Merkataritza Ikerketa27544
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
- Titulazioa
- Negozioen Kudeaketako Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 4.5
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Kodea
- 27544
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
IKASGAIAREN DESKRIBAPEN ETA TESTUINGUNEA:
Merkataritza ikerkuntza marketinaren laguntzarako ezinbesteko tresna da. Enpresa baten Marketinaren Informazio Sistemaren barruan informazio egokia lortzea bere helburu garrantzitsuenetakoa izaten da, ondoren enpresek hartu beharreko erabaki estrategiko zein operatiboak ahalik eta egokienak eta aproposenak izan daitezen.
Horrexegatik, irakasgai honen bidez ikaslea merkataritza ikerketaren planifikazio eta exekuzio egokian prestatu nahi da, inkestaren teknikan oinarrituz.
Ikasgaia Marketin eta Merkataritza eta Nazioarteko Merkataritza Minorraren barruan kokatua dago
Graduaren egituraren barruan ikasgaia hautazkoa da. MINORRA: Marketin eta Nazioarteko Merkataritza, berau hurrengo MODULOAN barnesartuta dagoelarik: Merkataritza eta marketina. Zehazki ikasgaiak hauek kokatzen diren MATERIAK: Merkataritza ikerketa derrigorrezko ikasgai hauekin batera: Marketinaren oinarriak eta Marketinaren erabakiak, estuki ikasgai hauekin lotuta eta babesa emanez.
Ikasgai honetan lortutako konpetentziak guztiz erlazionatuta daude hurrengo zerrendan azaltzen diren lanbide aukerekin. Beraz, bere aterabide profesionalak interesgarriak izan daitezke:
Marketin zuzendaria, Merkataritza Zuzendaria, Produktu zuzendaria, Sustapen zuzendaria, Marketin planaren zuzendaria, Merkataritza ikerketa arduraduna, Community manager, Bezero arretarako arduraduna, Merchandisin arduraduna, Merkataritza estrategiaren arduraduna, Merkataritza administrazio arduraduna, Salmenta arduraduna, Produktu arduraduna, Merkataritza saileko teknikaria, Marketin aholkularia, Merkataritza aholkularia, Salmenta aholkularia.
Era berean, negozio ekintzaile espiritua daukan edozein pertsonari balio dio bere negozio berriaren, eta batez ere bere helburuzko merkatuari buruzko, marketinaren inguruko aspektuetaz ezagutza sendo, objetibo eta fidagarriak izateko
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
KONPETENTZIAK:
K1: Merkataritza ikerketaren teknikak modu kritikoam identifikatu, aukeratu eta ebaluatu eta merkataritza ikerketan garatu beharreko prozedura metodologikoa zehaztu. Graduaren G003 konpetentziarekin erlazionatutako konpetentzia.
K2: Inkesta metodoan oinarrituz merkataritza ikerketa proiektua taldeka planifikatu, antolatu eta garatzea, enpresaren marketin erabakietarako laguntza eskainiz. Graduaren G003 konpetentziarekin hertsiki lotutako gaia.
K3: Merkataritza ikerketa proiektuaren txostena idaztea, modu laburtuan, ordenatuan eta zehaztasun formal guztiekin. Graduaren G007 konpetentziarekin hertsiki lotutako gaia.
IKASKETAREN EMAITZAK:
E1. Enpresa arazoari aurre egin behar dieten ikerketa tekniken ezagutza eta aukeraketa.
E2. Inkestaren metodoan oinarritutako merkataritza ikerketaren planifikazio eta burutzapena
E3. Merkataritza ikerketa proiektuaren txostenaren idazketa, bere egitura metodologiko zein ezagutza arloa errespetatuz.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
EDUKIN TEORIKO PRAKTIKOAK:
1. GAIA:Enpresaren merkataritza ikerketa
2. GAIA: Inkesta eta kanpo lana.
3. GAIA: Galdetegiaren burutzapena
4. GAIA: Laginketa metodoak
5. GAIA: Merkatu ikerketen errakuntza motak.Laginaren akatsaren eta tamainuaren
zehaztapena
6. GAIA: Datuen analisia eta erabilera. Ikerketaren azken txostenaren idazketa
MetodologiaToggle Navigation
METODOLOGIA:
AKTIBITATE PRESENTZIALAK (45 ordu):
- Klase magistralak (20 ordu): irakasgaiaren gaietako edukinen garapena.
- Klaseko praktikak (25 ordu): irakasgaiaren edukinekin erlazionatutako bideoen ikuspena, ariketa, eginbeharren eta kasu praktikoen errealizazioa kontzeptu eta edukinen ezagutzan sakontzeko, eta ikasleen aldeko edukinen aplikazio espezifikoa bakarka edo taldeka.
AKTIBITATE EZ-PRESENTZIALAK (67,5 ordu):
- Irakasgaiaren oinarrizko edukinen laburpena.
- Irakasleak klase magistralen garapenean erabili dituen PowerPoint fitxategien errebisioa.
- Irakasleak gomendatutako eta irakasgaiaren gai bakoitzeko bibliografian agertzen den sakontzeko testuen irakurmena.
- Gai bakoitzean erreferentziatutako ikus-enzuteko materialaren ikusmena.
- Kasu praktikoetan oinarritutako eginbeharren ebazpena
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
- Banakako lanak (%): 20
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgai honek EBALUAZIO FINALEKO SISTEMA erabiltzen du, hurrengo ezaugarriekin:
1-Azterketa finalean ezarritako data ofizialean egin beharreko idatzizko azterketa teoriko-praktikoa. Nota finalaren %50a suposatzen du. Derrigorrezko proba da eta C1 konpetentzia ebaluatzen du.
