XSLaren edukia

Geografia Ekonomikoa25543

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25543

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.1230
Landa p.80

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau 2024-2025 ikasturtean euskaraz soilik eskaintzen da. Irakasgai hau Geografia eta Lurralde Antolakuntzaren graduan adarreko oinarrizko da eta Geografiaren Oinarrien barne dago. Irakasgai honetan aktibitate ekonomikoen banaketa espaziala aztertzen dugu. Banaketa espazial hori edozein eskalatan desorekatua da. Aktibitate ekonomikoen banaketa irregularraren faktore, prozesu eta egiturak jorratzen ditugu. Aldi berean, banaketa irregular horren eskala lokala, herrialdekoa eta mundu mailan dagoena aztertzen ditugu.



Egun lanpostuen banaketa maila geografiko desberdinetan ez da bat ere homogeneorik, ez tokian tokiko mailan, ezta herrialde mailan, ezta maila globalean. Banaketa anitz horrek ondorio sozioekonomikoak dakartza. Langabezia ondorio latzena da. Langabezia tasaren banaketa irregularrak badauka zerikusirik dinamismo ekonomiko ekonomikoaren banaketa desberdinarekin. Egun langabeziaren tasa jaisteko garapen ekonomikoa suspertzeko lurralde sozioekonomikoa kontuan izan behar dugu. Geografo batzuen lanpostua garapen agentzietan tokiko garapena bultzatzea da. Horretarako, jarduera ekonomikoen eta faktoreen logika espaziala eta eragiten duten eragileak ulertu egin behar dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK. Ikasgai hau amaitzear eskuratuko dituzun abileziak honako hauek dira:



I. GAITASUN OROKORRA G005: Leku, eskualde eta kokalekuen aniztasuna azaltzea, eta erlazioak eta prozesu espazialak ulertzea. Gertaerak erlazioan jartzea, hainbat lurralde eskalatan.



II. GAITASUN OINARRIZKOA CB4: Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatuari edo ez-espezializatuari transmititzeko gai izatea.



III. GAITASUN ZEHARKAKOA G002: Ahozko eran, zein idatzita, zuzen komunikatzeko gai izatea.



IV. GAITASUN ESPEZIFIKOA M03CM03: Geografiaren sektorekako espezializazioen bidez, lurraldeen bereizketa egiteko lagungarriak diren alderdien ikuspegia eskuratzea, eta iritzi deskriptiboak eta preskriptiboak emateko gai izatea.



V. GAITASUN ESPEZIFIKOA M03CM05: Eskualdeak aztertzeko erabilitako eta diziplina beregainetan garatutako kontzeptuen ikuspegi kritikoa eskuratzea.



VI. GAITASUN ESPEZIFIKOA M03CM06: Diziplina hauen berezko teknikak eta metodologia erabiltzen jakitea, dokumentatzeko, datuak biltzeko eta analisiak egiteko





GEOGRAFIA EKONOMIKOAREN IKAS-EMAITZAK:



1. Aktibitate ekonomiko eta lurraldearen artean dauden harremanak ulertzea.

1.1. Teoria klasikoen ekarpenak adieraztea.

1.2. Kokapen faktoreak identifikatu lurralde maila desberdinetan.

1.3. Kokapen faktoreak mapa baten bidez adieraztea.

1.4. Gizarte faktorea eta ekonomiaren arteko dauden harremanak nola gauzatzen diren espazioan ulertzea.



2. Globalizazio prozesuaren gakoak bilatzea eta mapa ekonomikoaren osaketa eskala desberdinetan ulertzea.

2.1. Eskala globaleko eskulanaren zatiketa espaziala ulertzea.

2.2. Enpresa multinazionalaren eta enpresa globalaren arteko dagoen desberdintasuna ezagutzea.

2.3. Tokian tokiko alderdi espazialaren eragina ulertzea.



3. Aktibitate ekonomikoaren azterketa kuantitatiboa eta azterketa espaziala ezagutzea.

3.1. Adierazle ekonomiko nagusiak mapetan adieraztea.

3.2. Lan eta gizarte adierazleak mapetan adieraztea.

3.3. Azpisektoreen espezializazioa neurtzea.







Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Zertaz adierazi nahi dugu Geografia Ekonomikoaz esaten dugunean?

1.1. Tradizioak utzi ziguna: kokapenari buruzko teoria klasikoak.

1.2. Geografia Ekonomikoa gaur egun.

1.3. Aldagai eta iturri estatistiko eta kartografikoak.



2. Enpresak, sektoreak, erakundeak eta kokapena.

2.1. Enpresa, tamaina eta kokapena.

2.2. Sektorea, sailkapena eta kokapena.

2.3. Zirkuitu ekonomikoaren izaera espaziala.

2.4. Erakundeak eta euren esparru geografikoa.



3. Zerk bereizten du lurraldea jarduera ekonomikoaren kokapenari dagokionez?

3.1. Kokapen faktoreak.

3.2. Ongizate ekonomikoaren banaketa desorekatua eskala geografikoetan



4. Globalizazio ekonomikoaren prozesua geografikoa da.

4.1. Enpresa multinazionalak eta enpresa transnazionalak.

4.2. Eskulanaren banaketa geografikoa mundu mailan.

4.3. Globalizazio prozesua tokian tokiko eskala.

MetodologiaToggle Navigation

- Irakasleak klasean ikasgaiak azaltzen ditu eta ikasleak ikasgaiak eskuliburuarekin osatu behar ditu.

