XSLaren edukia

Erakundeak eta Erregulazio Ekonomikoa27014

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Ekonomiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27014

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4260
Mintegia918
Gelako p.912

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen helburua da ikasleari erakustea "aldagai instituzionalak" duen garrantzia, bai eragile ekonomikoek erabakiak hartzeko prozesua ulertzeko, bai prozesu ekonomikoaren funtzionamendu agregatua ulertzeko. Ekonomia instituzionalaren sailkapen tradizionalari jarraituz, irakasgaiak bi zati ditu eta bi zati horiei kontzeptuzko estaldura ematen dien sarrerako kapitulu bat. Lehenengo zatian "instituzio-esparrua" azaltzen da, eta bigarrenean "gobernantza-eredu" pribatuak.

Ikasgaia mikroekonomikoa da, nahiz eta ikasleek lehen ikasturteetan jasotzen duten mikroekonomiaren ikuspegi tradizionaletik aldentzen den hiru puntu nagusitan. Irakasgai honetan azaltzen dira hiru murrizketak: i) banakoek endogenoki osatzen dituztela beren lehentasunak; ii) banakoek arrazionaltasun mugatua dutela; eta iii) duten informazioa inperfektua dala. Horrela, ikasleei merkatu-ekonomien funtzionamendua ulertzeko hobeto egokitutako esparru teorikoa eskaintzeko oinarriak ezartzen dira. Lehenengo bi murrizketak bereziki garrantzitsuak dira lehen zatirako; bertan, arau sozialak, jabetza-eskubideak eta erregela politikoak, arau formalak diseinatzen erabilitakoak, azaltzen dira. Hirugarren murrizketa (informazio inperfektua) garrantzitsua da, batez ere, bigarren zatirako. Bertan, ikaslea kontratuen teorian eta firmaren teorian, hau Williamsonek garatutako Transakzio Kostuen Ekonomiarekin lotua, sartzeaz arduratzen gara.

Bestalde, irakasgaiak beste diziplina sozial batzuetako kontzeptu eta esparru teorikoak barneratzen ditu, hala nola zientzia politikoa eta soziologia. "Instituzioak" "joko-arauak" dira, eta agenteek dituzten informazio-gabeziak betetzen laguntzen dute. Baina instituzio horiek, eta bereziki herrialdeen "esparru instituzionala" osatzen dutenak, gizabanakoek erabaki kolektiborako arau jakin batzuen arabera (politikak) egiten dituzten elkarrekintzen emaitza dira. Esparru horretan, bestalde, eragina dute gizarteak ezaugarritzen dituzten tradizioek, balioek eta sinesmenek, edo, bestela esanda, haien kulturak. Dimentsio kulturalak eragina du, alde batetik, eragileen eredu kognitiboen prestakuntzan eta, beraz, eragileen lehentasunen eraketan; eta, bestetik, erakundeak ulertzeko eta irudikatzeko moduan. Azken batean, kulturaren soziologiak elementu garrantzitsuak ematen ditu irakasgai honen edukian, batez ere lehen zatirako.

Azken batean, ikasleek oreka ekonomikoaren teoriaren bidez jasotzen duten mundu idealizatuaren aurrean, ikasgai honetan banakako erabakiak hartzeko prozesuaren ikuspegi konplexu eta aberatsagoa eskaintzen zaie. Beste era batera esanda, ikasleari erakutsi nahi zaio agenteek merkatuan zehar egiten dituzten elkarrekintzak joko-arau publiko zein pribatuek baldintzatzen dituztela, eta arau horien helburua dela jokabide oportunistak, informazio-akatsak edo informazioa prozesatzearekin lotutako arazoak saihestea. Orduan, egonkortasun makroekonomikoa (eta ez oreka) eragileen portaera mikroa gidatzen duten parametroen egonkortasunaren ondorio gisa aurkezten da, edo, nahiago bada, erakundeen joko-arauen egonkortasunaren ondorio gisa.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

2.1.- Oinarrizko Gaitasunak eta Gaitasun Orokorrak

2.1.1.- Gaitasun Orokorrak

G001.- Eragile ekonomikoen eginkizunak eta instituzioek ekonomia- eta gizarte-jardueran duten zeregina sustatzea, lurralde-maila guztietan (tokiko erakundeetatik hasi eta nazioarteko erakundeetaraino), eta prozesu ekonomikoak baldintzatzen dituzten faktore historikoak, sozialak eta instituzionalak identifikatzeko eta aztertzeko gai izatea.

