XSLaren edukia

Irakasleak

IÑIGO AZUA PEREZ

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
inigo.azua@ehu.eus

Iñigo Azua Perez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua da. Irakaskuntza Biologiako, Biokimika eta Biologia molekularreko eta Bioteknologiako graduetan eta Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko masterrean (Mikrobiologia eta osasuna) ematen du.



Bere ikerkuntza ur-ekologi mikrobianoan eta batez ere karbonoaren eta nitrogenoaren ziklo biogeokimikoetan prokariotoen eta protozooen paperean zentratu da. Gaur egun bi diru-laguntza dauzka: ENZIMA (MINECO) eta ITSAS MIKROBIOAK (UPV/EHU). Gaur egungo ikerkuntza bi lerrotan zentratzen da: 1) Mikrobio-prozesuetan, batez ere prokariotoek egindako karbonoaren tramitazioan, ozeanoaren beroketaren eragina aztertzea, eta (2) ingurune gazituetako prokariotoen gaitasun onuragarrien bioprospekzioan.



20 ikerkuntza-proiektuetan zeinetan ur-sistemetako mikrobio-aktibitate desberdinak koantifikatu diren parte hartu du (hauetariko 10rretan itsasoa aztertu da). Lan honetatik aldizkari zientifikoen 17 artikulu eta gutxienez 50 komunikazio (nazioko eta nazioarteko kongresuena) atera dira.



Ikerkuntza-merituengatik 2 seiurtetako ebaluaketa positiboa jaso du, eta dibulgatzaile aktiboa da komunikabide desberdinetan kolaborazioekin.