Irakasleak
JOSE LUIS LARRAÑAGA ODRIOZOLA
- Ezagutza arloa
- Margolaritza
- Saila
- Margolaritza
- Ikastegia
- Arte Ederren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- joseluis.larranaga@ehu.eus
1998an Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Artelanen kontserbatzaile eta zaharberritzailea, bere jarduera profesionala hainbat esparrutan garatu da, museo, aldundi, elizbarruti, udal, enpresa eta partikularrentzat lan egin du tipologia, egile eta garai desberdinetako artelanak zaharberritzen. Gaur egun, UPV/EHUko Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduan eta unibertsitate bereko Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak (CYXAC) masterrean irakasle da.
Ikerketa-ildoak
UPV / EHUko Ondarearen eta Paisaiaren Diziplina Anitzeko Zientzi Estrategien doktorego programaren barruan tesia egiten ari da, “Durabilidad y resistencia al envejecimiento de recubrimientos polícromos sobre hormigón armado. El puente de María Cristina de San Sebastián”.
Hainbat ikerketa proiektu zuzendu ditu, “Heziketa eta aholkularitza teknikoa Bilboko Hilerriko panteoien, pieza eskultorikoen eta elementu apaingarrien Esku-Hartze Planaren diseinuan” eta “Zuzendaritza teknikoa Donostiako Maria Cristina zubian apaingarriak zaharberritzeko Proiektuan”, besteak beste.