XSLaren edukia

Bigarren Hizkuntza I: Alemana25382

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Ingeles Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25382

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Bigarren Hizkuntza: Alemana moduluko irakasgaien helburua da ikasleek hainbat ezagutza bereganatu eta zenbait gaitasun garatu ditzatela; horien artean, bigarren hizkuntza batean ahoz eta idatziz jariotasunez adierazteko gaitasuna, bigarren hizkuntza batean testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko gaitasuna eta prozesu eta gertakari historiko orokorrak ulertzeko gaitasuna.



Espezialitate honetan sakonkiago ikasten dute ikasleek bigarren hizkuntza (alemana), eta horren gramatika, kultura eta literaturaren analisian barneratzen dira. Lan arloko oinarrizko mailan jardutea ahalbidetuko dien prestakuntza bereganatzen dute, eta baita bigarren hezkuntzaren esparruan zein nazioarteko merkataritza edo turismoarenean ere.



Bigarren Hizkuntza I: Alemana, bigarren mailako lehen lauhilekoan ematen den eta Bigarren Hizkuntza II: Alemana irakasgaiarekin batera modulu bat osatzen duen irakasgaia da. Modulu honetan, bigarren hizkuntzari buruzko prestakuntzan sakontzen da, horren erabileran eta ulermenean eta adierazpen literarioen eta bere hizkuntza sistemaren ezagutzan aurrera egiteko. Bigarren Hizkuntza I: Alemana, aldez aurretik alemana ezagutzen ez duten ikasleei zuzenduta dago.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Alemanaren A1 mailako lau trebetasunei dagozkion edukiak, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Bateratuaren arabera. Gradu ezberdinetan eskaintzen den ikasgaia izanik, irakasgai honetan landuko diren konpetentziak honakoak izango dira:



1. Ingeles Ikasketetako Gradua



Gaitasun orokorrak:

CB5 – Ikasleek etorkizunean egin ahalko dituzten ikasketei autonomia maila handiz aurre egiteko beharrezkoak izango diren trebetasunak garatzea.



Moduluko gaitasunak (Oinarrizko prestakuntza):

CM01- Alemana ahoz eta idatziz erabiltzea eta ahozko eta idatzizko adierazpen-maila altua lortzea.

CM03- Bigarren hizkuntza bateko testuak ulertzeko gai izatea.



Zeharkako gaitasunak:

G008 – Ikasitako teknika eta tresnekin bai autonomoki eta bai taldean lan egiteko gai izatea.

M06CM06 – Aniztasunaren inguruan hausnarketa kritiko eta begirunetsua garatzea.



Titulazioko gaitasunak:

G006 – Bigarren hizkuntza bateko testuen ideia nagusiak ulertu eta hizkuntza horretan bai idatziz eta bai ahoz modu orokorrean aditzera ematea.

G007 – Graduko jakintza espezifikoak beste alor eta diziplina batzutakoekin erlazionatzeko gai izatea eta etorkizunean egin daitezkeen ikasketetan aplikatzeko gai izatea, kultura eta hizkuntz-aniztasun testuinguruetan jarrera integratzaileak eta toleranteak ahalbidetzeko.



2. Euskal Ikasketetako Gradua



Gaitasun orokorrak:

CB5 – Ikasleek etorkizunean egin ahalko dituzten ikasketei autonomia maila handiz aurre egiteko beharrezkoak izango diren trebetasunak garatzea.

G006 – Bigarren hizkuntza bat testuinguru ezberdinetan erabiltzea eta hizkuntza horren literatura eta kulturaren ezaugarriak ezagutzea.



Zeharkako gaitasunak:

G007 – Diziplina berdin edo ezberdinetan bai autonomoki eta bai taldean lan egitea.



Titulazioko gaitasunak:

M01CM02 – Bigarren hizkuntza batean bai idatziz nola ahoz komunikatzeko gai izatea.

M01CM06 - Bigarren hizkuntzako testuetako ideia nagusiak ulertzeko gai izatea.



3. Filologiako Gradua



Gaitasun orokorrak:

CB5 – Ikasleek etorkizunean egin ahalko dituzten ikasketei autonomia maila handiz aurre egiteko beharrezkoak izango diren trebetasunak garatzea.

G002 – Ahoz eta idatziz beste hizkuntza batzuk erabiltzea eta beren testuinguru kulturala ezagutzea.



Zeharkako gaitasunak:

G008 – Filologiako ezagutza espezifikoak beste alor batzuetako jakintzekin erlazionatzea.



Gaitasun espezifikoak:

M15CM02 – Ikasketetan zehar barneratutako konpetentziak eta ezagutzak modu autonomoan aplikatzea.

M01CM03 - Bigarren hizkuntzako testuetako ideia nagusiak ulertzeko gai izatea.



Ikasgaiaren ikaskuntzaren emaitzak honako hauek dira:



IE1: Ikaslea gai da bereziki garrantzitsuak diren esperientzia arloekin zerikusia duten eta sarri erabiltzen diren esaldiak eta adierazpenak ulertzeko (Ingeles Ikasketetako gradua CB5, CM01, G06; Euskal Ikasketak: CB5, G006, M01CM02; Filologiako gradua: CB5, G002, M15CM02).



IE2: Bere burua zein beste norbait aurkeztu dezake, eta bizilekuari eta familiari buruzko informazio orokorra eman eta eska dezake (Ingeles Ikasketetako gradua: CB5, CM01, CM03, G08, M06CM06, G007; Euskal Ikasketak: CB5, G006, M01CM02; Filologiako gradua: CB5, G002, G008, M15CM02, M15CM03).



IE3: Solaskidea astiro eta argi mintzo denean ulertzeko gai da (Ingeles Ikasketetako gradua: CB5, CM01, CM03, G08, M06CM06, G007; Euskal ikasketak: CB5, G006, G007, M01CM02, M01CM06; Filologiako gradua: CB5, G002, G008, M15CM02, M15CM03).



IE4: Ahozko zein idatzizko komunikazioan gramatika alemanaren oinarrizko elementuak erabiltzen ditu (Ingeles Ikasketetako gradua: CB5, CM01,G007, G008; Euskal ikasketak: CB5, G006, M01CM02, M01CM06; Filologiako gradua: CB5, G002, G008, M15CM02).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgai hau Ingeles Ikasketen Gradua, Euskal Ikasketen Gradua eta Filologiako Gradua ikasten ari diren ikasleentzat da, eta bere helburua ikasleei alemanaren fonetikari, morfologiari eta sintaxiari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea da, baita hiztegia lantzea ere, ulertzeko ez ezik, eguneroko egoeretan komunikatzeko ere. Gainera, irakaskuntzan eduki kulturalak ere txertatuko dira, alemaneko ikasleei alemanez hitz egiten duten herrialdeetako ohituren eta praktiken ulermen espezifikoa emateko. Lauhilekoa amaitzean, ikasleek A1 maila lortzea espero da, Europako Erreferentzia Esparruaren arabera. Helburu horiek lortzeko, “Kurs DaF A1” eskuliburuko testu-liburua eta ariketa-koadernoa erabiliko dira, bai eta hainbat hizkuntza-argitaletxetako baliabideak eta irakasgaiko irakasleak berak sortutako materiala ere.



Hona hemen Alemanaren A1 mailari dagozkion edukiak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (MCERL) arabera:





Komunikazio edukiak:



Norberaren identifikazioa; hitzorduak ezartzea; bidaiak eta oporrak; familien arteko harremanak; janariak eta edariak; kirol eta aisialdiko jarduerak; egunerokoaz hitz egitea; osasuna.



Gramatika edukiak:



Alfabetoa; Zenbakiak; Sustantiboen plurala; Aditzak orainaldian; Sintaxia; Deklinabidea (Nominativ, Akkusativ); W-Frage eta Ja/Nein-Frage galdera perpausak; Ezezko perpausak; Artikulu posesiboak, determinatuak eta indeterminatuak; Aditz modalak; Präteritum (haben eta sein); Lokailuak (und, denn, oder, aber); Preposizioak: am, in, um...

MetodologiaToggle Navigation

Irakatsi eta ikasteko metodoa irakasgaiko irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarreraginean oinarrituko da nagusiki. Horretarako, ikasleak eskolara joatea eta gelan aktiboki parte hartzea gomendatzen da. EEMBren hasierako A1 maila denez, ikasleak – irakasleak gidatuta eta lagunduta – pixkanaka, ikasgelan erabiltzen diren interakzio eta materialen laguntzarekin, komunikazio-gaitasun batzuk garatuko ditu, gelan xede-hizkuntzan komunikatzeko eta maila horretarako ezarritako gaitasunak eskuratzeko.

Ikasgelako lan-hizkuntza alemana izango da, eta unean-unean ikasleak ezagutzen eta ikasten dituen beste hizkuntza batzuetara joko da, komunikazio-arazo larriak dauden edo hizkuntzak alderatzea komeni den testuinguruetan, alemanaren ikaskuntza sendotzeko, errazteko eta arintzeko.

Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo lan egiteko modua askotarikoa izango da, eta irakasleak erabiliko dituen materialak egungoak eta esanguratsuak izango dira. Eskoletan erabiltzen diren ikuspegi eta metodo didaktikoak aldatu egingo dira eduki motaren eta ikasleek erakusten dituzten arazoen arabera, eta, batez ere, komunikatzeko gaitasuna sustatuko dute alemanarekin eta hiztunekin harremana duten eguneroko egoeretarako. Gainera, beste metodo didaktiko batzuk ere erabili ahal izango dira, hala nola Formaren Fokua (adibidez, input forma linguistiko bat nabarmenduz, diktoglosak erabiliz, etab.) edo Formen Fokua, forma linguistikoaren eta esanahiaren arteko erlazioan eragiteko.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Banakako lanak (%): 50
    • Bertaratze eta parte-hartze aktiboa (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak BI EBALUAZIO SISTEMAren artean aukeratu ahalko du:



A) EBALUAZIO JARRAITUA: gutxienez saioen % 60ra joaten diren ikasleei aplikatu ahal zaie.



Gaitasunak tresna hauek kontuan hartuta ebaluatuko dira, horietako bakoitzari azken notaren ehuneko jakin bat esleituta:



- Ebaluazio jarraitua: irakasgaiaren notaren % 60.



- Banakako lanak: % 50



- Parte hartze aktiboa: asistentzia (gutxienez % 60) eta jarrera, hautazko lanak egitea, etab.: (%10)



- Azken proba: ikasgaiaren nota osoaren % 40. Atal hauek izango ditu:



- Ahozko azken proba: (% 10)

- Idatzizko azken proba: (% 30)



Ebaluazio irizpideak:



Idatzizkoari dagokionez: konjugazio eta deklinabidean zuzentasuna; hiztegiaren erabilera egokia; egitura sintaktikoen erabilera egokia; ortografia zuzena; testu mota ezberdinei dagozkien arauak modu egokian erabiltzea; eginkizunari dagokion forma eta eduki zuzenak erabiltzea.



Ahozkoari dagokionez: jariotasuna; egituraketa gramatika zuzena; ahoskera.



Azken kalifikazioa ebaluazioaren aipatutako zati bakoitzaren ehunekoa kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko. Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA:



Ebaluazio jarraituko sisteman parte hartu ezin duen ikasleari dagokionez, eskuraturiko konpetentziak eta ezagutzak erakutsi ahalko ditu lauhilekoaren amaieran proba bakar bat eginez. Proba horrek ikasgaiaren notaren % 100 balioko du. Kasu horretan, ikasleak irakasgaiaren arduradun den irakasleari idatzi bat aurkeztu behar dio gehien jota 9 asteko epean, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita ikastegiko egutegi akademikoa kontuan hartuta.



B) AZKEN EBALUAZIOA: ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleei aplikatu ahal zaie. Ikasle hauek lauhileko amaierako proba bakar bat egingo dute, fakultateak horretarako finkatutako egunetan. Beren gaitasunak tresna hauek kontuan hartuta ebaluatuko dira, horietako bakoitzari azken notaren ehuneko jakin bat esleituta:



- Idatzizko azken proba (%80): entzundakoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, idazmena eta gramatika



Ebaluazio-irizpideak: entzundakoaren ulermen egokia; irakurritakoaren ulermen egokia; zuzentasun gramatikala; hiztegia; sintaxia; ortografia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea.



- Ahozko azken proba (%20): idatzizko proba amaitutakoan egingo da.



Irizpideak: zuzentasun gramatikala; jarioa; hiztegia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea; ahoskera.



Azken kalifikazioa ebaluazioaren aipatutako zati bakoitzaren ehunekoa kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, ikasgaia gainditu ahal izateko. Hala izan ezean, azken nota gainditu gabeko ebaluazio tresna edo tresnetan izandako emaitzetatik aterako da.



BI SISTEMETARAKO OHARRAK:



Irakasgaia gainditzeko, beharrezkoa da probak 5.0 notarekin gainditzea.



a. OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.



EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMAKO IKASLEENTZAT: ikasleak deialdiari uko egin ahal izango dio, dagokion irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren irakasle arduradunari.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMAKO IKASLEENTZAT: azterketen data ofizialetan zehaztutako probetara ez aurkezteak deialdi horri automatikoki uko egitea ekarriko du.



b. MATERIALAK, TRESNAK ETA BALIABIDEAK ERABILTZEA



Entregatu edo zuzendu beharreko idazlanen bat gelan eginez gero, ikasleak hiztegi elebiduna (on-line edo paperean), testu-liburua eta gelako apunteak soilik erabili ahalko ditu. Haatik, tarteko probetan nahiz azken azterketan (idatzizkoan nahiz ahozkoan) ezin izango da bitarteko bibliografikorik erabili ezein euskarritan (hiztegiak, gramatikak, kontsultarako obrak), ez gailu elektroniko eramangarririk (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak), ezta ikasleak bildutako edo irakasgaiaren arduraduna den irakasleak emandako materialik ere (klaseko apunteak, fotokopiak...).



c. IRUZURREZKO PRAKTIKAK



Halaber, edozein probatan kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «gutxiegi» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzari dagokion erantzukizuna alde batera utzi gabe. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio. Era berean, edozein ebaluazio-probatan iruzurrezko praktika nabarmena (plagioa, kopia, nortasuna ordezkatzea, etab.) gertatu dela antzemango balu, irakasleak lan horri «gutxiegi» kalifikazioa jarri ahalko dio.



d. KALIFIKAZIOA BERRIKUSTEA:



Behin behineko kalifikazioa GAURen argitaratzean, kalifikazioa berrikusteko data ofizial bakarra argitaratuko da, eta data horretatik kanpo ez da berrikuspenik egingo.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikasleen ebaluazioa amaierako proba bakar batean oinarrituko da, eta fakultateak horretarako ezarritako data ofizialean egingo da. Proba bi zatitan banatuko da:



- Idatzizko azken proba (%80): entzundakoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, idazmena eta gramatika.



Ebaluazio-irizpideak: entzundakoaren ulermen egokia; irakurritakoaren ulermen egokia; zuzentasun gramatikala; hiztegia; sintaxia; ortografia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea.



- Ahozko azken proba (%20): idatzizko proba amaitutakoan egingo da.



Irizpideak: zuzentasun gramatikala; jarioa; hiztegia; lanaren edukia eta forma egokiak izatea; ahoskera.



Azken kalifikazioa ebaluazioan aipatutako zati bakoitzaren ehunekoa kontuan hartuta eskuratuko da, baina beharrezkoa da horietako bakoitza bere aldetik gainditzea, irakasgaia gainditu ahal izateko.



Irakasgaia gainditzeko, beharrezkoa da proba horiek 5.0 notarekin gainditzea.



a. DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «ez aurkeztua» kalifikazioa jasoko dute.



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleentzat nahikoa izango da azken probetara (idatzizkoa eta ahozkoa) ez aurkeztea.



b. MATERIALAK, TRESNAK ETA BALIABIDEAK ERABILTZEA



Proba hauetan ezin izango da bitarteko bibliografikorik erabili ezein euskarritan (hiztegiak, gramatikak, kontsultarako obrak), ez gailu elektroniko eramangarririk (mugikorrak, ordenagailuak, tabletak), ezta ikasleak bildutako edo irakasgaiaren arduraduna den irakasleak emandako materialik ere (klaseko apunteak, fotokopiak...).



c. IRUZURREZKO PRAKTIKAK



Halaber, edozein probatan kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «gutxiegi» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzari dagokion erantzukizuna alde batera utzi gabe. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio.

Era berean, edozein ebaluazio-probatan iruzurrezko praktika nabarmena (plagioa, kopia, nortasuna ordezkatzea, etab.) gertatu dela antzemango balu, irakasleak lan horri «gutxiegi» kalifikazioa jarri ahalko dio.



d. KALIFIKAZIOA BERRIKUSTEA:



Behin behineko kalifikazioa GAURen argitaratzean, kalifikazioa berrikusteko data ofizial bakarra argitaratuko da, eta data horretatik kanpo ez da berrikuspenik egingo.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1. Nied Curcio, M., Schweiger, K., Weidinger, S., Würtz, H. eta Jin F. (2023). Kurs DaF A1. Deutsch für Studium und Beruf. Klett
2. Irakasleak prestatutako materialak, EGELAra igoko direnak.
3. Hizkuntzetako argitaletxeek prestatutako baliabideak
4. Hiztegi elebidunak eta hzikuntzak ikasteko bestelako tresna digitalak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castell, Andreu (2002). Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.



Castell, Andreu eta Brigitte Braucek (2000). Ejercicios. Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.



Rusch, Paul y Helen Schmitz (2008). Einfach Grammatik - Gramática del alemán con ejercicios - Niveles A1 hasta B1. Berlin: Langenscheidt.

Gehiago sakontzeko bibliografia


1. Alemaneko gramatikak:
Castell, A. (2018). Gramática de la Lengua Alemana. Editorial Idiomas & Hueber.
Durrell, M. Hammer's German grammar and usage. Hodder Education.
Eggelte, B. (2020). Gramática Alemana. Ediciones Universidad de Salamanca.
Heringer, J. H. (2014). Deutsche Grammatik und Wortbildung in 125 Fragen und Antworten. Franke. Hobert, R. & Hobert, U. (2008). Der kleine Duden. Gramática del alemán. Hueber.
Hoffmann, L. (2021). Deutsche Grammatik. 4°edición. Erich Schmidt Verlag.
Koukidis, S. (2018). Die große deutsche Lernergrammatik. Praxis.

2. Alemaneko gramatikak ariketekin:
Braucek, B. & Castell, A. (2013). Gramática básica del alemán: Con ejercicios. Editorial Idiomas & Hueber.
Pons. Jin, F. & Voß, U. (2011). Grammatik- kein Problem (A1-A2). Cornelsen.
Lemke, A. & Finster, A. (2023). Grammatik Aktiv. A1-B1. Cornelsen.

3. Akats tipikoak zuzentzeko liburuak:
Heringer, J. H, (2001). Fehlerlexikon. Aus Fehlern lernen: Beispiele und Diagnosen. Cornelsen.
Ruhlig, A. (2018). Ich hab's kapiert. Typisch Deutsch-Fehler sicher vermeiden. Compact.
Stang, C. & von Heyl, J. (2011). Stolpersteine der Rechtschreibung. Duden.

4. Hiztegia lantzeko liburuak:
Augst, G. & Kilsbach, S. (2022). Auf Deutsch gesagt. Eine Wortschatzkunde für Deutsch als Fremdsprache. OLMS.
Brill, L. M. & Techmer, M. (2011). Großes Übungsbuch. Wortschatz (A1-C1). Hueber.
Tschirner, E. (2008). Deutsch nach Themen. Cornelsen.

5. Gaitasun ezberdinak lantzeko baliabideak:
Knirsch, M. (2020). Deutsch üben. Hören & Sprechen A1: Buch mit MP3-CD. Hueber.
Höldrich, B. (2018). Deutsch üben. Lesen und Schreiben A1. Hueber.


Aldizkariak

Interes orokorreko aldizkariak:
- Deutsch Perfekt
- DE Magazin Deutschland
- Kulturaustausch. Zeitschrift für internationale Perspektiven.
- Zeit Campus

Aldizkari zientifikoak:
- Fachdienst Germanistik. Sprache und Literatur in der Kritik deutschsprachiger Zeitungen.
- Jahrbuch für internationale Germanistik
- Zeitschrift für Germanistik

Web helbideak

eGela:
https://egela.ehu.es/

Pons Online-Wörterbuch DaF:
http://de.pons.com/%C3%BCbersetzung?l=dedx

Pons Online-Wörterbuch DE-ES:
http://de.pons.com/%C3%BCbersetzung?l=dees

Canoonet - Deutsche Wörterbücher und Grammatik:
http://www.canoo.net

LearningApps:
https://learningapps.org/

Tandem:
http://www.seagull-tandem.eu/

Online-Aufgaben Schubert Verlag:
http://www.aufgaben.schubert-verlag.de/arbeitsblaetter_a1_z/a1_arbeitsblaetter_index_z.htm

Deutsch lernen, üben, testen & trainieren:
http://www.allgemeinbildung.ch/fach=deu/=deu.htm

World Wide Web Sites for German:
https://www.mtholyoke.edu/acad/germ/workshops/urls/index.html

Nachrichtenleicht:
http://www.nachrichtenleicht.de/startseite.1899.de.html

TaldeakToggle Navigation

73 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

73A (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala