XSLaren edukia

Makina Elektrikoak27860

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27860

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3040
Gelako p.1530
Laborategiko p.1520

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 2. mailako irakasgai hau Adar Industrialaren moduluaren barnean dago eta 2. lauhilekoan ematen da.



Irakasgaiaren helburu nagusia sorkuntza, garraio eta kontsumo elektrikoan erabiltzen diren makina elektriko estatiko eta birakarien ezaugarriak, oinarriak eta funtzionamendua ezagutaraztea da. Makina elektriko birakariek energia mekanikoa energia elektrikoan bihurtzen dute edota alderantziz eremu elektromagnetikoen interakzioaren bidez. Makina elektriko estatikoek energia elektrikoa tentsio maila desberdinen artean transformatzen dute.



Iturri berriztagarrietatik lorturiko energia gehiena energia elektriko bihurtzen da, kokapen desberdin batean erabiltzeko bertara garraiatuz. Energia berriztagarrietan oinarrituriko sistema askotan energia mekanikoa sortzen da hasiera batean: energia eolikoa, energia hidraulikoa, olatuen energia, etab. Energia mekanikoa energia elektrikoan bihurtzen da sorgailu elektriko birakariaren bidez, sistema elektrikoan oinarrizkoa den makina elektrikoetako bat. Sorkuntza sistemaren barne-instalazioan sorgailu elektrikoak, konexiorako kable eta eroaleak, transformadoreak eta operaziorako eta babeserako tresneria daude.



Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako graduatuaren lanbide-esparruan dago energia berriztagarrien sorkuntza instalazioen proiektuak egitea. Askotan, sorturiko energia sare elektrikoak injektatuko da. Beraz, graduatuaren irteera-profilean sorgailu elektrikoa eta sarera konektatzeko transformadorea diseinatzeko edota aukeratzeko gaitasuna egon behar da. Irakasgai honek graduatuari gaitasun hori ematen dio.



Graduko beste irakasgai batzuekin dagoen erlazioari buruz, badaude aurretik emandako irakasgaiak non beharrezkoak diren oinarrizko edukiak lantzen diren. Horien artean, 1. Mailako "Fisika II. Elektromagnetismoa eta Uhinak" dago, non eremu elektriko eta magnetikoen legeak aztertzen diren. Nabarmentzekoa da baita ere 2. Mailako lehen lauhilekoko "Zirkuitu Elektrikoak", bertan makina elektrikoen analisirako beharrezkoak diren eredu eta tresnak lantzen direlako.



Energia elektrikoaren bihurtze-prozesuaren eta sarerako konexioarekin erlazionaturiko irakasgaiak ere badaude graduan. Sare elektrikorako lotura-instalazioak 3. mailako "Energia Berriztagarrietako Instalazio Elektrikoak" irakasgaian lantzen dira. Potentzia-elektronikako bihurgailuak 3. mailako "Energia Elektrikoaren Egokitzea" irakasgaian aztertzen dira . Ondoren, 4. mailako lehen lauhilekoan, "Energiaren Bihurtze Prozesuetako Sistema Elektronikoak" irakasgaian, potentzia-elektronikako bihurgailuak makina elektrikoei eta energia elektrikoko sorkuntza sistemei aplikatzen zaie. Beste irakasgai osagarri bat 3. mailako "Sorkuntza Banatuko Teknologiak" da, non energia berriztagarrietan oinarrituriko sorkuntza sistemak konektatzen diren sareen ezaugarriak aipatzen diren.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaian ondorengo ezagutzak edo edukiak garatzen dira:



RCO1: Graduatua gai izango da oinarrizko eta berariazko ikasgaien kontzeptuak eta teknikak identifikatzeko,ingeniaritzako metodo, teoria eta tresna moderno berriak ikasi ahal izateko, behar den besteko moldakortasuna emanez bere lanbidean jardutean egoera berrietara egokitzeko

RCO2: Graduatua gai izango da zirkuitu elektrikoen, makina elektrikoen, behe-tentsioko eta erdi-tentsiokoinstalazio elektrikoen, eta baita, energia sortzeko eta biltegiratzeko teknologien oinarriak deskribatzeko



Irakasgaian garatzen den konpetentzia ondorengoa da:

RC4: Graduatua gai izango da metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzeko: egoera problematikoa kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea, eta hipotesiak eta irtenbideak planteatzea energia berriztagarrietako ingeniaritzaren berezko ereduak erabiliz.



