XSLaren edukia

Materialen Zientzia26121

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26121

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.7.511.25
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ZERGATIK IKASTEN DA MATERIALEN ZIENTZIA TITULAZIO HONETAN?



Zuon etorkizunean, ingeniari moduan, erabiliko dituzuen produktu eta prozesu ezberdinak hainbat materialekin eginak egongo dira, era berean azpikontratatuko dituzuen produktuak ere.

Ingeniaritza aldetik ekonomikoki egokiak eta ingurugiroarentzat jasangarriak izango diren proposamenak egiteko ondorengo ezagutzak izan beharko dituzue:

- Erabili behar diren materialen aukeraketa egokia egiteko ezagupenak.

- Azpi-kontratistek proposaturiko irtenbideak kritikoki ebaluatzeko ezagupenak.

- Ekonomikoki bideragarriak diren proposamenak aztertzeko ezagupenak.

- Ingurugiroarentzat jasangarriak diren proposamenak egiten jakitea gero eta zorrotzagoa den araudia jarraituz.

- Soluzio jakin bat arrazoitzeko txostenak egin eta hornitzaile eta nagusiekin zuen irizpideak azaltzeko eta eztabaidatzeko ezagupenak garatzea.



Funtzio guzti hauek aurrera eramateko materialek duten portaeren oinarrizko ezagutza bat eduki beharra dago, eta are eta garrantzitsuagoa, ezagupen horiek era analitiko eta kritiko batean erabili beharko dituzue zuon lana era eraginkor batean burutzeko.



Arrazoi hauek direla eta Materialen Zientzia ingeniaritza-titulazio gehienetan ikasten da. Irakasgaiaren edukiak eta oinarrizko helburuak berdinak dira espezialitate guztietan, baina bakoitzak lana egiterako orduan garrantzitsuak izango diren aspektuetan sakontzen du. Kasu honetan, irakasgaia ingeniaritza zibilarekin erlazionaturiko material mota eta arazo konkretuetara bideratuta egongo da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Helburua: Materialen oinarriak eta teknologia ezagutzeko, ulertzeko eta erabiltzeko gaitasuna.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

M02CM02 Eraikuntzan gehien erabilitako materialen propietate kimiko, fisiko, mekaniko eta teknologikoen ezagutza teoriko eta praktikoa.

M02CM03 Eraikuntza materialen ezagutzak sistema estrukturaletan aplikatzeko gaitasuna. Materialen egituraren eta haren propietate mekanikoen arteko erlazioa ezagutzea.



GAITASUN OROKORRAK:

MEC1 Ikasleek frogatzea bigarren mailan landutako gaiak ikasi eta ulertu dituztela, aurretik zekitenetik abiaturik.

MEC2 Bigarren mailako gaien problema espezifikoak modu arrazoituan eta lehen mailan eskuratutako ezagutzetatik abiatuta ebaztea.

MEC3 Problemak ebazteko datu pertinenteak bildu eta interpretatzea, eta ebazpena justifikatzen jakitea, alde zientifiko-teknikoak kontuan hartuta.

MEC4 (idatzia) Ideia eta iritziak eta irakasgaiekin zerikusia duten gai espezifikoak zuzen eta garbi adieraztea idatziz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Materialen zientziari sarrera



Egitura atomikoa. Loturen teoria. Material motak. Materialen aukeraketa. Egitura kristalinoa. Metal eta zeramiken kristalizazio sistemak. Inperfekzio kristalinoak eta akatsen formazioa. Dislokazioak. Deformazio plastikoa. Mikroskopia. Disfusioa solidoetan, Fick-en legeak. Tratamendu termikoak eta disfusio-prozesuak.



Materialen portaera mekanikoa. Elastikotasuna, erresistentzia, muga elastikoa, gogortasuna, erresilientzia eta zailtasuna. Apurketa, nekea eta isurpena. Egiturarekin, tenperaturarekin eta beste faktore batzuekin duten erlazioa.



Materialen solidifikazioa. Solubilitatea, faseen eta aleen formazioa. Segragazioa. Akatsak. Tratamendu termikoak eta transformazioak. Fase-diagrama binarioak. Fase-eraldaketak.



Propietate fisikoak. Termikoak eta elektrikoak.



Material metalikoak. Altzairuak, burdinurtuak, aluminio aleazioak, titanioa, kobrea, superaleazioak.



Material zeramikoak. Egitura kristalinoa. Silikatoak. Zementuak. Erregogorrak. Beirak. Beste batzuk.



Material polimerikoak. Polimerizazioa. Termoplastikoak. Termoegonkorrak. Elastomeroak. Portaera. Fabrikazioa.



Material konposatuak. Motak: sistema klasikoak (hormigoia, egurra, asfaltua) eta berriak (zuntzekin eta partikulekin). Fabrikazioa.



