XSLaren edukia

Merkatu Boterea eta Estrategia27017

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Ekonomiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27017

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4260
Mintegia918
Gelako p.912

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Merkatu Boterea eta Estrategia (Mikroekonomia Aurreratua I) irakasgaiak merkatu-boterearen existentzia ezaugarri duten merkatu-egiturak aztertzen ditu. Enpresen portaera eta merkatuen funtzionamendua du aztergai, lehia perfektutik urrun dauden inguruneetan, non elkarreragin estrategikoa funtsezkoa den.



Irakasgaiaren lehenengo ataletan, Joko Ez-Kooperatiboen Teoria aztertzen da, interdependentzia estrategikoa ezaugarri duten fenomeno ekonomikoak aztertzeko baliagarria dela erakutsiz.



Ondoren, konpetentzia oligopolistikoaren hainbat eredu eta akordioen egonkortasuna aztertzen dira.



Irakasgai hau ikasteko, komeni da Matematika I, Matematika II, Mikroekonomia eta Erdi Mailako Mikroekonomia irakasgaietako ezagutzak barneratu izana, beharrezko analisi-tresnak eskaintzen baitituzte. Gainera, irakasgaian ondo aritu ahal izateko ezinbesteko baldintza da ikasleak optimizazio-arazoak (aldagai batekoak edo gehiagokoak), deribatuak eta integralak ebazteko gai izatea.



Merkatu Boterea eta Estrategia Mikroekonomia Aurreratuko ikasgaia da, eta Ekonomia Graduan ematen diren eduki mikroekonomikoko irakasgaien sekuentziaren parte da. Lehenengo urtean, Ekonomiarako sarrera I: Mikroekonomiaren Oinarriak irakasgaian mikroekonomiako funtsak aztertzen dira. Bigarren urteko lehen lauhilekoan, Mikroekonomia irakasgaiak kontsumitzailearen teoriaren funtsezko alderdietan eta truke-ekonomien efizientziaren azterketan sakontzen du. Bigarren lauhilekoko Erdi Mailako Mikroekonomia irakasgaiak ekoizlearen teoria, ekoizpena duten ekonomien oreka orokorraren analisia, gizarte-ongizatearen azterketa eta ondasun publikoen eta kanpo-eraginen existentziarekin lotutako merkatu-akatsak ditu ardatz. Aurreko bi irakasgaiek ingurune guztiz lehiakorrak hartzen dituzte kontuan, eta hirugarren urteko lehen lauhilekoan irakasten den Merkatu Boterea eta Estrategia irakasgaiak, berriz, lehia inperfektuko merkatuetan jartzen du arreta. Ondoren, hirugarren mailako bigarren lauhilekoan, Ziurgabetasuna eta Kontratuak (Mikroekonomia Aurreratua II) irakasgaiak ziurgabetasuna duten erabakietan eta informazioaren ekonomian sakontzen du. Bost irakasgai horiek Ekonomia Graduko mikroekonomiaren sekuentzia osatzen dute.



Aurreko irakasgaietan ikasitako jakintzak beharrezkoak dira eduki mikroekonomikoko zenbait gaietarako, hala nola, Ekonomia Publikoa: Gastuak, Ekonomia Publikoa: Diru-sarrerak, Ekonomia Esperimentala, Nazioarteko Merkataritza, Programazio Matematikoa eta Joko Teoria, Ingurumenaren eta Natura Baliabideen Ekonomia eta Informazioaren Ekonomia.



Merkatu-boterea eta Estrategia irakasgaiak beharrezko tresnak eskaintzen ditu enpresen portaera estrategikoa eta merkatuen funtzionamendua ulertzeko. Ekonomista izateko prestakuntzan ezinbestekoak diren ezagutzak ematen ditu, eta oso baliagarriak izango dira lanbide-jarduera gauzatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren helburuak



Merkatu-boterea ezaugarri duten merkatu-egiturak aztertzea. Lehenik eta behin, Joko Ez-kooperatiboen Teoria aztertzea, interdependentzia estrategikoa ezaugarri duten fenomeno ekonomikoak ikasteko duen erabilgarritasuna erakutsiz. Ikasitakoa konpetentzia oligopolistikoaren ereduen azterketan eta akordioen egonkortasunean aplikatzea.





Irakasgaiaren berariazko gaitasunak



1.- Merkatu-boterea ezaugarri duten merkatu-egiturekin lotutako fenomeno ekonomikoak identifikatzea, modelatzea eta aztertzea.