Irakasgaian ondorengo trebetasunak edo abileziak garatzen dira:

HE1: Graduatua gai izango da arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz konpontzeko



HE5: Graduatua gai izango da eraginkortasunez taldean modu eraikitzailean lan egiteko, erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezagutzak integratuz.



HE6: Graduatua gai izango da ezagutza eta trebetasun berriak eskuratzeko, etengabeko prestakuntza gauzatuz, baita ondorengo ikasketei ekiteko ere, autonomia maila handiarekin

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia.- Makina elektrikoen hastapenak.

Gai honetan, elektromagnetismoaren oinarrizko legeak, makina elektrikoen funtsezko elementuak, potentzia izendatua, errendimendua, sailkapen orokorra eta horren analisi kualitatiboa deskribatuko dizkigute.



2. gaia.- Transformadore monofasikoak eta trifasikoak.

Gai honetan, transformadoreen funtzionamendua, saiakuntzak, zirkuitu baliokidea, erabilera, transformadore monofasiko eta trifasikoen analisia eta transformadoreen paralelo-konexioa landuko ditugu.



3. gaia.- Makina asinkronoak.

Gai honetan, makina asinkronikoen osaera, funtsezko ezaugarriak, saiakuntzak eta funtzionamendua aztertuko ditugu.



4. gaia.- Elikadura bikoitzeko makina asinkronoak.

Gai honetan, elikadura bikoitzeko makina asinkronoaren portaera landuko dugu (aerosorgailuetan erabiltzen da).



5. gaia.- Makina sinkronoak.

Gai honetan, makina sinkronikoen osaera, funtsezko ezaugarriak, saiakuntzak eta funtzionamendua aztertuko ditugu.



6. gaia.- Beste makina elektriko batzuk.

Gai honetan, gaur egun erabiltzen edo/eta ikertzen diren zenbait makina elektriko aztertuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan irakaskuntza-metodologia aktiboak erabiliko dira ohiko metodologiarekin batera.

Irakaskuntza magistralean, esposizio eskolak, kontzeptuak argitu eta ikasleak irakasgaiaren atal garrantzitsuenetan orientatuko dira; ikasleei informazio aukeratu, ordenatu eta sintetizatua heldu araziz, eta beharrezko denean ikus-entzunezko aurkezpenak erabiliz. Ikaslearen parte-hartze aktiboa suspertuko da.

Gelako praktika, bakarka edo taldeka garatu ahal izango diren ariketa/eztabaida/lanen bidez, ikasleek irakasgaiaren gaiak, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte



Laborategi praktikak. Laborategiko praktiketan esperimentazioaren bidez ikasleek irakasgaiaren oinarri teorikoak gehitu, sakondu, finkatu eta konprobatuko dituzte. Bakarka edo taldeka garatu ahal izango dira. oinarrizko kontzeptu esperimentalekin gidaturiko praktikak, ikasleak praktikari dagokion gidoia izango du.



Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko ariketak egingo dira ikasleek jasangarritasun irizpideak aplikatu dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Entregagaiak (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOKO SISTEMA

Irakasgaiaren ebaluazioa etengabeko ebaluazioko sistemarekin. Kalifikazio tresnak ondorengoak dira:

GARATU BEHARREKO PROBA IDATZIA(AZTERKETA IDATZIA):irakasgaiko azken notaren %70ekoa.Idatzizko azterketa izango da.Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo da.Azterketa,bi blokeetan banatzen da:

a)Garapen galderak edo/eta test galderak eta b)Ebatzi beharreko ariketak

Idatzizko azterketak bi zati izanen ditu.Lauhilekoaren erdian lehen zatiari dagokion proba egingo da.

Ohiko deialdiko azken proban,bigarren zatia bakarrik egin daiteke(lehenengo zatiko probako bloke bakoitzean gutxienez 10etik 4 puntu lortu badira),edo azterketa osoa,bi zatiak barne.

Idatzizko azterketan,gutxienez 4 puntu lortu behar dira bloke bakoitzean,10etik.Baldintza hori azterketa osoari aplikatuko zaio bi zatiak egin nahi dituztenentzat,eta bigarren zatiari bigarren zatia bakarrik egin nahi dutenentzat.

LABORATEGI PRAKTIKAK:irakasgaiaren azken notaren %20koa pisua. Bi blokeetan banatzen da.

a)Laborategi saioko jarduerarekin loturiko zeregina:ariketak edo/eta analisiak edo/eta txostenak edo/eta konexio eskemak egitea.

b)Laborategiko praktiken azken saioan egingo den jarduera.Laborategian egingo den jarduera izango da eta saiakuntza esperimentala (neurketak, konexioak) eta galdera edo/eta kalkuluak izango dira. Gutxienez 4 puntu lortu behar dira 10etik.

Jarduera eta zeregina ebaluatzeko ezinbestekoa da ikaslea laborategi saio guztietara joatea dagokion data eta ordutegian.

Laborategiko praktiken ataleko kalifikazioa adierazitako blokeetako kalifikazioen baturatik lortuko da, betiere azken saioan garatu beharreko jardueran gutxieneko notaren baldintza betetzen bada.

Gutxienez 10etik 4 puntu lortu behar dira laborategiko praktiken ataleko kalifikazioan.

Laborategiko praktiken ataleko kalifikazioa gutxienez 10etik 4 bada, ikasleak ez ohiko deialdirako laborategi praktiken nota gordetzeko aukera du, deialdi horretako azken proba baino lehen hala eskatzen badu.

ENTREGATZEKOAK:irakasgaiaren azken notaren %10ekoa.Ariketak edo/eta galderak edo/eta test-galdetegiak edo/eta lanen ebazpena dira.Jarduera gela praktiketako orduetan edo gelaz kanpo landu ahal izango da.Ikasleak aukera du ez ohiko deialdirako nota gordetzeko,deialdi horretako azken proba baino lehen hala eskatzen badu

Irakasgaia gainditzeko,5 edo gehiagoko kalifikazio orokorra lortu behar da.Irakasgaiaren azken kalifikazioa aurretik azaldu diren kalifikazioen batura eginez aterako da, baina ondorengo baldintzak betetzea ezinbestekoa izango da batura egiteko:

-Azterketa idatzian,azterketaren bloke bakoitzean,gutxienez 10etik 4 ateratzea.

-Laborategiko praktiken ataleko kalifikazioan gutxienez 10etik 4 ateratzea.

-Laborategi saio guztietara joatea ikasle bakoitzari dagokion data eta ordutegian.

Aurreko baldintzetako bat ez bada betetzen,ez da egingo baturarik.Eta GAUR-eko aktan agerturiko nota azterketa idatzian lortutako nota izango da(10etik) edo 4,bietan txikiena.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.artikuluaren arabera,ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko.Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta,horretarako,bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.Irakasgaiari dagozkion gaitasun guztiak ebaluatu ahal izateko, irakasgaiaren materia osoa hartzen duen proba bakar bat egingo da.Proba azterketa aldi ofizialean egingo da eta proba horren atalak eta atal bakoitzaren balioak ondorengoak dira:

•LABORATEGI PRAKTIKEN AZTERKETA:Laborategiko praktikei dagozkien ikaskuntza-emaitzak ebaluatzen ditu azterketa honek. Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren %20a da.Laborategian egingo den azterketa izango da. Azterketak atal esperimentala eta atal idatzia izango ditu non ikasleak muntaiak edo/eta neurketak edo/eta konexioak egin beharko dituen eta horrekin batera galderak erantzun edo/eta kalkuluak burutu. 10etik 5 puntu lortu behar dira gutxienez.

•IDATZIZKO AZTERKETA:irakasgaiaren azken notaren %80a da.Azterketa bi blokeetan banatzen da:

a)Garapen galderak edo/eta test galderak

b)Ebatzi beharreko ariketak

Idatzizko azterketa gainditzeko ezinbestekoa izango da azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 ateratzea.

Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken kalifikazio orokorra 5 edo handiagoa izatea.Gainera,idatzizko azterketaren bloke bakoitzean gutxienez 4 puntu lortu beharko dira 10etik,eta laborategi praktiken azterketan gutxienez 5 puntu lortu beharko dira 10etik.Aurreko baldintzaren bat betetzen ez bada, ez da batuketa egiten. Aktan agertzen den nota idatzizko azterketan (10 puntutik) lortutako nota izango da, edo 4, bietatik txikiena

UKO EGITEA:Nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea,deialdirako ezarritako data ofizialean «aurkezteke» izan dadin.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 9. artikuluaren arabera, ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Azken ebaluazioak proba baten bitartez ebaluatzen ditu ikaskuntzaren emaitzak. Proba azterketa aldi ofizialean egingo da eta proba horren atalak eta atal bakoitzaren balioak ondorengoak dira:



• IDATZIZKO AZTERKETA: Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 80a da. Ikasleak ez ohiko deialdirako etengabeko ebaluazioko entregatzekoen nota gordetzen badu, entregatzekoen pisua %10koa izango da eta azterketarena %70koa.

oAzterketa bi blokeetan banatzen da:

a) Garapen galderak edo/eta test galderak

b) Ebatzi beharreko ariketak.