G002.- Problemak diagnostikatzean eta ebaztean eskuratutako ezagutza teorikoak eta praktikoak erabiltzea, erabakiak hartzeko tresna analitiko egokiak erabilita.

G003.- Hainbat iturritatik datorren informazioa bilatzen, aztertzen eta laburtzen jakitea, gaitasun kritikoa, autokritika eta ikaskuntza autonomoa erabiliz, ekonomia-, gizarte- edo zientzia-arloko gai garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak emateko.

G004.- Txostenak lantzea eta edozein gai ekonomikori buruzko ideiak, argi eta koherentziaz, publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati helaraztea, kasu bakoitzean eskatzen den hizkuntza-gaitasuna erabiliz.

G005.- Analisi ekonomikoaren printzipioak ulertzea alderdi mikroekonomiko eta makroekonomikotik, baliabideak modu eraginkorrean esleitzen lagundu ahal izateko.

G006.- Arazo ekonomikoak indukzio- eta dedukzio-logikak aplikatuz konpontzea, testuinguru bakoitzerako esparru teoriko egokia erabiliz.

G007.- Esku-hartze publikoko tresna nagusiak identifikatzea eta politikako gomendioak ekonomia positiboaren eta arauemailearen arteko eztabaidarekin lotzea.

G008.- Politika ekonomikoen diseinuan eta balorazioan analisi ekonomikoaren printzipioak erabiltzea eta politika horien eraginkortasuna eta mugak ebaluatzea.

2.1.2.- Oinarrizko Gaitasunak

OG1.- Ikasleek beren ezagutzak beren lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa-eremuan argudioak landuz eta defendatuz eta arazoak konponduz frogatzen diren gaitasunak izatea.

OG2.- Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, beren ikasketa-eremuaren barruan), gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko.

OG3.- Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helarazi ahal izatea publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati.



2.2.- Gaitasun Espezifikoak eta Ikaskuntzaren Emaitzak

GE1.- Ikasleak ikasten du nola integratu analisi ekonomikoan, erabakiak hartzeko prozesuan eragileek aurre egin behar dieten informazio-arazoak.

GE2.- Ikasleak eragileek bere lehentasunak nola osatzen dituzten ikasten du, bai bere esperientzia indibidualaren bidez, bai bizi den gizarteak ematen duen esperientzia kolektiboaren bidez.

GE3.- Ikasleak instituzioek gure erabakietan nola eragiten duten ikasten du. Alde batetik, ordezkatzen duten pizgarrien egituraren bidez; eta, bestetik, lehentasunen eraketan duten eraginagatik.

GE4.- Ikasleak ikasten du instituzioak, neurri batean, eboluzio-prozesu baten emaitza direla, eta, neurri batean, baita giza ekintzaren nahita sortutako emaitza ere.

GE5.- Ikasleak ikasten du erakundeak ez daudela diseinatuta zentzu ekonomikoan eraginkorrak izateko, baizik eta botere-orekaren adierazpena direla.

GE6.- Ikasleak herrialdeen garapena merkatuaren bidezko transakzioak errazten dituzten instituzio-esparruekin nola erlazionatzen den ikasten du.

GE7.- Ikasleak ikasten du ez dagoela garapena bermatzen duen instituzio-esparru hoberik, baizik eta herrialde bakoitzak bere esparrua aurkitu behar duela.

GE8.- Ikasleak ikasten du merkatuaren bidezko transakzio orok arau-esparru egokia behar duela.

GE9.- Ikasleak ikasten du arau-esparrua ez dela beti baldintza nahikoa transakzioak egiteko.

GE10.- Ikasleak ikasten du informazio asimetrikoaren aurrean transakzioak egiteko kontratuek duten garrantzia.

GE11.- Ikasleak ikasten du ziurgabetasuna dagoenean kontratuak ez duela zertan bermatu transakzio baten estaldura merkatuaren bidez.

GE12.- Ikasleak baliabideak esleitzeko hierarkiak (merkatuaren aurrean) duen garrantzia ikasten du.



IE1.- Ikasleak ikasten du ekonomia ikasketa-diziplina bat dela, eta beste diziplina batzuek — soziologiak, historiak, zientzia politikoak edo psikologiak — ematen dituzten ezagutzekin osatu behar dela.

IE2.- Ikasleak ikasten du dinamika ekonomikoak berak joko-arauak "zahartzen" laguntzen duela, aldaketa instituzionalak egitera behartuz.

IE3.- Ikaslea trebatzen da aldaketa instituzionala ezaugarritzen duen prozesu konplexuaren ikaskuntzan, baita eragileen portaera baldintzatuko duten erregulazioak sartzean ere.

IE4.- Ikasleak baliabideak esleitzeko merkatuaren mugei buruz ikasten du, eta muga horiek ez dira nahitaez ulertu behar esku-hartze publikoa behar duten merkatu-akats gisa.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

3.- Eduki teoriko-praktikoak

3.1.- Eduki teorikoa

1. Gaia.- Sarrera

1.1.- Orekaren eredua

1.2.- Lehentasun exogenoak vs. lehentasun endogenoak

1.3.- Arrazionaltasun instrumentala vs. Arrazionaltasun mugatua

1.4.- Informazio perfektua vs. Informazio ez-perfektua

1.5.- Transakzio-kostuak

2. Gaia.- Instituzio-esparrua

2.1.- Zer dira instituzioak?

2.2.- Instituzio-esparrua

2.3.- Instituzioak eta erabaki politikoak

2.4.- Aldaketa instituzionala

2.5.- Instituzioak eta Garapen Ekonomikoa

3. Gaia.- Gobernantza pribatuko egiturak

3.1. Merkatua

3.2.- Kontratu osoak

3.3.- Kontratu osatugabeak

3.4- Integrazio bertikala



3.2.- Mintegiak



3.2.1.- Herbert Simon eta "Arrazionaltasun Mugatuaren" kontzeptua.

3.2.2.- "Informazio asimetrikoa", "Arriskua" eta "Ziurgabetasuna" kontzeptuak.

3.2.3.- Eragiten al die kulturak emaitza ekonomikoei?.

3.2.4.- D. North eta Instituzio-Esparrua.

3.2.5.- Nola neurtzen dira instituzioak?

3.2.6.- Ekonomiaren Garapena eta Instituzioak.

3.2.7.- Williamson eta Transakzio-Kostuen Ekonomia

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honen irakaskuntza-metodologiak klase magistralak eta mintegiak konbinatzen ditu.

Klase magistraletan, gaien eduki teorikoa aurkezten da, eta mintegietan zehatzago sakontzen da kapitulu bakoitzeko funtsezko kontzeptu eta edukiei buruz.

Mintegi bakoitza ikasleak aurkeztu beharreko artikulu multzo baten oinarritzen da. Irakasgaiko irakasleak ematen ditu artikuluak, klase magistralak eta mintegiak bat datozela bermatzeko.

Gai bakoitza hiru asteko klase magistraletan emateko planifikatuta dago (12 ordu). Mintegiak gai bakoitzari lotuta daude, baina pisu eta iraupen desberdina dute:

1. Gaiak bi mintegi-aste ditu esleituta (8H).

2. Gaiak hiru aste ditu esleituta (12 ordu)

3. Gaiak astebete du esleituta (4 ordu).

Azken batean, irakaskuntza magistralak irakaskuntza-orduen % 60 hartzen du, eta mintegiek gainerako % 40.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

5.1.1.- Derrigorrezko ebaluazio jarraitua

i) Mintegietan lanak aurkeztea (% 30).

