XSLaren edukia

Irakasleak

SERGIO MONFORTE DEL VALLE

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
sergio.monforte@ehu.eus

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktorea (UPV/EHU, 2020), “Galderetako -a, al eta ote partikulak euskaraz: sintaxia, mikroaldakortasuna eta interpretazioa.” izenburuko tesia defendatuta. Arlo bereko ikasketak egin nituen Gasteizko Letren Fakultatean: Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra (UPV/EHU, 2015) eta Euskal Filologia lizentziatura (UPV/EHU, 2013).

Euskara Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea naiz 2020tik Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Nire irakaskuntza-ibilbidean hainbat gai jorratu ditut: hizkuntza teknikoa, gramatikaren alorreko gaiak, ahozko komunikazioa, eta hizkuntz aldaerak eta horiei dagozkien testuak. Gaur egun “Euskararen Arauak eta Erabilerak” eta “Komunikazioa euskaraz” irakasten ditut Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Farmazia Fakultatean eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan ibili ondoren.

Nire interesguneak euskal hizkuntzan, mikrobariazioan, teoria sintaktikoan, partikula modaletan eta haien pragmatikan dautza. Egun euskarazko partikula modal eta satzadberbio (perpaus-adberbio)en sintaxia da nire jardunaren ardatza, hizkuntzen arteko datuak eta datu historikoak aintzat hartuta.