2-Inkestan oinarritutako merkatal ikerkuntza proiektu bat burutzea taldeka, taldeak aukeratutako gai bati aplikatuta. Aktibitate hau klasetik kanpoko orduetan egingo da, gaiak ikusi ahala aztertu egiten den teoria aplikatuz joanez. Azterketa finalaren datan, talde bakoitzak hurrengo materialak entregatu beharko ditu: Egindako ikerketaren idatzizko txosten finala; erabilitako inkesta beteak, eta erabilitako datu base, analitika eta grafikak dituen fitxategi informatikoa. Proba hau derrigorrezkoa da eta azkeneko notaren %30a suposatzen du. C2 eta C3 konpetentziak ebaluatzen ditu.
Ikasle bakoitzak 10etik 3 puntuko gutxienezko nota lortu behar du bi probetan. Kontrako kasuan ez dira aplikatuko irakasgaiaren ebaluaziorako zehaztutako irizpideak.
3- Gaiak ikusi ahala egingo diren ariketa eta taldeka edo bakarrik egiteko lanen portafolioa, bai klaseko orduetan zein klaseko ordutik kanpo. Nota finalaren %20-a suposatzen du. Proba hau borondatezkoa da eta C1 konpetentzia ebaluatzen du.
UKO EGITEA:
Azterketa data ofizialean aurkezten ez den ikaslea “Ez-Aurkeztua” bezala kalifikatuko da, kurtsoan zehar egindako bakarrezko edo taldeko lanak kontuan hartu gabe.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ez-ohiko deialdian aplikatuko den ebaluazio sistema hurrengoa izango da:
1.- Azterketa teoriko praktikoa: Nota finalaren %70-a suposatzen du eta C1 konpetentzia ebaluatzen du.
2.- Merkatal ikerketa baten planifikazio eta garapena. Ikasleak, azterketa egunean, bere merkatal ikerketan sortu eta erabilitako materiala entregatuko du: Idatzitako txostena, betetako galdeketa-sorta eta erabilitako datu basea, grafikak eta egindako estatistikak izan behar dituen fitxategi informatikoa. C2 eta C3 konpetentziak ebaluatzen ditu.
Ohiko deialdian proba honetan 10 puntutatik 3 edo gehiago lortu zuten ikasleei, haiek hala nahi izatekotan, nota hori gordeko zaie.
Ohiko deialdian bezala, derrigorrezkoa da 10 puntutatik 3ko kalifikazio bat lortzea aurreko bi proba bakoitzean, irakasgai honetako ebaluazio sisteman ezarritako kalifikazio portzentaian oinarritutako batazbesteko nota ponderatua kalkulatzeko.
UKO-EGITEA:
Azterketa data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez den ikaslea, “Ez-aurkeztua” bezala kalifikatua izango da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
DERRIGORREZKO ERABILERA DUTEN MATERIALAK
Egela plataformaren barruan ikasleen esku jarriko da dagokion programa analitikoa eta garatutako ebaluazio sistema.
Kasu, ikerketa eta eginbeharrak IKT plataforma hori erabiliz elkartrukatuko dira (proposamen, ebazpen zein balorazioak), ikaslegoaren partehartzea sustatzeko eta beraien zalantzak argitu eta ebazteko.
Bestetik, eskema, artikulo, berri eta edukinen lotura ezberdinen bidez ikasgaia ulergarriagoa eta dinamikoagoa izaten saiatuko da irakaslea, erabilitako bideo didaktiko zein adibide aproposen bidez.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Malhotra,N.(2016). Investigación de mercados.conceptos esenciales. México. Pearson educación.
Merino,M., Pintado,T.,Sánchez,J.,Grande,I.& Estévez,M.(2010).Introducción a la Investigación. Madrid. ESIC
Gehiago sakontzeko bibliografia
Báez,J.(2007). Investigación cualitativa.Madrid. ESIC
Luque,T (2017).Investigación de marketing 3.0. madrid. Pirámide
Web helbideak
http://aedemo.es
htpp://aneimo.com
http://blogdefranciscohernandez.blogspot.com/search/label/Encuestas
http:// www.cuadernodemarketing.com
http://www.foromarketing.com
http://www.marketingdirecto.com/
http://www.puromarketing.com
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ARESTI URIBE, IÑAKI
- GOMEZ RODRIGUEZ, PEDRO MANUEL
- RODRIGUEZ NUÑEZ, ESTIBALIZ
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-3 | 15:00-17:00 (1) | ||||
1-4 | 19:00-20:00 (2) | ||||
6-6 | 19:00-20:00 (3) | 15:00-17:00 (4) | |||
9-9 | 19:00-20:00 (5) | 15:00-17:00 (6) | |||
11-12 | 15:00-17:00 (7) |
Irakasleak
Azterketa
- Urtarril : 2023-01-18 00:00
- Maiatz : 2023-05-05 00:00
Ikasgela(k)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (2)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (3)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (4)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (5)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (6)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (7)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-5 | 15:00-17:00 (1) | ||||
5-5 | 19:00-20:00 (2) | ||||
7-8 | 19:00-20:00 (3) | 15:00-17:00 (4) | |||
10-10 | 15:00-17:00 (5) | ||||
10-15 | 19:00-20:00 (6) | ||||
13-15 | 15:00-17:00 (7) |
Irakasleak
Azterketa
- Urtarril : 2023-01-18 00:00
- Maiatz : 2023-05-05 00:00
Ikasgela(k)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (1)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (2)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (3)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (4)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (5)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (6)
- eAULA 0.3 - EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA. ELKANO (7)