Materialen degradazioa. Korrosioa. Higadura eta erosioa. Akatsen detekzioa eta prebentzioa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek jarduera-mota eta lan-saio ezberdinak izango ditu:



KLASE MAGISTRALAK:

Irakasleak gai ezberdinetan kontzeptu azpimagarrienak eta arazo gehien sortzen dituztenak azalduko ditu ikasleen ikasketa eta lan-plangintzaren arabera.





ARIKETEN EBAZPENA (GELA-PRAKTIKAK):

Ikasketa-kasuen eta ariketen ebazpena egingo da.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK:

Hurrengo praktika esperimentalak egingo dira laborategian:

- Materialen propietateei sarrera

- Propietate elektrikoen eta termikoen determinazioa

- Gogortasunaren determinazioa eta propietateekin duen erlazioa

- Propietate mekanikoen determinazioa

- Charpy saiakuntza

- Metalografia



Praktikak laborategian 4 ikaslez osatutako taldetan egingo dira, neurketen irakurketa eta emaitzen eta ondorioen lorpena egiteko. Gero, praktika bakoitza egin ostean, egelan galdetegi bat erantzun, txosten idatzi bat entregatu edo aurkezpen bat egin becario da ebaluaziorako balioko duena.



LAN-TALDEKO PRAKTIKAK:

Laborategiko praktikekin tartekaturik talde-lan ezberdinak egingo dira aplikazio ezberdinetarako materialen aukeraketari buruz, pieza ezberdinen fabrikazio-prozesuei buruz, material berrien edo materialen degradazioarekin erlazionaturiko ikasketei buruz. Jarduera hauen ebaluazioa bakarka edo taldeka egingo da txosten idatziak edo aurkezpenen bidez.



SAKONTZEKO JARDUERAK:

Gai bakoitza bukatu ostean galdetegiak, ariketak edo bakarkako lanak planteatuko dira irakasgaiaren kontzeptu garrantzitsuen ikasketa progresiboa izan dadin. Kurtsoko azkeneko astean, test bat planteatuko da ere irakasgai osoko kontzeptu garrantzitsuenak lantzeko ikuspegi global batetik. Jarduera guzti hauek, aurretik deskribatutako praktikekin batera, ebaluaketa jarraituaren atala osatzen dute.



AZTERKETA FINALA

Irakasgaia gainditu ahal izateko lauhilekoaren amaieran, eskolako web-orrian argitaratutako datan, irakasgai osoaren edukiak baloratuko dituen azterketa finala egingo da. Azterketa horretan kontzeptu teorikoak zein praktikoak (ariketak) landuko dira.



OHAR GARRANTZITSUA: Osasun egoerak, klimarekin erlazionaturiko gertaerak edo beste gertaeren eraginez aurrez aurreko irakaskuntza eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • Test motatako proba (%): 5
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikastaroa planifikatu da modu jarraituan ebaluatzeko, lauhilekoan zehar egindako hainbat jardueraren eta amaierako azterketa baten bidez.



Lauhilekoan zehar egingo diren jarduerek % 65eko pisua izango dute notan, eta amaierako azterketak gainerako % 35ekoa. Irakasgaia gainditzeko, bi aldeak gainditu beharko dira.



EBALUAZIO JARRAITUKO BLOKEKO jarduerak, notaren % 65 batzen dutenak, honako hauek izango dira:

1) Talde-lana: % 15eko pisua izango du. Laborategiko praktikak eta talde-laneko praktikak sartzen dira.

2) Sakontzeko jarduerak: % 50eko pisua izango du. Galdetegiak eta arriketak (notaren % 30), Banakako lanak (notaren % 15) eta Amaierako Testa (notaren % 5).

Multzo hau gainditzeko, nahikoa izango da egindako jarduera guztien artean, azaldu den moduan ponderatuta, gutxienez 5eko nota lortzea.



Ikasleek honako alderdi hauek hartu beharko dituzte kontuan:

EBALUAZIOKO JARRAITUKO BLOKEKO nota ikasturte bereko ezohiko deialdira arte gordeko da, 5 edo hortik gorakoa bada.



AMAIERAKO AZTERKETA zentruko zuzendaritzak ezarritako egunean egingo da. Idatzizko proba izango da, ikastaroan garatutako gai guztiak bilduko dituena, eta galdera teorikoek eta ariketek osatuko dute.



Eskuragarri dauden deialdietan ikasturtea gainditzen ez bada, ez dira gordeko ikasturte honetan egindako jardueren notak. Irakasgaiaren matrikulazio berri batek berekin ekarriko du ikasturte osoa matrikulazio berria egiten den urtean ezartzen diren metodologiaren eta aukeren arabera egitea.



