Irakasleak
ASIER AMEZAGA ETXEBARRIA
- Ezagutza arloa
- Soziologia
- Saila
- Soziologia eta Gizarte Langintza
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- asier.amezaga@ehu.eus
Adierazpen kultural ezberdinen analisian lan egin du (literatura, gastronomia, hizkuntza, ikus-entzunezkoak), zientzia, teknologia eta gizartearen ikerketetatik gertuko ikuspegiarekin. Egun, ikerketa-ildo horri ekiten dio gizarte berrikuntzako prozesuak eta harreman interpertsonaletako artekaritza teknologikoaren gaineko ikerketekin.
Soziologian lizentziatua Madrileko Complutense Unibertsitatean 2009an, Gizarte-Ikerketa Metodo eta Tekniketan espezializatua, eta Soziologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean 2016an. Masaryk Unibertsitatean (Brno, Txekiar Errepublika) aritu da euskara eta euskal kultura irakurle (2016-2018). Indaga Gizarte-Ikerketako kooperatibako kide sortzaileetako bat ere bada. Egun, irakasle atxikia EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean eta INNOKlab ikerketa-taldeko kidea.