Idatzizko azterketa gainditzeko ezinbestekoa izango da azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 ateratzea.

Ikasleak ohiko deialdian irakasgaia ez badu gainditu laborategiko praktiketan etengabeko ebaluazio sisteman gutxieneko nota ez duelako lortu eta ikasleak ohiko deialdiko azterketa idatzian azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 atera badu eta ikasleak horrela eskatzen badu, ez ohiko deialdirako azterketa idatziko nota gordeko aukera izango du, deialdi horretako azken proba baino lehen hala eskatzen badu, baina hori horrela izateko baldintza entregatzekoen nota ere gordetzea da. Kasu honetan entregatzekoen pisua irakasgaiaren azken notaren %10ekoa izango da eta azterketarena %70koa.

Ohiko deialdian etengabeko ebaluazioari uko egin dion ikasleak ez badu irakasgaia gainditu laborategiko praktiken azterketan gutxieneko nota ez duelako lortu eta ikasleak ohiko deialdiko azterketa idatzian azterketaren bloke bakoitzean, gutxienez 10etik 4 atera badu ez ohiko deialdirako azterketa idatziko nota gordeko aukera izango du, deialdi horretako azken proba baino lehen hala eskatzen badu. Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 80a da



Ohiko deialdian azterketa idatzian eta laborategikoan gutxieneko notaren baldintzak betetzen badira, baina irakasgaiaren ebaluazio osoaren batura ez bada 5 edo handiagoa: ikasleak laborategiko nota gordetzeko aukera baino ez du izango.





•LABORATEGI PRAKTIKEN AZTERKETA: Laborategiko praktikei dagozkien ikaskuntza-emaitzak ebaluatzen ditu azterketa honek. Azterketaren pisua irakasgaiaren azken notaren % 20a da. Laborategian egingo den azterketa izango da. Azterketak atal esperimentala eta atal idatzia izango ditu non ikasleak muntaiak edo/eta neurketak edo/eta konexioak egin beharko dituen eta horrekin batera galderak erantzun edo/eta kalkuluak burutu. 10etik 5 puntu lortu behar dira gutxienez. Laborategiko praktiketan etengabeko ebaluazio sisteman edo ohiko deialdiko laborategi azterketan gutxieneko nota lortuz gero, ikasleak aukera izango du nota hori ez ohiko deialdirako gordetzeko, praktiketako azterketa hori egin beharrik gabe.

Ohiko deialdian azterketa idatzian eta laborategikoan gutxieneko notaren baldintzak betetzen badira, baina irakasgaiaren ebaluazio osoaren batura ez bada 5 edo handiagoa: ikasleak laborategiko nota gordetzeko aukera baino ez du izango.



Ikasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken kalifikazio orokorra 5 edo handiagoa izatea.

Gainera, idatzizko azterketaren bloke bakoitzean gutxienez 4 puntu lortu beharko dira 10etik, eta laborategi praktiken azterketan gutxienez 5 puntu lortu beharko dira 10etik. Aurreko baldintzaren bat betetzen ez bada, ez da batuketa eginen. Aktan agertzen den nota azterketan (10 puntutik) lortutako nota izango da, edo 4, bietatik txikiena.



Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



MATERIAL, TRESNA ETA BALIABIDEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA



Normalean, ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Apunteak, ariketak eta laborategi-praktikak eGela-ren bitartez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

"Makina Elektrikoak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-ariketak". J. Mazon, J.F. Miñambres, M.A. Zorrozua, G. Buigues, V. Valverde.

"Makina Elektrikoak". M.A. Zorrozua, J.F. Miñambres, A.J. Mazón, I. Zamora.

"Máquinas Eléctricas". J. Fraile.

"Máquinas Eléctricas". S.J. Chapman.

"Máquinas Eléctricas y Sistemas de Potencia". T. Wildi

Gehiago sakontzeko bibliografia

"Máquinas Eléctricas y Sistemas de Potencia". T. Wildi

Aldizkariak

Ingeniería Energética.

Web helbideak

http://schneiderelectric.es
http://www.ingeteam.com/
http://www.abb.es/
http://www.ormazabal.com/es
https://www.unescoetxea.org/agenda-2030/
https://www.iberdrola.com/sostenibilidad

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:00-11:00 (1)

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:30-09:30 (1)

18-30

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:30-10:30 (1)

16-30

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-10:30 (1)

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-09:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-16:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-14:00 (1)

16-30

12:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

12:00-13:00 (1)

18-30

12:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

08:00-09:00 (1)

17-30

08:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
  • eLABORATORIO DE MAQUINAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)