Ikasturtea hemen planteatutako ebaluazio-sistemaren bidez jarraitu ahal izateko nahikoa prestasunik ez duten ikasleek, irakasgai honetan landutako gaitasunak banaka eta beste erritmo batekin ikas eta lor ditzaketela uste badute, aukera dute hori egiteko. Horretarako, ikasleek idatziz aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei ebaluazio jarraituari uko egin diotela lauhileko 9. astea baino lehen. Kasu horretan, notaren % 100 lortzeko, amaierako azterketa bat egingo da, ikastetxeak ezarritako datan.



EZ AURKEZTUTZAT hartuko da ikaslea azken azterketara aurkezten ez denean, nahiz eta ebaluazio jarraituko blokea osatzen duten jarduera guztiak egin.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdia gainditzen ez duten ikasleek ekaina-uztailako ez-ohiko deialdia izango dute aukeran, bertan % 100ko nota jokoan izango dute azterketa globalaren bidez.



Hala ere, ebaluaketa jarraitua gaindituta duten ikasleek nota hori gorde dezakete kurtsoan zehar izan duen balorazio berdina izanik (nota guztiaren % 65a). Kasu honetan, azterketaren balorazioa amaierako notaren % 35a izango da.



Gogoratu beharra dago kurtsoak dituen bi deialdien artean irakasgaia gainditzen ez bada, ebaluaketa jarraituaren notak ez direla gordeko hurrengo kurtsoari begira. Matrikula berriro egiteak jarduera guztiak egin beharra suposatzen du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Klasean hartutako apunteak eta egela-n jarritako materialak
- Oinarrizko bibliografia
- Egela
- Posta elektronikoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Material zienzia eta ingeniaritza hastapenak.

W.D. Callister Jr. 2011. UPV-EHUren argitalpen zerbitzua.



- Eraikuntzako materialak.

N. Monasterio. 2009. Editoriala: UEU.



- La ciencia e ingeniería de los materiales

Donald R. Askeland. 2001. Paraninfo-Thomson Learning



- Fundamentos de ciencia e ingeniería de materiales.

W.F. Smith; J. Hashemi. 2006. McGraw Hill



- Introducción a la ciencia de materiales para ingenieros.

J.F. Shackelford. 2010. Pearson Prentice Hall

Gehiago sakontzeko bibliografia

- CRC practical handbook of materials selection. Shackelford, James F, Park, Jun S, Alexander, William. CRC Press, 1995.
Ashby, M. F

- Materials selection in mechanical design. Ashby M.F. Elsevier Butterworth Heinemann, 2005. Amsterdam.

- Mechanical behavior of materials. Bowman, Keith. 2008. John Wiley & Sons Ed. Hoboken, N.J.

Aldizkariak

- Materials Science and Engineering A & B
- Journal of Material Science

Web helbideak

Materials Science:
http://www.doitpoms.ac.uk/ (Universidad de Cambridge)
http://www.msm.cam.ac.uk/phase-trans/index.html
https://www.bbc.com/news/topics/cp7r8vglgx1t
https://scitechdaily.com/news/physics/
https://www.sci.news/news/othersciences/materials
https://www.newscientist.com/article-topic/materials-science/

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

16:00-16:30 (1)

17:00-17:30 (2)

16:00-17:30 (3)

34-35

16:00-16:30 (4)

17:00-17:30 (5)

16:00-17:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3M 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P3M 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P3M 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

16:30-17:00 (1)

34-35

16:30-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3M 3A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

17:30-19:00 (1)

24-24

17:30-19:00 (2)

25-25

17:30-19:00 (3)

26-26

17:30-19:00 (4)

28-28

17:30-19:00 (5)

30-30

17:30-19:00 (6)

31-31

17:30-19:00 (7)

32-32

17:30-19:00 (8)

34-34

17:30-19:00 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (8)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (9)

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

17:30-19:00 (1)

24-24

17:30-19:00 (2)

25-25

17:30-19:00 (3)

26-26

17:30-19:00 (4)

28-28

17:30-19:00 (5)

30-30

17:30-19:00 (6)

31-31

17:30-19:00 (7)

32-32

17:30-19:00 (8)

34-34

17:30-19:00 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (8)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (9)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

16:00-17:30 (1)

17:00-18:00 (2)

34-35

16:00-17:30 (3)

17:00-18:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3M 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P3M 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P3M 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

17:30-18:00 (1)

34-35

17:30-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3M 1A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

18:00-19:30 (1)

22-22

18:00-19:30 (2)

24-25

18:00-19:30 (3)

27-27

18:00-19:30 (4)

28-28

18:00-19:30 (5)

30-30

18:00-19:30 (6)

31-31

18:00-19:30 (7)

32-32

18:00-19:30 (8)

34-34

18:00-19:30 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (8)
  • S1M 11L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (9)