Honako item hauek baloratzen dira: Lana ulertzea; Laburtzeko gaitasuna; Edukia azaltzea; eta Ikaskideek edo irakasleak egin ditzaketen galderei erantzutea.



ii) Amaierako azterketa (% 70)

5.1.2.- AZKEN EBALUAZIOA ONARTUTA DUTEN IKASLEEN KASUAN:

i) Amaierako azterketa (% 100)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

i) Azken azterketa batera aurkeztea ( % 100)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Ménard, C. and Shirley, M. (2022): New Institutional Economics, Edward Elgar.

- Stefan Voigt (2019): Institutional Economics: An Introduction, Cambridge University Press.

- Alston, E.; Alston, L.; Mueller, B. and Nonnenmacher, T. (2018): Institutional and Organizational Analysis, Cambrisge University Press.

- Groenewegen, J.; Spithoven, A. and Van den Berg, A. (2010): Institutional Economics. An Introduction, Palgrave Macmillan.





Gehiago sakontzeko bibliografia

- Furubont, E. and Richter, E. (1997): Institutions and Economic Theory, University of Michigan Press.
- Douglass C. North (1990): Institutions, Institutional Change and Economic Performance, Cambridge University Press.
- Williamson, Oliver (1985): The Economic Institutions of Capitalism: Firms, Markets, Relational Contracting, New York: The Free Press.

Aldizkariak

-

Web helbideak


TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:30-10:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

8-8

08:30-10:00 (4)

14-14

08:30-10:00 (5)

Ikasgela(k)

  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

12:30-14:00 (1)

7-7

12:30-14:00 (2)

9-9

12:30-14:00 (3)

11-11

12:30-14:00 (4)

13-13

12:30-14:00 (5)

15-15

12:30-14:00 (6)

Ikasgela(k)

  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (6)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

08:30-10:00 (1)

7-7

08:30-10:00 (2)

9-9

08:30-10:00 (3)

11-11

08:30-10:00 (4)

13-13

08:30-10:00 (5)

15-15

08:30-10:00 (6)

Ikasgela(k)

  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (6)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

12:30-14:00 (1)

5-6

12:30-14:00 (2)

10-10

12:30-14:00 (3)

12-12

12:30-14:00 (4)

Ikasgela(k)

  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

08:30-10:00 (1)

5-6

08:30-10:00 (2)

10-10

08:30-10:00 (3)

12-12

08:30-10:00 (4)

Ikasgela(k)

  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.7 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:30-10:00 (1)

1-15

11:00-12:30 (2)

10:00-11:00 (3)

8-8

08:30-10:00 (4)

14-14

08:30-10:00 (5)

Ikasgela(k)

  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

08:30-10:00 (1)

08:30-10:00 (2)

7-7

08:30-10:00 (3)

08:30-10:00 (4)

9-9

08:30-10:00 (5)

08:30-10:00 (6)

11-11

08:30-10:00 (7)

08:30-10:00 (8)

13-13

08:30-10:00 (9)

08:30-10:00 (10)

15-15

08:30-10:00 (11)

08:30-10:00 (12)

Ikasgela(k)

  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (6)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (7)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (8)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (9)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (10)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (11)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (12)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-3

08:30-10:00 (1)

08:30-10:00 (2)

5-6

08:30-10:00 (3)

08:30-10:00 (4)

10-10

08:30-10:00 (5)

08:30-10:00 (6)

12-12

08:30-10:00 (7)

08:30-10:00 (8)

Ikasgela(k)

  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (6)
  • 0.8 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (7)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (8)

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:30-10:00 (1)

1-15

10:00-11:00 (2)

11:00-12:30 (3)

8-8

08:30-10:00 (4)

14-14

08:30-10:00 (5)

Ikasgela(k)

  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (1)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (2)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (3)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (4)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA - SARRIKO (5)