2.- Jokoen teoriaren bidez, interdependentzia estrategikoa daukaten pertsona anitzeko aukeraketa-arazoak aztertzea; arazo horietarako irtenbideak proposatzea; eta jokoen teoria aplikatzea merkatu oligopolistikoetan eta ekonomian interesgarriak diren elkarrekintza estrategikoko beste arazo batzuetan.





Ikaskuntzaren emaitzak



1.- Merkatu-boterea ezaugarri duten merkatu-egiturekin lotutako fenomeno ekonomikoak identifikatzeko, modelatzeko eta aztertzeko gaitasuna.

2.- Jokoen teoriaren bidez, interdependentzia estrategikoa daukaten pertsona anitzeko aukeraketa-arazoak aztertzeko gaitasuna; arazo horietarako irtenbideak proposatu ahal izatea; eta jokoen teoria aplikatzea merkatu oligopolistikoetan eta ekonomian interesgarriak diren elkarrekintza estrategikoko beste arazo batzuetan.

3.- Fenomeno ekonomikoen azterketan analisi marjinala erabiltzeko gaitasuna.





Moduluaren zeharkako konpetentziak



1.- C3: Iritzi arrazoituak ematea eta gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzea, gaitasun kritikoarekin. Informazioa hainbat ikuspegitatik aztertzea: ahozko arrazoiketa, arrazoiketa analitikoa eta arrazoiketa grafikoa.

2.- C6: Idatzizko komunikaziorako gaitasuna, bereziki txosten argiak eta koherenteak egiteko.

3.- C8: Taldean erantzukizunez, errespetuz, ekimenaz eta lidergoz lan egiteko gaitasuna. Talde-laneko prozesuetan parte hartzea.



Irakasgaiak Garapen Iraunkorreko Helburuei egiten dien ekarpena.



1. 12. helbururako ekarpena

Irakasgaiak ekoizpen-prozesuak hobeto ulertzen laguntzen du, baita merkatu-boterearen kontzentrazioaren ondorioz sor daitezkeen eraginkortasunik ezak ere. Analisi hori baliagarria da ondoren ekoizpen- eta kontsumo-prozesu iraunkorrak diseinatzeko.

2. 13. helbururako ekarpena

Jokoen teoriak eskaintzen dituen tresnen bidez, herrialdeek klima-aldaketa arintzeko egiten dituzten ekarpenek duten ondasun publikoko jokoen egitura aztertzen dugu. Egitura horrek arazoa konpontzeko banakako pizgarriak eta arazo global horretan lankidetzak dituen irabaziak erakusten ditu.

3. 17. helbururako ekarpena

Jokoen teoriak emandako tresnen bidez, aliantzak eta lankidetza eratzeko banakako pizgarriak aztertzen dira, epe laburreko nahiz epe luzeko ikuspegiarekin. Pizgarri indibidual horiek aztertzea funtsezkoa da aliantzak egonkorrak izateko eta nazioarteko lankidetza sendoa ahalbidetuko duten baldintzak ulertzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. gaia. Sarrera

2. gaia. Nash-en oreka

3. gaia. Nash-en orekaren aplikazioak

4. gaia. Informazio perfektuko, era luzatuko jokoak

5. gaia. Informazio perfektuko, era luzatuko jokoen aplikazioak

6. gaia. Informazio perfektuko, era luzatuko jokoetan sakonketa

7. gaia. Joko errepikatuak

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan ikasgaia osatzen duten gaiak modu interaktiboan garatuko dira. Klase praktikoetan eta mintegietan irakasleak gaiari buruzko ariketak, arazo ekonomikoen adibideak eta esperimentuak aurkeztuko ditu. Ikasleek banaka eta taldean ebatziko dituzte klase magistraletan aztertutako gaiekin lotutako ariketak, eta proposatutako hezkuntza-jardueretan parte hartuko dute.

Metodologia aktiboak erabiliko dira, hala nola:

Role Play (Rol Jokoa): Ikasleek rol espezifikoak hartzen dituzte elkarreragin estrategikoko egoeretan, eta simulatutako egoeretan parte hartzen dute, jokoen teoriaren berezko kontzeptuak eta trebetasunak aplikatzeko.

Just-in-Time Teaching (Behar den Denboran): Irakasleek ikasleen galderak edo kezkak biltzen dituzte klasearen aurretik, eta erantzun horien arabera egokitzen dute irakaskuntza.

The Muddiest Point (Puntu Nahasiena): Ikasgai baten amaieran, ikasleek ulertzeko zailena edo nahasiena gertatu zaiena idazten dute. Horrek zailagoak diren kontzeptuak zehazten laguntzen die irakasleei.

