XSLaren edukia

Kartografia Tematikoa25548

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25548

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Ordenagailuko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kartografia tematikoa, Geografia eta Lurralde Antolakuntza graduaren 3. ikasturteko nahitaezko irakasgaia da. Ezagutza eta Teknika Transbertsalen moduluaren irakasgaien multzoaren barruan sarturik dagoena. Irakasgai honetan mapa tematikoak egiteko behar diren teknikak eta tresna bereziak garatuko dira. Moduluaren beste irakasgaien osagarri bezala diseinatuta dago, batez ere Geografia Informazio Sistemen irakasgaien bateragarria. Jakintzagai instrumentala izanik, garrantzi handia izango du beste irakasgai askorentzako.



Irakasgai honetan landuko diren eduki teoriko zein praktikoak modu egokian garatzeko funtsezkoa da aldez aurretik zenbait ezagutza ondo menperatzea: proiekzioak eta koordenatu sistemak, kartografia-elementuak sinplifikatzeko prozedurak, digitalizazioa, etab. Derrigorrezkoa ere, mapek izan dezaketen formatu garrantzitsuekin maneiu on bat izatea, halaber, on-line datu base kartografiko eta estatistiko erabilienak ezagutzea.



Kartografia Tematikoko irakasgaia behar den moduan garatua izan dadin, ikasleak kartografiaren oinarriak menperatu beharko ditu, hala nola, proiekzioak eta koordenatu sistemak, kartografiaren prozedura edota elementu kartografikoen digitalizazioa, besteak beste. Honez gain, bai eskuzko kartografia zein digitala maneiatzen jakin beharko du, IDE ezberdinen esplorazioa eta datu base estatistikoen oinarriak barneratuak egon beharko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GEOGRAFIA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUAREN TITULUAREN GAITASUN OROKORRAK ETA OINARRIZKOAK:



CB2: Ikasleek bere lanerako edo bokazioa aurrera eramateko era profesionalaren bidez bere ezaguerak ondo aplikatzea jakin dezatela. Aldi berean, arazoak konpontzeko baita argudioak defendatzeko gaitasun nahikoak izan ditzatela.

CB3: Sozialki, zientifikoki edota etikoki nabarmenak diren gaiei buruzko gogoeta eman daitezkeen iritziak igortzeko eta datu aipagarriak interpretatzeko gaitasunak lor ditzatela.

CB4: Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak bai publiko espezializatu zein ez espezializatutakoarentzako transmititu ahal ditzatela

CB5: Ikasleek, gerora begira, ikasketa berriak modu autonomo baten bidez guztiz beharrezkoak diren ikasi-gaitasunak gara eta lor ditzatela.

G001: Ikasteko eta etengabe eguneratzeko gai izatea.

G003: Autonomiaz eta taldean lan egiteko gai izatea.

G006: Informazio geografikoa Lurraldea antolatzeko, interpretatzeko, analizatzeko eta deskribatzeko erabiltzea. Informazio hori modu kartografikoaren bitartez garatu eta informazio estatistikoa osatu eta interpretatu.

G008: Ezagupen geografikoak azaltzea eta transmititzea eta arazo horiek modu multidimentsionalean ulertzea.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK

- Informazio geografikoaren adierazpen grafikoa eta kartografikoa aztertzeko, lantzeko, biltzeko eta lortzeko teknikak ezagutzea eta aplikatzea (Moduluaren M04CM01 konpetentzia).

- Oinarri estatistikoko azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak egitea; Datu Baseak Kudeatzeko Sistemak diseinatzea eta kudeatzea; eta, Datuen Biltegietako informazio espaziala eta ez-espaziala ustiatzea (Moduluaren M04CM02 konpetentzia).

- Kartografia orokorra, kartografia tematikoa, eta fotointerpretazioa eta teledetekzioa egiteko, aztertzeko eta interpretatzeko beharrezkoak diren oinarriak eskuratzea (Moduluaren M04CM03 konpetentzia).

- Informazio geografikoko sistemak eta ordenagailuz lagundutako kartografia diseinatzeko, garatzeko eta kudeatzeko gai izatea (Moduluaren M04CM04 konpetentzia).





IRAKASTEAREN EMAITZAK

1. Geografiaren zereginean erabili ohi diren kartografia tematiko-sailak ezagutzea eta lurralde antolakuntza eta analisirako duten baliagarritasuna baloratzea.

2. Ezaugarri tematiko dituzten kartografia informazio iturri garrantzitsuenak ezagutzea, baita kartografia irudikatze sistema berriak ere.

3. Helburuzko mapa baten agertu behar diren osagaiak planifikatzea eta diseinatzen ikastea.

4. Mapa tematikoak egiteko behar diren datu baseak prestatzen eta formatu desberdinak bihurtzen jakitea.

5. Semiologia grafikoaren oinarrizko hastapenak ulertzea, mapa tematikoetan erabiltzen diren sinboloak irizpide eta teknika egokiekin egiteko.