- Eskala geografiko desberdinetan dauden desberdintasun ekonomiko eta sozioekonomikoak ulertzeko klasean ikasleak prestatutako irakurketak komentatu behar ditu eta horri buruz gogoeta bat egin behar du.

- Geografia ekonomikoan erabiltzen diren iturri estatistikoak eta kartografikoak klasean praktikak egiten ditugu.

- Ariketa praktikoak, klasean eta etxean egindakoak, ezinbestekoak dira lortu behar diren ikas-emaitzak.

- Landa-lanaren praktika edo irteera teknikoa kontzeptu batzuk hobeto ulertzeko egingo dugu eta azaldutakoa edukien barruan dago. Beraz, landa-lanaren azaldutako kontzeptuak eta ikasleak prestatu behar dituen irakurgaiak azterketan sartzen dira.

- Klasera joatea eta jarrera aktiboa izatea oso gomendagarria eta beharrezkoa da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Banakako lanak (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioaren sistema da.

- Azterketak 7 puntu balio ditu 10 puntuetatik eta gainditzeko atal hau ikasleak gutxienez 3,5 atera behar ditu.

- Alderdi praktikoak 3 puntu balio ditu 10 puntuetatik eta ikasleak gutxienez 1,5 atera behar ditu.

- Azterketak irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.



Nolanahi ere, ikasleak azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango du, eta

lan praktikoaren bidez eskuratu behar diren ikaskuntzaren emaitzak balioetsita. Aukera hau egiteko:

sistema honetan, ikasleak idatziz aurkeztu behar dio eskaera hori irakasgaiaren ardura duen irakasleari, ikasleak bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik (Ebaluaziorako araudia Graduko titulazio ofizialetan, 8.

artikulua).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Ezohiko deialdian erabiliko dira ohiko ebaluazioaren irizpideak.

Azterketak 7 puntu balio ditu 10 puntuetatik eta gainditzeko atal hau ikasleak gutxienez 3,5 atera behar ditu.

- Alderdi praktikoak 3 puntu balio ditu 10 puntuetatik eta ikasleak gutxienez 1,5 atera behar ditu.

- Azterketak irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin.



Ikasleak irakasgaiaren bi zatietako bat (teorikoa edo praktikoa) gainditu badu lehenengo deialdian,

ezohiko deialdirako gordeko du nota hori, ez beste ikasturte batzuetarako.



Nolanahi ere, ikasleak azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango du, eta

lan praktikoaren bidez eskuratu behar diren ikaskuntzaren emaitzak balioetsita. Aukera hau egiteko:

sistema honetan, ikasleak idatziz aurkeztu behar dio eskaera hori irakasgaiaren ardura duen irakasleari, ikasleak bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik (Ebaluaziorako araudia Graduko titulazio ofizialetan, 8.artikulua).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Eskuliburuak:

Alonso, M. P., Benito del Pozo. P., Pallares-Barbera, M. & Sánchez, J.L. (Coord.) (2022). Geografía económica: fundamentos, agentes y procesos. Tirant lo Blanch.

Coe, N., Kelly, P.& Yeung, H.W.C. (2020). Economic geography: a contemporary introduction.Third edition. Wiley-Blackwell.

Dicken, P. (2015). Global shift. Mapping the changing contours of the world economy (7th edition). Sage.

Méndez, R. (1997). Geografía Económica. La lógica espacial del capitalismo global. Ariel.

Méndez, R. (2023). Tiempos críticos para el capitalismo global. Una perspectiva geoeconómica. Revives.

Iturri estatistikoak:

Eurostat, INE eta Eustat.

Kartografia:

Eurostat (GISCO), INE eta Eustat (Geoeuskadi,Udalplan).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Boulay, G. & Grandclement, A. (2019). Introduction à la géographie économique. Malakoff: Armand Colin.



Canto, C. del et al. (1988). Trabajos prácticos de geografía humana. Madrid: Síntesis.



Martín Roda, E. (2021). Geopolítica de los recursos energéticos. Madrid: Síntesis.



Pike, A., Rodríguez Pose, A. & Tomaney, J. (2011). Desarrollo local y regional. Valencia: Universitat de València.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Méndez, R. (2020). Sitiados por la pandemia. Del colapso a la reconstrucción: apuntes geográficos. Madrid: Revives. http://revives.es/publicaciones/sitiados-por-la-pandemia-2a-edicion/


BIBLIOGRAFIA EUSKERAZ:

Gainza, X.& Del Valle, L.B. (2009). Mikroekonomiarako sarrera. UPV/EHU, Testu biltegia.

Guenaga, G. (2009). Makroekonomiarako sarrera. UPV/EHU, Testu biltegia.

Torres, M.C.& Alvarez, I. (2011). Industria eta lurraldea. UPV/EHU, Testu biltegia.

Velasco, E.& Benito del Valle, J.M. (2011). Enpresaren administrazioaren oinarriak. UPV/EHU, Testu biltegia.

Aldizkariak

Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles. https://bage.age-geografia.es/ojs/index.php/bage
Economic Geography. https://www.tandfonline.com/toc/recg20/current
Eria. https://reunido.uniovi.es/index.php/RCG/index
Geofocus. https://www.geofocus.org/index.php/geofocus
Lurralde. http://www.ingeba.org/lurralde/
Scripta Nova. https://revistes.ub.edu/index.php/scriptanova

Web helbideak

https://www.age-geografia.es/site/geografia-economica/
https://ec.europa.eu/
https://www.oecd.org/
https://unctad.org
https://www.ine.es/
http://www.eustat.eus/

TaldeakToggle Navigation

46-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)

46-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

16-46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)

16-46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)