XSLaren edukia

Kimika Orokorra eta Kimika Fisikoa25200

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25200

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3666
Gelako p.99
Laborategiko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kimika Orokorra eta Kimika Fisikoa irakasgaia Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduko lehen mailaren lehen lauhilabetean irakasten da. Irakasgai hau, oinarrizko eta beharrezkoa da naturan eta eguneroko bizitzan gertatzen diren fenomenoak ulertzeko ez ezik, etorkizuneko Dietista–Nutrizionista profesionalarentzat eta hainbat Graduko irakasgaitan aztertzen diren prozesuak ulertzeko ere. Azken finean, hartzen ditugun elikagai guztiak, alde batetik, konposatu kimikoez edo konposatu kimikoen nahasteez osatuta daude eta, bestetik, organismoan gertatzen diren aldaketak erreakzio kimikoak baino ez dira.

Ikasleek, Graduko lehen mailan irakasten diren Biokimika, Kimika Organikoa, Elikagaien Kimika eta Biokimika; bigarren mailako Bromatologia eta Sukaldaritza Teknologia eta Elikagaien Prozesaketa, eta hirugarren mailako Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea bezalako irakasgaiei aurre egiteko beharrezkoa da.

Irakasgaian, elikagaiak eta, orokorrean, interes biologikoko sistemak aztertzen dira, ikuspuntu mikroskopiko eta makroskopikotik. Eduki hauek prestatzerakoan eta ahoratzerakoan, elikagaien jarrera ulertzeko beharrezkoak dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK. Ikaslea gai izan behar da:

1. Elikagaien parte diren konposatu kimikoak formulatu eta izendatzeko.

2. Elikagaiak osatzen duen materia ezagutu, sailkatu eta dituen ezaugarriak definitzeko, eta kontzentrazio unitate desberdinak erabiltzeko.

3. Elikagaien analisi kuantitatiboan eta organismoan duten jarrerak azaltzeko, erreakzio eta oreka kimikoen printzipioetan sakontzeko.

4. Elikagaiak osatzen duen materiaren ezaugarri makroskopikoak egitura molekularrarekin erlazionatzeko.

5. Materiaren egitura atomikoa ezagutzeko.

6. - Prozesu kimikoen abiadurari eta horretan eragiten duten aldagaiei buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko.





ZEHARKAKO GAITASUNAK. Ikaslea gai izan behar da:

1. Laborategian metodología zientifikoa erabiliz lan egiteko.

2. Hondakin kimikoak ingurumena errespetatuz kudeatzeko.

3. Gai zehatz bati buruzko informazioa bildu eta aukeratzeko.

4. Hizkuntza zientifikoa zuzen erabiltzeko.

5. Baliabide didaktikoak (Internet, plataforma-birtualak) erabiltzeko.

6. Fenomeno kimikoekin lotutako problemak eta galderak ebazteko, hizkuntza zientifikoa zuzena erabiltzan du. Beharrezkoak diren tresna matematiko eta iturri bibliografikoak erabiltzen ditu.



IKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK:

- Konposatu organiko eta ez organikoak formulatu eta izendatzen ditu, arauak erabiliz.

- Elikagaien parte diren elementu adierazgarrienen konfigurazio elektronikoak zuzen idazten ditu, eta propietateekin lotzen ditu.

- Egitura elektronikotik abiatuz, konposatu bateko atomoen arteko lotura mota aurresaten du.

- Konposatuen nahasketetan, molekulen arteko indarrak identifikatzen ditu.

- Kontzentrazio unitateak eta euren arteko erlazioak erabiltzen ditu.

- Nahaste bateko izaera azido edo basikoa aurresaten du, eta bere pH-a kalkulatzen du.

- Oxidazio/erreduzio prozesuak bereizten ditu, erreakzioak doitu eta potentzialak determinatzen ditu.

-Datu esperimentalak erabiliz, osagai bakarreko sistemen fase diagramak egiten eta interpretatzen ditu.

-Propietate koligatiboak erabiliz, elikagaien purutasuna eta ezpurutasun konposatuen masa molarrak, kalkulatzen ditu.