6. Datuen atzemanetik helburuzko maparaino, oinarri-mapa osatuz tartean, ordenagailuz lagunduriko kartografia prozesu bat egiten jakitea.

7. Ezagutza teorikoak praktikan ezarriz, kartografia tematikoa diseinatzerakoan sortzen diren arazoei irtenbideak aurkitzeko behar diren ahalmenak eta trebetasunak lortzea.

8. Produktu eta prozesu kartografikoen kalitate estandar nabarmenenak ezagutzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.GAIA. KARTOGRAFIA TEMATIKOA. SARRERA.

1.1. Sarrera

1.2. Prozedura

1.3. Tipologiak

1.4. Datu iturriak

1.5. Informazio kartografikoa eskala grafiko eta geografiko desberdinetan eta iturri desberdinetatik aplikatzeko praktikak.



2.GAIA. KONPOSIZIO ETA DISEINU KARTOGRAFIKOA.

2.1. Diseinu kartografikoaren printzipioak.

2.2. Konposizio kartografikoaren elementuak.

2.3. Diseinuaren adibideak edo/eta gomendioak.

2.4. Diseinuaren arauak softwareari aplikatuak

2.5. Diseinu eta konposizio kartografikoaren arauak eta printzipioak aplikatzeko praktikak.



3.GAIA. SEMIOLOGIA GRAFIKOA.

3.1. Sarrera

3.2. Aldagai bisualak

3.3. Aldagai bisualen ezaugarri pertzeptiboak

3.4. Praktikak. Semiologia grafikoaren printzipioak aplikatzea produkzio kartografikoan.



4.GAIA. TIPOGRAFIAREN OINARRIAK.

4.1. Tipografiaren aplikazioa: sarrera

4.2. Letra-tipoen ezaugarri orokorrak.

4.3. Kartografiako errotuluak aplikatzeko arau orokorrak.

4.4. Errotuluak kudeatzea GIS programetan.

4.5. Praktikak. Errotulazio- eta etiketatze-printzipioak informatika-tresnekin aplikatzea.



5.GAIA. KARTOGRAFIA TEMATIKO KUALITATIBOA.

5.1. Sarrera

5.2. Kartografia kualitatiboaren iturriak eta datu baseak

5.3. Datuen eskalatzea

5.4. Mapa kualitatiboak: sinbologia

5.5. Praktikak. Koloreen hautaketarako softwareak maneiatzea eta mapak egitea kartografia kualitatiboaren oinarriak aplikatzen.



6.GAIA. KARTOGRAFIA TEMATIKO KUANTITATIBOA.

6.1. Sarrera

6.2. Sinbolo proportzionalen mapak.

6.3. Isolerro mapak.

6.4. Koropleta-mapak

6.5. Fluxu-mapak

6.6. Kartogramak

6.7. Grafiko eta diagrama-mapak

6.8. Kartografia kuantitatiboko tekniken kudeaketa GISean.

6.9. Praktikak. Kartografiako teknika kuantitatiboak aplikatzea.

MetodologiaToggle Navigation

Klasean oinarri teorikoak azalduko dira, mapa tematikoak irakurtzen eta erabiltzen diren bitartean. Jarduera praktikoan gai teorikoekin elkarturik garatuko dira, oinarrian ordenagailu-praktikak izanik. Helburua ikasleak mapa tematikoak egiteko metodo eta teknika ezberdinak bereganatzea izango da. Bestalde, ikasleek aplikatu beharko dituzte klasean ikusitako gai teorikoak eta ekintzak proiektu kartografiko oso bat eratuz: plangintzan hasita emaitzaren iruzkinean bukatuz, datuen bilaketa, datu-base digitalaren prestaketa, oinarri-maparen eraketa eta eduki tematikoen eransketa tartean.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio Sistema Jarraitua: praktika ezberdinen garapenak ikaslearen progresioa baloratzea ahalbidetuko du lauhilekoan zehar, azken kalifikazioaren %70eko pisua izango duelarik. Alde teorikoa aldiz, test bidezko froga baten bitartez (%30) egingo da azterketa egunean.



Irakasgaia gainditzeko bost puntuko kalifikazioa eskuratu beharko da eta bi atalak (praktikoa zein froga teorikoa) gainditu beharko dira.



Ikasleek deialdiari uko egin dezakete, betiere irakasleari honen berri ematen badio. Hau idatziz gauzatu beharko da irakasgaia bukatu baino 30 egun lehenago. Deialdiari uko egiteak Ez Aurkeztua bezala kalifikatzea ekarriko du.



Ikasleek AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMAREN bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazioko sisteman parte hartu duten ala ez alde batera utzita. Kasu horretan, ikaskuntza teoriko-praktikoaren emaitza guztiak modu globalean ebaluatuko dira, praktikak entregatuz eta azterketa teoriko-praktiko bat eginez. Azterketa hori azterketa-aldi ofizialean egingo da.

