XSLaren edukia

Irakasleak

IGNACIO CAMINO LERCHUNDI

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
inyaki.camino@ehu.eus

Gasteizko Letren Fakultatean euskal dialektologiako katedraduna. Ematen dituen eskolak: euskal testuak eta euskal dialektologia.

Euskaltzain urgazle eta "Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio Urkixo”, "Fontes Linguae Vasconum" eta "Euskera" aldizkarien zuzendaritzako batzordekide. Iraganean "Ele" eta "Gogoa" aldizkarietan. Euskaltzaindiaren hizkuntza atlaseko partaide iraganean. CNRS-ren Iker (UMR 5478) Baionako ikertaldean laguntzaile.

Hainbat mintzo nafarren aztertzaile: Aezkoa, Arakil, Goñerria, Zaraitzu, nafarrera zaharra; baita Donostiakoarena ere. Ipar Euskal Herrian, berriz, Zuberoa ipar-mendebalekoa, Nafarroa Beherea oro har, Amiküze, Oztibarre eta Garazi. Baita bigarren euskara modernoarena ere. Euskalkien egoera zaharraz, berriz: Nafarroa Beherea, Zuberoa-Erronkari, Zaraitzu eta Nafarroa Garaia-Lapurdi.

Testu zahar eta garaikideagoen argitaratzaile: Juan Beriain, “Alphonsa Rodriguez”, Jean Hiriart-Urruti eta Pablo Fermin Irigarai “Larreko”.

Doktoretza tesien zuzendari: Baztan-Bidasoa (Edu Zelaieta, 2006), Nafarroako ipar-mendebala (Amaia Apalauza, 2011), mendebaleko euskararen azterketa dialektologiko-diakronikoa (Eneko Zuloaga, 2020), Garaziko mintzoaren barne-aldakortasuna (Alex Artzelus, 2021) eta itsas-hegiko lapurtera (Maitena Duhalde, 2023). Egun beste baten zuzendari: Gipuzkoako erdialdeko mintzoa (Olatz Leturiaga).