- Datu esperimentalak erabiliz, abiadura legea eta abiadura konstanteak kalkulatzen ditu

- Katalisi motak ezagutzen ditu eta katalisi entzimatikoaren Michaelis Menten mekanismoa ebazten du behaketa esperimentalei erantzuna emateko





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK

1. FORMULAZIO ETA NOMENKLATURA KIMIKOA

2. ESTEKIOMETRIA ETA KONTZENTRAZIO UNITATEAK

3. MATERIAREN EGITURA

- Egitura atomikoa: Zenbaki kuantikoak. Orbital atomikoak. Konfigurazio elektronikoak

- Egitura molekularra: Lotura ionikoa. Lotura kobalentea. Lewis-en teoria. Balentzia-loturaren teoria. Hibridazioa. Orbital molekularren teoria.

- Indar intermolekularrak: Ioi-ioi eta ioi-dipolo elkarrekintzak. Hidrogeno loturak: uretan, proteinetan eta azido nukleikoetan. Van der Waals-en indarrak: aldiuneko dipoloak eta dipolo induzituak.

4. OREKA KIMIKOA

- Oreka konstanteak. Orekan eragiten duten faktoreak.

- Azido-Base oreka: Azido-base teoriak. pH-a: kontzeptua eta kalkulua. Disoluzio indargetzaileak. Hidrolisia.

- Oreka Elektrokimikoa: erredox potentzialak. Nernst-en ekuazioa.

5. FASE OREKA

- Fase aldaketa osagai bakarreko sistemetan.

- Lurrun presioa, irakite-puntua, urtze-puntua.

- Uraren fase diagrama.

6. EZAUGARRI KOLIGATIBOAK

- Lurrun presioaren urripena.

- Garapen ebuiloskopikoa.

- Urripen krioskopikoa.

- Presio osmotikoa.

7. ZINETIKA KIMIKOA

- Erreakzio abiadura. Abiadura ekuazioa.

- Abiadura ekuazioen determinazioa: ekuazio integratuen metodoa, erreakzioaren erdibizitzaren metodoa, isolatze metodoa.

- Zinetika kimikoaren eredu teorikoak

- Erreakzio abiaduraren tenperaturarekiko menpekotasuna: Arrhenius-en ekuazioa.

- Katalisia.



EDUKI PRAKTIKOAK

- Hainbat elikagairen propietate fisikokimikoak: pH-a, dentsitatea, errefrakzio indizea, Brix graduak.

- Disoluzioen prestaketa.

- Ardo eta zuku baten azidotasunaren determinazioa.

- Zuku baten C bitaminaren edukiaren determinazioa.

- Ardo baten gradu alkoholikoaren determinazioa destilazio sinplea erabiliz.

- Elikagai gehigarri baten purifikazioa kristalizazioa erabiliz.





MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-jarduera guztia aurrez aurrekoa izango da. Irakaste-ikaste prozesuak ondorengoak biltzen ditu:

- Klase magistralak. Azalpenak eta kontzeptuei buruzko galderak aurkeztuko dira, denon artean eztabaidatzeko.

- Nutrizioaren arloan aplikazioa duten problema irekiak proposatuko dira. Problema askatzeko, ikasleek hainbat baliabide eskuragarri izango dituzte: irakasgaiaren gela-birtuala, egindako tutoretza orduak eta gomendatutako bibliografia.

- Gidoirik gabeko laborategiko praktikak. Saio praktikoetan, irakaslea azalpen laburrarekin hasiko da eta, ondoren, ikasleek esperimentua burutuko dute, laborategian trebetasuna lortzeko eta kontzeptu teorikoak praktikan jartzeko.

- Gelako praktikak. Ariketa eta jarduera praktikoak egingo dira.

- Tutoretzak. Fakultateko web orrian agertzen diren orduetan, zalantzak argitzeko.

- Plataforma-birtula, e-gela, ikasleekin eta ikasleen artean harremanak izateko gunea da. Bertan, lanak, foroak eta beste hainbat baliabide erabiltzea dago.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Test motatako proba (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA:

- Formulazio kimikoa eta oinarrizko kalkuluen proba (%10)

- Bigarren ebaluazio proba lauhilekoan zehar (%10)

- Laborategiko praktikak (irakasgaia gainditzeko giltza. Ikasgaiaren ezohiko deialdirako gordetzen da). Saio praktikoen ebaluazio jarraiak (%20) bi atal ditu: bata, laborategian egindako lana eta/edo lortutako emaitzen txostena (%10), eta bestea, praktikei buruzko test motako idatzizko proba (%10). Praktikak egin ez dituen edo laborategiko saio praktikoen ebaluazioa gainditu ez duen ikasleak azterketa praktikoa egin beharko du.

