XSLaren edukia

Euskal Herriko Geografia25539

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25539

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Euskal Herriko Geografia" Geografia eta Lurralde Antolakuntzako Graduko 3. mailako derrigorrezko gaietako bat da. Geografiaren Oinarriak izeneko moduluaren barruan dago. Irakasgai honetan ikasten dira Euskal Herriko errealitate geografikoa aztertzeko behar den jakitura. Euskal Herriko Geografia irakasgaiak aurretik egindako modulu berdinean dauden beste irakasgaiak, Egungo Munduaren Geografia, Europako Geografia eta Espainiako Geografia osatzen ditu. Ikasgai honetan ikasleek inguru geografiko desberdin batean berezkoak diren errealitate anitzak ikasiko dituzte.



"Euskal Herriko Geografia" egiteko, beharrezkoa da Geografia Fisikoa eta Giza Geografiako irakasgaietan ikasitako oinarrizko elementuak, eta datu geoespazialak erakusteko tresna informatikoak erabilera menperatzea.



Irakasgai honen diseinua, gaitasunak, irakaskuntza-modalitateak eta edukiak zehazteko, GJHak eta 2030 EHU/Agenda hartu dira kontuan. Bultazatu nahi da, batez ere, sexuen eta baldintza pertsonalen anitzen arteko berdintasuna, gizarte-ekitatea eta, batez ere, ingurumenarekiko eta planetarekiko errespetua kontuan hartzea.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Lurraldea ezagutzea, ulertzea eta interpretatzea eta ingurune fisikoa giza eta esfera sozialarekin erlazionatzea (Gaitasun Orokorra G004).

- Leku-aniztasuna, eskualdeak eta lokalizazioak azaltzea eta erlazioak eta prozesu espazialak ulertzea. Lurralde-eskala desberdinetarako fenomenoak elkarrekin erlazionatzea (Gaitasun Orokorra G005).

- Erakustea eta ezaguera geografikoak transmititzea eta arazo hauek era multidimentsionalean ulertzea (Gaitasun Orokorra G008).

- Informazio geografikoa erabili baliabide bezala deskribatzeko, analizatzeko, interpretatzeko eta lurralde antolakuntzarako. Informazioa kartografikoki erakutsi, informazio estatistikoa egin eta interpretatu. Ikerkuntzaren emaitzen analisian eta komunikazioan TIC-en erabilera (Gaitasun Orokorra G006).

- Informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publikoki jakinaraztea (Gaitasun Espezifikoa M05CM03). Eskatzen den menderatze-maila 3.a da: Entzuleen pertsuasioa eta atxikimendua erraz lortzea, haien mezua eta erabilitako bitartekoak egoeraren eta audientziaren ezaugarrietara egokituz.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

- Ondo ezagutzen ditu Euskal Herriko paisaia eta lurraldea osatzen duten elementu guztiak.

- Geologiak, geomorfologiak, klimatologiak, hidrogeografiak, landarediak, faunak, biztanleriak eta bertako oinarri ekonomiko eta sozialek Euskal Herriko paisaia eta lurraldea osatzeko erakusten duten garrantzia ulertzen du.

- Paisaia eta lurraldearen faktoreen arteko beharrezko loturak osatzen daki, eta ulertzen du ez direla fenomeno estankoak.

- Euskal Herriko paisaia eta lurraldea deskribatzeko eta interpretatzeko xedea, terminologia, metodoak eta teknikak ezagutzen ditu.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Euskal Herriko ingurune fisikoa

1.1. Erliebea. Isurialde atlantikoko eta mediterraneoko unitate geologikoak. Morfogenesia eta egungo geomorfologia. Mendi magalen egonkortasunarekin lotutako arrisku naturalak.

1.2. Klima. Klima testuingurua eta klimaren sailkapena. Tenperatura. Prezipitazioak. Intsolazioa, hodeiak eta hezetasuna. Haizea. Klima motak. Klima-aldaketa Euskal Herrian.

1.3. Urak. Atlantikoko eta Mediterraneoko arroen ezaugarriak. Emari absolutuak eta erlatiboak. Uholdeak. Arrisku naturalak.

1.4. Landaredia eta fauna. Eskualde bioklimatikoak. Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen landaredi potentziala eta erreala. Landaredi eta fauna inbaditzailea. Baso-landaketak.



2. Euskal Herriko Giza Ingurunea

2.1. Populazioa. Serie historikoak. Populazioaren banaketa. Landa zahartzea eta abandonatzea. Migrazio mugimenduak. Demografia arazo larriak dituzten eremuen definizioa.

2.2. Hiri sistema. Hiri sistemaren bilakaera historikoa. Sistema polizentrikoa eta euskal hirien hierarkia. LAGak eta hiri-sistema. Euskal Hiria.

2.3. Produkzio jarduerak. Produkzio jardueren azterketa eta bilakaera historikoa. Hirugarren sektorea eta informazioaren gizartea.

MetodologiaToggle Navigation

- Eskola magistralak non oinarri teorikoak azalduko diren.

- Gelako praktikak eta landa-irteera batekin osatuko den lana egitea. Praktikak egitea eta landa-irteera nahitaezkoak dira.