Eskubide horretaz baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. artikulua).



Ikasleek uko egin ahal izango diote deialdiari, dagokion irakasgaiaren irakaskuntza-aldia amaitu baino hilabete lehenago gutxienez. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaie irakasgaiaren ardura duten irakasleei.



Azken ebaluazioa denean, azterketen egun ofizialean ezarritako probara ez aurkezteak dagokion deialdiari automatikoki uko egitea ekarriko du.



Ebaluazio jarraituko sisteman, ebaluazio-tresnak honako hauek izango dira: denbora mugatuko galdetegi bat eta zenbait entregagai praktiko. Azken ebaluazioa aukeratzen bada, ikasleek proba teoriko-praktiko bat egin beharko dute azterketaren data ofizialean, eta, horrez gain, praktikak egun berean entregatu beharko dituzte. Horrekin guztiarekin, irakasgaiaren gaitasun guztiak baloratuko dira.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdietan, irakasgaien azken ebaluazio-sistemaren bidez bakarrik egingo da.



Ohiko deialdian erabilitako ebaluazio sistema berdina erabiliko da ezohiko deialdian. Ohiko deialdian irakasgaiko atalen bat gaindituko balitz (test bidezko froga edota ariketak), atal hori ezohiko deialdirako gordeko litzateke eta soilik gaindituko gabeko atala berreskuratu beharko luke ikasleak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

ArcGis softwarea
QGis softwarea

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Alcalá, A.R. et al. (1995): Diccionario de cartografía. Ciencias Sociales. Madrid.

- Bertin, J. (1973): Semiologie graphique: les diagrammes, les réseaux, les cartes. Mouton, Paris.

- Cebrián de Miguel, J.A., et al. (1984). Cartografía temática y representación gráfica mediante ordenador. Instituto Geográfico Nacional.

- Cortizo, T. (1998) Los gráficos en geografía. Tria-Ka, Gijón.

- Cynthia B. (2016). Designing better maps: a guide for GIS users. ESRI Press.

- Dent, B.D. et al. (2008). Cartography: Thematic map design. WCB/McGraw-Hill.

- Joly, F. (1982): La cartografía. Ariel, Barcelona.

- Koren, L. R. eta al. (2001): Recetario de diseño gráfico. Propuestas, combinaciones y soluciones gráficas.

- Le Fur, A. (2000). Pratiques de la cartographie. A. Colin.

- Martín López, J. (1997). Cartografía temática. Universidad Politécnica de Madrid, Escuela Universitaria de Ingeniería Técnica Topográfica, Madrid.

- Robinson, A.H. et al. (1987): Elementos de cartografía. Omega, Barcelona

- Taylor, D.R.F. (1991). Geographic information systems: the microcomputer and modern cartography. In Modern Cartography Series, (1), 1-20.

- Velasco Tirado, A.et al. (2018). Visualizadores de cartografía temática colaborativa del Instituto Geográfico Nacional. Revista MAPPING, (27), 192.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Bosque Sendra, J. et al. (2002). Visualización geográfica y nuevas cartografías. GeoFocus, 2, 61-77.
- Brunet, R. (1987): La carte, mode d'emploi. Fayard-Reclus, Paris.
- Cauvin, C. et al. (2007) Cartographie themátique, Ed. Hermes, París.
- Vazquez Maure, F. (1989) Lectura de mapas, Instituto Geográfico Nacional, Madrid.

Aldizkariak

GeoFocus. http://www.geo-focus.org
Cybergeo. http://www.cybergeo.eu
Meppemonde. http://mappemonde.mgm.fr
Mapping interactivo. Revista internacional de Ciencias de la Tierra http://www.mappinginteractivo.com

Web helbideak

-Grupo de Tecnologías de la Información Geográfica de la Asociación de Geógrafos Españoles: http://www.ieg.csic.es/metodos
-AESIG- Asociación Española de Sistemas de Información Geográfica: http.://www.aesig.org
-NOSOLOSIG.COM: http://nosolosig.com
-GIS.COM: http:// www.gis.com
-Directorio cartográfico de España: http.://www.dices.net
-Infraestructura de datos Espaciales de España: http://www.idee.es
-Instituto Geográfico Nacional: http://www.ign.es
-Centro Nacional de Información Geográfica: http://www.cnig.es
-Instituto Cartográfico de Cataluña: http:www.icc.es
-Instituto Geológico y Minero de España: http://www.igme.es
-Eusko Jaurlaritzako kartografia: http.://www.euskadi.net/cartografia
-Arabako kartografia: http.://www.alava.net/cartografia
-Nafarroako kartografia: http.://sitna.cfnavarra.es
-Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Vitoria-Gasteizko udala: http:// www.vitoria-gasteiz.org/ceac/siam
-Google Earth: http:// earth.google.com


TaldeakToggle Navigation

01-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (1)
  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (2)

01-31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (1)
  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (2)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (1)