- Idatzizko lana (%10). Klasean egindako jarduera praktikoei buruzko lan idatzia.

- Azterketa finala (%50): idatzizko proba. Ariketak, problemak eta irakasgaiari buruzko galderak egingo dira.



EBALUAZIO EZ-JARRAIA:

Azken azterketa hau kalifikazio globalaren %80 izango da. Gainerako %20 laborategiko praktikei dagokie.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZOHIKO DEIALDIA:

Ezohiko deialdian, ohikoan praktikak gainditu dituen ikasleak ez du praktiketako idatzizko azterketa egin behar. Praktikak gainditu gabe izanez gero, gainditu beharko ditu:

- Saio praktikoak ez baditu egin, azterketa praktikoa eginez

- Saio praktikoak egin baditu, praktikei buruzko idatzizko azterketa eginez.

Irakasgaia gainditzeko, praktikak gainditu behar dira. Nota globalaren %20 laborategiko praktikei dagokie eta %80 azken azterketa globalari dagokio.







Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Elementuen Taula Periodikoa.
Kalkulagailua
Laborategiko mantala
Laborategiko kuadernoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Ralph H. Petrucci, William S. Harwood, F. Geoffrey Herring. Química General (8ª ed.). Prentice Hall, Madrid: 2003

2. Peter Atkins y Loretta Jones. Principios de Química: los caminos del descubrimiento (3ª ed.). Editorial Médica Panamericana, Madrid: 2006

3. Raymond Chang. Química (7ª ed.). McGraw-Hill, México:2003

4. American Chemical Society. Química, un proyecto de la ACS. Reverté, Madrid: 2006.

5. William L. Masterton y Cecile N. Hurley. Química: principios y reacciones (4ªed.). Thomson-Paraninfo, Madrid: 2003

6. Kenneth W. Whitten, Raymond E. Davis, M. Larry Peck. Química General (5ª ed.). McGraw-Hill, Madrid: 1999

7. Miguel Domínguez Reboiras. Química. La ciencia básica. Thomson, Madrid: 2006

8. Morris Hein, Susan Arena. Fundamentos de Química. Thomson, Madrid: 2001

9. UEUko Kimika Saila. Kimika Orokorra (1996)

Gehiago sakontzeko bibliografia

Jaume Casabó. Estructura atómica y enlace químico. Reverté, Barcelona: 1997.
Kotz, J.C. y Treichel, P.M.: Química y Reactividad Química, 5ª edición.International Thomson Editores. México, etc., 2003
Cabildo, M.P., García, A.,López, C., Santa, M.D., Gutiérrez, M. Química Orgánica. U.N.E.D., Madrid, 1999
Quiñoá, E. y Riguera, R.: Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos. Mc Graw-Hill. Madrid.
Quiñoá, E. y Riguera, R.: Nomenclatura y formulación de los compuestos Inorgánicos. Mc Graw -Hill. Madrid
W.R. Peterson. Introducción a la nomenclatura de las sustancias químicas. Reverté. Barcelona:2011

Aldizkariak

Eureka: http://www.apac-eureka.org/revista/
El rincón de la Ciencia:http://centros5.pntic.mec.es/ies.victoria.kent/Rincon-C/rincon.htm

Web helbideak

Kimika organikoaren nomenklaturarako gida laburra:

https://rseq.org/wp-content/uploads/2018/05/2021-Kimika-Organikoaren-Nomenklaturarako-Gida-Laburra.pdf

Eureka aldizkaria:
http://www.apac-eureka.org/revista/

El rincón de la Ciencia:

http://centros5.pntic.mec.es/ies.victoria.kent/Rincon-C/rincon.html

Elikagaiei buruzko informazioa:

http://www.foodnavigator.com/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

09:00-10:00 (1)

1-8

09:00-10:00 (2)

1-15

09:00-10:00 (3)

9-13

09:00-10:00 (4)

14-15

09:00-10:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-6

11:00-13:00 (1)

15-15

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

11:00-12:00 (1)

1-15

11:00-12:00 (2)

11:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-6

10:00-12:00 (1)

15-15

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

15:00-18:00 (1)

15:00-18:00 (2)

15:00-18:00 (3)

15:00-18:00 (4)

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)