Game-Based Learning (Jokoetan oinarritutako ikaskuntza): Jokoak edo simulazioak erabiltzea kontzeptuak eta trebetasunak modu interaktiboan irakasteko. Metodologia hori bereziki aproposa da ikasturte honetarako, elkarrekintza estrategikoa jokoen teoriaren bidez aztertzen baita.

Minute Paper (Minutu bateko papera): Klasea amaitzerakoan, ikasleek labur idazten dute ikasitakoa edo zalantza nagusiak. Horrek berehalako “feedback”-a ematen die irakasleei.

Metodologia horien helburua ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzea eta haien ikaskuntza-esperientzia aberastea da.



Arazoetan oinarritutako ikaskuntza ere erabiliko da, eta arazo errealak planteatuko dira, jokoen teoriaren tresnen beharra erakusteko. Ondoren, tresna horiek arazoa konpontzeko erabiliko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazioa jarraitua da, klase praktikoetan eta mintegietan egindako jarduerak eta klase magistraletan izandako parte-hartzea baloratuko baitira.



Gainera, proba idatzi bat egingo da. Proba hori amaierako azterketa izango da (adierazitako data ofizialean), eta ikasleek ariketa teorikoak zein praktikoak ebatziko dituzte. Ebaluazio jarraituan parte hartuz gero, amaierako notaren % 70 balioko du proba idatziak.

Ikasturtean zehar banatutako mintegi eta klase praktikoetan egindako lana ebaluatuko da, eta amaierako notaren % 30 balioko du .



Hala nahi duten ikasleek amaierako azterketa bakar baten bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, adierazitako data ofizialetan, eta kalifikazioaren % 100 izango da.



Ebaluazio jarraituak amaierako notan beti eragin positiboa duela ziurtatzeko, amaierako nota hurrengo bi noten arteko maximoa izango da: (1) amaierako azterketako nota, (2) ebaluazio jarraitua 0,3rekin eta amaierako azterketa 0,7rekin haztatzetik ateratzen den nota.



Horrez gain, ebaluazio jarraituan parte hartzen duten ikasleek ikasgaiaren amaierako azterketa egiteko aukera izango dute klaseko azken egunean. Nahi duten ikasleak, gainera, esleitutako data ofizialean joan daitezke irakasgaiaren amaierako azterketara. Bi deialdietara joanez gero, amaierako nota, bi nota hauen arteko maximoa izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ebaluazio-prozedura ohiko deialdiko bera da, hau da, amaierako nota honako hauen arteko maximoa da: (1) ezohiko deialdiko amaierako azterketako nota eta (2) ebaluazio jarraitua 0,3rekin eta ezohiko deialdiko amaierako azterketa 0,7rekin haztatzetik ateratzen den nota.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egela-n igoko den materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Osborne, Martin (2004). An Introduction to Game Theory. Oxford University Press.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Gibbons, Robert (1992). A Primer in Game Theory. Prentice Hall.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:30-10:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

8-8

08:30-10:00 (4)

14-14

08:30-10:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

08:30-10:00 (1)

7-7

08:30-10:00 (2)

9-9

08:30-10:00 (3)

11-11

08:30-10:00 (4)

13-13

08:30-10:00 (5)

15-15

08:30-10:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (6)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

08:30-10:00 (1)

5-6

08:30-10:00 (2)

10-10

08:30-10:00 (3)

12-12

08:30-10:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:30-10:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

8-8

08:30-10:00 (4)

14-14

08:30-10:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

08:30-10:00 (1)

7-7

08:30-10:00 (2)

9-9

08:30-10:00 (3)

11-11

08:30-10:00 (4)

13-13

08:30-10:00 (5)

15-15

08:30-10:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (6)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

08:30-10:00 (1)

5-6

08:30-10:00 (2)

10-10

08:30-10:00 (3)

12-12

08:30-10:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:30-10:00 (1)

1-15

11:00-12:30 (2)

10:00-11:00 (3)

8-8

08:30-10:00 (4)

14-14

08:30-10:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)

61 Mintegia-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

08:30-10:00 (1)

7-7

08:30-10:00 (2)

9-9

08:30-10:00 (3)

11-11

08:30-10:00 (4)

13-13

08:30-10:00 (5)

15-15

08:30-10:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (6)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

08:30-10:00 (1)

5-6

08:30-10:00 (2)

10-10

08:30-10:00 (3)

12-12

08:30-10:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)