- Ikasleak lana amaitutakoan, klasean aurkeztuko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa bi zutabetan oinarrituko da: lanak eta azterketa. Lehenengoen nota % 60ra artekoa izango da, eta bigarrenarena % 40ra artekoa. Gainera, kontuan hartuko da ikasgelako eskola teoriko eta praktikoetara erregulartasunez joatea. Baina lanak eta memoriak entregatzeak ebaluazio-ondorioak izan ditzan, azterketaren gutxieneko nota 10etik 4,5ekoa izango da. Nolanahi ere, ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu duten ala ez kontuan hartu gabe. Kasu horretan, metodoa ez da ebaluazio jarraituko sistemarako ezarritakoa bezalakoa izango, praktikak eginez lortutako ikaskuntzaren emaitzak ere ebaluatzeko. Ikasleek azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute, parte hartu zein ez. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko idazki bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, bederatzi asteko epean, lau hileko irakasgaien kasuan, lauhilekoa hasten denetik zenbatzen hasita, ikastetxeko eskola-egutegian ezarritakoaren arabera.



Deialdiari uko egitea (kalifikazioan ez aurkeztutzat agertzea eta deialdi gisa ez kontatzea): Azken probaren pisua irakasgaiaren kalifikazioaren % 40 edo gutxiago bada, kasu honetan bezala, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren iraupena amaitu baino gutxienez hilabete lehenago eskatu beharko dute.



Lanak online entregatuko dira.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

1.- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

2.- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.



* Azken probara ez aurkezteak ebaluazio-deialdiari uko egitea ekarriko du, eta kalifikazioa honako hau izango da: Aurkezteke.



Lanak online entregatuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Geografia Informazio Sistemak
- GeoEuskadi-ko datubase kartografikoa
- Euskal Herriko kartografia tematikoa
- Iturri dokumentalak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gonzalez, M.J. y Serrano, E. (1995). El relieve del País Vasco. En: Meaza, G. y Ruíz, E. (Coords.). Geografía del País Vasco. Tomo 2. Bilbao, Ostoa



Hilario, A. (2020). Geodiversidad. La memoria oculta de la Tierra Vasca. Vitoria-Gasteiz, Gobierno Vasco.



Lozano, P., Latasa, I., Varela, R., Servert, R. y Alonso, E. (2019). Itinerarios Geográficos por Euskal-Herria. Libro homenaje al Profesor Guillermo Meaza Rodriguez. Madrid, FUNDICOT.



Meaza, G. (Dir.) (1994). Euskal Herria en sus paisajes. En: Meaza, G. y Ruíz, E. (Coords.). Geografía de Euskal Herria. Tomo 2. Bilbao, Ostoa.



Meaza, G. (Coord.) (1997). Suelos, vegetación y fauna de Euskal Herria. En: Meaza, G. y Ruíz, E. (Coords.). Geografía de Euskal Herria. Tomo 4. Bilbao, Ostoa.



Meaza, G., Lozano, P. y Varela, R. (2020): Biodiversidad, paisaje y gestión ambiental. Itinerarios biogeográficos por el País Vasco y territorios aledaños. Valencia, Tirant Humanidades.



Ollero, A. y Ormaetxea, O. (1996). Las aguas de Euskal Herria. En: Meaza, G. y Ruíz, E. (Dirs.). Geografía de Euskal Herria, Tomo 3. Bilbao, Ostoa.



Ruiz, E. y Galdos, R. (2008). Geografía del País Vasco. Bilbao, Nerea.



Uriarte, A. (1996). El clima de Euskal Herria. En: Meaza, G. y Ruíz, E. (Coords.). Geografía de Euskal Herria, Tomo 3. Bilbao, Ostoa.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Allende, J. (2002). Ordenación del Territorio y Políticas sectoriales: referencia al caso vasco. Leioa, Universidad del País Vasco.

EUSTAT (1996). Atlas Temático de la C. A. de Euskadi. Vitoria-Gasteiz, Instituto Vasco de Estadística.

GOBIERNO VASCO (2018). Informe de Seguimiento I. Agenda Euskadi Basque Country 2030. Recuperado de: https://www.euskadi.eus/agenda-2030/seguimiento-2018/

GOBIERNO VASCO (2019). Directrices de Ordenación Territorial de la C.A.P.V. Recuperado de: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dots_nuevo/es_def/adjuntos/2019/DOT_Memoria.pdf

Hoyos, D. (2015). Movilidad Sostenible, El transporte a dieta. Leioa, Universidad del País Vasco.

Aldizkariak

Lurralde. Investigación y Espacio. Instituto Geográfico Vasco
Revista de la Cátedra Unesco sobre Desarrollo Sostenible de la UPV/EHU
Ekonomiaz. Revista vasca de economía. Departamento de Hacienda y Administración del Gobierno Vasco.
Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles

Web helbideak

http://www.euskadi.net

http://www.eustat.es/

http://www.ine.es/

http://info.igme.es/visorweb/

http://info.igme.es/cartografiadigital/geologica/Magna50.aspx?language=es

https://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0002/es/

http://www.chebro.es/

https://www.globalclimatemonitor.org/

http://www.anthos.es/

https://www.euskadi.eus/eaeko-baso-inbentarioa-2018/web01-a3estbin/eu/

https://www.youtube.com/watch?v=NUfc_RMASoA

https://www.youtube.com/watch?v=UZ5MSHAIsQI

https://www.youtube.com/watch?v=Y2I1Kszxbw8

https://www.youtube.com/watch?v=ZXZ31Zf5mqA

https://www.youtube.com/watch?v=PfJnDSzXN_U

TaldeakToggle Navigation

01-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (1)
  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (2)

01-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (1)
  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN 2 (1)