XSLaren edukia

Irakasleak

OLATZ ETXEGARAI LEGARRETA

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Ekonomia eta Kudeaketa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
olatz.etxegarai@ehu.eus

Doktorea eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU). Enpresen Antolakuntzan eta Kudeaketen Ikasketa Aurreratuan diplomatua Unibertsitate berdinetik eta Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakasle titularra Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea jakintza arloan.



Finantza Matematikako eta Inbertsioen Analisia eta Hautapena irakasgaiak irakasten ditu Negozio Kudeaketako Graduan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Elkanon.



Ikerketa proiektuetan hartu du parte eta argitalpen desberdinen egilea eta egilekidea da. Horrez gain, ekonomiako kongresuetan eta zientzialarien bileretan ere parte hartu du. Beste alde batetik, UPV/EHUko Enpresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Baliospena Sailean kudeaketa funtzioak bete ditu.



Gaur eguneko bere ikerketa esparrua, Vespa velutina nigrithorax espezie inbaditzaileak, Euskal Herriko erlezaintza sektorean sortzen dituen eragin sozioekonomikoen azterketan oinarritzen da.