Sistema Digitalen Laborategia27383
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 4.5
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Kodea
- 27383
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Sistema Digitalen Laborategia derrigorrezko irakasgaia da Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduaren Sistema Elektronikoak berezitasunean.
Helburu nagusia FPGA baten zirkuitu digital konplexuen deskribapenerako behar diren gaitasunak bereganatzea da. Sistema prozesadore batetik abiatuta, horrek erabili ditzakeen aplikazioaren araberako zirkuituen diseinua eta exekutatu beharreko softwarearen deskribapena sortzeko ezagutzak lantzen dira. Honen moduko sistema digitalak, sistema mistoak deritzogunak, oso malguak dira eta inguruko industriak lan horretan adituak diren profesionalak eskatzen ditu.
Elektronika Digitala eta Sistema Digitalak irakasgaiak dira oinarri. Hauetan ikasitakoa sakondu, batu eta batera erabiltzen da. Ikasten dena plataformetan oinarritutako diseinuen oinarria da.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Irakasgai honetan M05 Sistema Elektronikoak moduluko M05SE4 eta M05SE5 gaitasunak lantzen dira.
Jarraian irakasgaiaren ezagutza-helburu garrantzitsuenak adierazten dira:
- FPGA gailuen barne arkitektura.
- Diseinu digital sinkronoak behar dituen oinarrizko zirkuituen deskribapen egokia.
- FPGA gailuetan oinarritutako diseinu konplexuen sintesi eta inplementazio prozesuak.
- Sistema prozesadore batetik abiatuta, horrek erabili ditzakeen aplikazioaren araberako zirkuituen diseinua eta exekutatu beharreko softwarearen deskribapena.
- Zirkuitu mistoen ko-simulazioa eta barne-analisi logikoa.
- FPGA gailuen bidez diseinatutako sistema digitalen dokumentazioa espezifikazio orria eta ereduzko diseinua erabilita.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1 gaia: Diseinu elektroniko aurreratua FPGA gailuekin
VHDL bidezko zirkuituen deskribapena FPGA gailuetara bideratuta
Diseinu sinkronoa
Erlojuen kudeaketa
Diseinu-murrizketen kudeaketa
2 gaia: Soft-prozesadore txikietan oinarritutako diseinua
Zirkuitu-mistoen arkitektura
8 bitetako soft-prozesadorea
Prozesadorearen softwarearen diseinua
3 gaia: hardwarea eta softwarearen integrazioa FPGA barruan
Softwarearen integrazioa FPGAren diseinu fluxuan
Ko-simulazioa: zirkuituen eta programen simulazio bateratua
MetodologiaToggle Navigation
Oso modu praktikoan lan egiten da irakasgaian.
Laborategian banaka eta taldean ere bai ikasten da. Zenbait proiektu erabat gidatuak dira eta beste batzuk alde askea daukate, ikasleen irudimena eta autonomia suspertzeko. Lanaren plangintza, gelan eta gelatik kanpoko ikasketa, idatzizko eta ahozko adierazpena, erantzunen argudioa, bibliografia-bilaketak eta ingelesaren erabilera lantzen dira.
Eskola magistraletan azaldutako oinarrizko kontzeptuak ikasleak bere kabuz sakonago landu behar ditu eta laborategiko saioetan modu praktikoan erabiltzen dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Test motatako proba (%): 10
- Banakako lanak (%): 15
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 75
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ohiko deialdian irakasgaiaren ebaluazioa modu jarraituan egiten da. Ekintza ezberdinen haztapena honako hau da:
Test (% 10)
Banaka egindako oinarrizko praktikak (% 15)
Taldean egindako azken praktika (% 75)
Uko egitea indarreko araudiak adierazitakoaren arabera eskatu beharko da.
Ebaluazio jarraitua egiten ez duen ikasleak edo, horri uko eginda, ohiko deialdiko azken probara aurkezten ez den ikasleak, Ez Aurkeztua nota izango du.
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian ebaluazioa asterketa batean oinarrituta egingo da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasgaiaren egela plataforman dagoen dokumentazioa.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Floyd, T.L., Fundamentos de sistemas digitales, 7a edición, Prentice Hall, 2001
Wakerly, J. F., Digital Design. Principles and Practices, Prentice Hall, 2000
Uyemura, J. P., Diseño de sistemas digitales. Un enfoque integrado; Thomson Learning, 2000
Xilinx Inc, Xilinx ISE In-Depth Tutorial (UG695), http://www.xilinx.com
Xilinx Inc, Xilinx UG129 PicoBlaze 8-bit Embeded Microcontroller User Guide, http://www.xilinx.com
Gehiago sakontzeko bibliografia
Ashenden, Peter J, "The designer's guide to VHDL".
Aldizkariak
Xcell online, https://www.xilinx.com/about/xcell-publications/xcell-journal.html
Web helbideak
http://www.xilinx.com
http://www.opencores.org
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 15:00-16:00 (1) | ||||
2-2 | 15:00-16:00 (2) | ||||
3-3 | 15:00-16:00 (3) | ||||
5-5 | 15:00-16:00 (4) | ||||
7-7 | 15:00-16:00 (5) | ||||
9-9 | 15:00-16:00 (6) | ||||
11-11 | 15:00-16:00 (7) | ||||
13-13 | 15:00-16:00 (8) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P5I 27S - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
- P5I 27S - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
- P5I 27S - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
- P5I 27S - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
- P5I 27S - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
- P5I 27S - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
- P5I 27S - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)
- P5I 27S - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (8)
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-4 | 15:00-16:00 (1) | ||||
6-6 | 15:00-16:00 (2) | ||||
11-14 | 16:00-18:30 (3) | ||||
14-14 | 15:30-16:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P8I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
- P8I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
- P8I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
- P8I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 16:00-18:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- P8I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)