Gradu-amaierako lana26748
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Bioteknologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 12
- Kodea
- 26748
- Murrizketak
- Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
- Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindiuta izan behar dituzu.
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Lanaren funtsezko helburua ikasleak heldutasuna erakustea titulazioaren gai propio bat, teorikoa zein praktikoa, aurrera eramateko, eta horrela indartzea jarduera profesionalean behar dituzten gaitasunak.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
GALak honako hauetara bideratuta egon behar du: titulazioari loturiko gaitasun orokorrak aplikatzea, azterketa esparruko datu esanguratsuak bilatzeko, kudeatzeko, antolatzeko eta interpretatzeko gaitasuna lantzea, zientzia nahiz teknologia gai esanguratsuei buruzko hausnarketa bat egiten duten iritziak emateko eta, hala, pentsamendu eta iritzi kritikoa, logikoa eta sortzailea garatzeko. Jarduera hezigarriak askotarikoak izan daitezke, eta gradu titulazio osoan zehar eskuratutako gaitasunak garatu eta aplikatzera bideratuta egongo dira. GALak titulazioari loturiko honako gaitasun hauek aplikatu behar ditu:
1. Metodo zientifikoa aplikatzerakoan, aztertzeko, laburbiltzeko eta modu kritikoan arrazoitzeko gaitasun egokia lortzea.
2. Etengabeko ikaskuntza autonomoa garatzea, ekimena eta egoera berrietarako egokitzapena bultzatuz.
3. Entzule profesionalei eta ez profesionalei ideiak helarazi eta komunikatzeko gaitasuna lortzea, atzerriko hizkuntzak erabiliz; ingelesa, bereziki.
4. Zientzialariek bioteknologia arloko informazio zientifikoa sortzeko, helarazteko eta zabaltzeko erabili ohi dituzten prozedurak ezagutzea.
5. Laborategi bioteknologiko batean modu egokian lan egitea, honako hauek aintzat hartuta: segurtasuna, manipulazioa, hondakin kimiko eta biologikoen ezabapena eta jardueren idatzizko erregistroa.
6. Ikerketa bioteknologikoan erabilitako estrategia esperimentalen oinarriak ezagutzea, zientzia esparruko datuak eta berezko emaitza esperimentalak behar bezala aztertzea eta interpretatzea.
7. Diziplina anitzeko protokolo esperimentalak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, metodo bioteknologikoen bidez problemak ebazteko.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Ikus Bioteknologiako Gradu Amaierako Lanaren Arautegia
https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado
MetodologiaToggle Navigation
GALak honako jarduera hauek bilduko ditu:
1. Banakako tutoretzak. Gutxienez hiru tutoretza egingo dira, eta, GAL motaren eta ezaugarrien arabera, bileren egutegia adostuko da.
2. Ikaslearen lan autonomoa, bere zuzendariak gidatuta, GALaren garapen, entrega, azalpen eta defentsa faseetan.
3. Mintegiak. Nahi duten ikasleek GALaren aurkezpenera zuzendutako mintegietan parte hartuko dute, idazketan zein azalpenean.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Ahozko defentsa (%): 35
- Memoria (%): 65
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1. Bioteknologiako Gradu Amaierako Lanaren Arautegia
2. ZTF-FCT-ko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia
3. UPV/EHUko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia
Web helbideak
https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado