XSLaren edukia

Irakasleak

RUBEN SEOANE RIVERO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ruben.seoane@ehu.eus

Ruben Seoane-Rivero. Euskal Herriko Unibertsitatean Kimika Zientzietan doktore (2016. urtea), "Kumarinan oinarritutako poliuretano-estaldura fotosentikor eta autoerreparagarri berriak" izeneko doktoregoa egin zuen, eta Material Berrien Masterra egin zuen Zientzia eta Teknologia Fakultatean (2011). 9 urteko esperientzia du polimeroak eraldatzeko eta funtzionalizatzeko prozesuetan. Bere ikerketak automoziorako coating jasangarriak eta autoerreparatzaileak prestatzean zentratu dira. 15 ekarpen zientifiko baino gehiago ditu, horien artean artikulu indexatuak, patenteak eta nazioarteko kongresuetan ahozko aurkezpenak. Horrez gain, Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritza Masterra (Executive MBA) du Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik (2020. urtea), eta, gaur egun, GAIKER Technology Centre-n egiten duen lana eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle elkartu gisa egiten duen lana uztartzen ditu.