XSLaren edukia

Gidaritzapeko Praktikak25223

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
20
Kodea
25223
Murrizketak
Praktikak gidatuak egiteko nahitaezko 156 kreditu gaindituta izan behar dira
Praktika gidatuak egiteko titulazioaren lehenengo bi mailetako irakasgaiak gaindituta izan behar dira
Praktika gidatuak egiteko titulazioaren lehenengo bi mailetako irakasgaiak gaindituta izan behar dira

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau “Practicum eta Gradu Amaierako Lana” modulukoa da eta azken kurtsoko bigarren lauhilekoan ematen da. Nahitaezko irakasgai honek 20 kreditu ECTS ditu eta lauhileko bateko iraupena du. Praktika Tutelatuak ospitaleetan, lehen mailako asistentzia eta gizarte-osasun zentroetan, gizarte-erakundeetan, elikagai industrietan eta taldeentzako sukaldaritza enpresetan burutzen diren hamar asteko prestakuntza-aldi bat dira (375 ordu presentzial inguru).

Irakasgai honen bitartez, ikasleak etorkizunean izango duen jarduera profesionalaren errealitatearekin kontaktu zuzena hartzen du.

Praktika Tutelatuen zehar ikasleak burutuko duen lana praktiketako gune motaren araberakoa izango da eta aldez aurretik Unibertsitateko Tutorearen eta enpresa edo erakunde laguntzailearen Instruktorearen artean antolatzen da. Lan hori, ikasleak aurretik jasotako irakasgaietan lortutako ezagutza eta ahalmenekin zuzenean lotuta egongo da eta Unibertsitate Graduko ikasle baten formazioari dagokiona izango da.



OHARRAK:

Praktika Tutelatuak egiteko titulazioaren lehenengo bi mailetako irakasgaiak gaindituta izan behar dira. Horrez gain, Praktikak egin ahal izateko, ikasleak gutxienez 156 derrigorrezko kreditu gainditu beharko ditu aldez aurretik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

1. Jasotako prestakuntza edukiak eta lortutako gaitasunak Praktika Tutelatuak era profesionalean burutzeko integratzea.

2. Ikaslearen eremu profesionalaren barruan arazoak ebazteko gai izatea.

3. Datu adierazgarriak bildu eta interpretatzeko gai izatea, izaera sozial, zientifiko edo etikoko gaiei buruzko gogoeta egin eta iritziak igortzeko.

4. Komunikazioko eta pertsona arteko harremanen erabilerako lortutako trebetasunak taldean lan egiteko erabiltzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gai zehatza enpresa motaren eta ikasleak burututako zereginaren arabera aldatuko da.

Egiteko jardueretako batzuk hurrengoak izan daitezke:

- Neurri antropometrikoak

- Nutrizio-balioespenak

- Dieta-balioespenak

- Dieten diseinua

- Nutrizio-heziketa

- Kalitatearen aseguratze sistemak

MetodologiaToggle Navigation

METODOLOGIA

Enpresa/erakunde laguntzaileek ikaslearen prestakuntza-prozesuan parte-hartze zuzena dute, Instruktorearen irudiaren bidez. Beste giza baliabide eta materialez gain, bere instalazioak ere eskainiko dituzte praktikak egiteko.



Praktika Tutelatuak empresa/erakunde laguntzailearen Instruktorearen eta Fakultateko Tutorean begiradapean egingo dira. Instruktorea ikaslearen prestakuntza-praktikoaz arduratuko da eta Tutorea ikaslearen jarraipenaz eta laguntzaz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 65
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO-SISTEMA

Erakunde laguntzaileko Instruktoreak praktiken garapenari buruzko balorazio txosten bat prestatu eta igorriko dio Tutoreari. Bertan honako puntuak baloratuko ditu:

- Lan-taldearenganako ikaslearen integrazioa

- Ekimena eta lanerako almena

- Betetze formala

- Tituluaren gaitasunen lorpen maila



Halaber, ikasleak enpresa/erakundean praktika-aldian burututako jardueraren txosten labur bat prestatu eta Instruktoreari eta Tutoreari igorriko die bere ebaluaziorako. Horretarako, Instruktore eta Tutoreek, praktiken zehar egindako lana aipaturiko txostenean jasotzeko ahalmenari eta hasiera batean hitzartutako helburuen lorpenari arreta jarriko diote. eGela-n eskura izango den eredua erabiliko da (*).



Tutoreak praktikak ebaluatuko ditu, Instruktorearen txostena (%75) eta ikaslearen txostenak (%25) oinarritzat hartuta. Horretarako, amaierako ebaluazio-txostena beteko du, eskura izango duen eredua (*) erabiliz eta Ikasleen Idazkaritzan entregatuko du.



(*) Eredu hauek sortu dira Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudia jarraituz (2019ko abuztuaren 6ko EAHH, 147 zk.)



Kalifikazioa berrikusteko/erreklamazioarako prozedura:

Kalifikazioa argitaratzean, kalifikazioa Tutorearekin eta Kanpoko Praktiken Dekanordearekin berrikusteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko beharko da. Ikaslea ez badago ados berrikuspenarekin, kexa idatzia aurkeztu ahal izango dio Dekanoari sei egun naturaleko epean, aktak argitaratu ziren egunetik hasita.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Irakasgai honen ezaugarri bereziak kontuan izanda, Tutore bakoitzak bibliografía adierazgarriaren berri emango dio ikasleari.