciones/latina.
Larrondo, Ainara. "Los géneros en la redacción ciberperiodística". Leioa, Universidad del País Vasco, 2009.
Reason, Ron. "WED: The Integration of Writing/Editing/Design". Poynter Institute for Media Studies, 2002. Accesible en: www. pointer.org.
Senz Bueno, Silvia. "Normas de presentación de originales para la edición". Gijon, Trea, 2001.
Web helbideak
http://www.berria.eus/estiloliburua/
http://www.rae.es
http://www.fundeu.es
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 09:00-11:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
2-15 | 11:00-12:30 (3) | 12:00-13:30 (4) |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-11:00 (1) |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-11:00 (1) |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:30-14:30 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
2-15 | 11:00-13:00 (3) | 13:00-14:00 (4) |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 11:00-13:00 (1) |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 11:00-13:00 (1) |