Hezkuntza Legeria eta Nazioarteko Ikuspegia26276
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Titulazioa
- Pedagogiako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26276
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Gai hau Pedagogia zein Gizarte Hezkuntzako lehenengo ikasturtearen bigarren moduluan ematen da. Ikasturtean zehar Hezkuntza Eskubidera hurbilduko gara, hau etorkizuneko hezitzaileentzat zein pertsona ororentzat osagai gakoa delarik, giza eskubideen oinarrian kokatzen baita; baita ere Autonomi Erkide desberdinetako eta Espainiako Hezkuntza Legedira, Nazioarteko Erakundeen lanetara eta gugandik hurbil dauden hainbat herrialdeetako hezkuntza sistemen antolaketara hurbilduko gara
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
GAITASUNAK
Hezkuntza sistema nazionalen eraketa. Hezkuntza eskubidearen gauzatzea eta Hezkuntzako Nazioarteko erakundeen lanak. Gai honetako edukiak testuinguru eta hezkuntza profesioen ezagutzarekin erlazionaturik daude.
IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK
Hezkuntzako lanbide bakoitzari espezifikoki eragiten dieten esparru arauemaile zehatzak identifikatzea
Arau mota desberdinen (lege, dekretu, zuzentaraua…) ahalmenaz jabetzea.
Hezkuntzarekin lotutako arazoen aurrean erantzun hezigarria funtsatzeko argumentu legalak eraikitzea eta ahoz nahiz idatziz komunikatzen jakitea.
Hezkuntza fenomenoekin lotutako nazioarteko zein bertako legeria eskuratzeko iturri nagusiak identifikatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1.- Hezkuntza Eskubidea
Hezkuntza a Eskubidea Nazioarteko Itunetan. Hezkuntza Eskubidearen Interpretazioa eta Analisia. Estatuen betebeharrak eta eskubideak.
2.- Hezkuntzaren Nazioarteko Ikuspegia: hezkuntza konparatua eta beste oinarrizko kontzeptu batzu. Xedeak eta informazio iturriak
3.- Nazioarteko Erakundeak Hezkuntzan
Zer da nazioarteko erakunde bat?
UNESCO eta Nazioarteko Hezkuntza Bulegoa eta bere lana Hezkuntzan.
UNICEF, bere aktibitateen garapena eta Haurren Egoera Munduan.
OCDE eta Hezkuntza.
4.- Politika eta hezkuntza administrazioa: Hezkuntza sistema eta testuinguru historikoa. Hezkuntza sistemaren kudeaketa. Zentralizazio eta deszentralizioaren ereduak. Hezkuntza eta Autonomia. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua
5.- Hezkuntza Legeria Espainian
Espainiako Konstituzioa eta Hezkuntza Eskubidea.
Aurrekariak: LGE, LOGSE eta Kalitate Legea. Hekuntzaren Lege Organikoa. Hekuntza-kalitatearen hobetzeko Lege Organikoa. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolaketa eta Kudeaketa.
65.- Hezkuntza Legeria Europan
Hezkuntza Sistema: aurrekariak, bilakaera eta antolaketa.
Ingalaterrako Hezkuntza Sistema: aurrekariak, bilakaera eta antolaketa.
Alemaniako Hezkuntza Sistema: aurrekariak, bilakaera eta antolaketa.
MetodologiaToggle Navigation
Ikasturtean zehar eskola teorikoak zein praktikoak konbinatuko dira eta baita ere Moduluaren Jarduera Diziplinartekoa egingo da. Eskola teorikoak eta saio praktikoak irakas-aktibitatearen muina izango dira, bertan irakasleak irakasgaien eduki nagusiak garatuko ditu eta ikasleen ekarpenak, bakarka zein taldekoak, jasoko dira. Saio hauetan zehar gai bakoitzeko aurkezpen informatiboa egingo da eta aldi berean praktikak egiteko ezinbestekoa den oinarri teorikoa emango da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio mistoa da irakasgaian erabiliko dena (ikus Kudeaketa Araudia - 43.artikulua: ebaluatzeko metodoak). Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat
Garatu Beharreko Azterketa: %50
Praktikak, banakako eta taldeko lanak: %35
Diziplinarteko lana (DILAN): %15
Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.
Modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Jarduera (MDJ) egin beharko du. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko. MDJ lanari azken notaren % 15eko portzentajea dagokio. Ikasleren batek, justifikaturiko arrazoiak medio, ezingo balu lan hau egin, moduluko koordinatzailearengana jo beharko du eta honek adieraziko dion prozedura jarraitu.
Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.
Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin ebaluazio mistoa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek (azterketa idatzia) irakasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura. Ez aurkeztua; deialdiari ukoa da.
Idatzizko froga ez egiteak, deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Agertua bezala azalduko da.
Modulo berean 3 irakasgai edo gehiagotan matrikulatuta izanik eta 3 irakasgai edo gehiagotan azken froga eskatzen duten ikasleek, EZ dute DILAN-a egin beharko. Hala ere, ikasleak irakasgai bakoitzaren azken froga horretan, irakasleak aukeratutako frogak, testak, azterketa mota, aurkezpenak edo/eta praktikak egin beharko ditu, irakasgaian eta moduluan eskuratu behar diren edukien ezagutza, ikaskuntza emaitzak eta gaitasunak bermatzeko.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin ebaluazio mistoa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek (azterketa idatzia) irakasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura. Ez aurkeztua; deialdiari ukoa da.
Idatzizko froga ez egiteak, deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Agertua bezala azalduko da.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
García Garrido, J.L. (2005): Sistemas Educativos hoy. Madrid: Dykinson.
Pedró, F. (1999). Las reformas educativas: Una perspectiva política comparada. Barcelona: Paidós.
Puelles, M. (2007): Política y Educación en la España contemporánea. Madrid: UNED
Tomasevski, K. (2005): El asalto a la Educación. Barcelona: Intermon/Oxfam
VV.AA. (2002): Introducción a las Naciones Unidas. Bilbao: UNESCO Etxea.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Gamez Mejías, M.M. (2010): La administración educativa: control y autonomía. Madrid: Iustel.
Martínez, M.J. (ed.) (2009): Educación Internacional. Valencia: Nau Llibres
Naya, L.M. y Dávila, P. (ed.) (2006): El derecho a la Educación en un mundo globalizado (2 tomos). Donostia: Erein
Naya, L.M. (ed.) (2004): La Educación y los Derechos Humanos. Donostia: Erein
Tomasevski, K. (2006): Human rights obligations in education : the 4-A scheme. Nijmegen: Wolf Legal
Aldizkariak
Comparative Education Review
Cuadernos de Pedagogía
Perspectivas
Revista de Educación
Revista Española de Educación Comparada
Web helbideak
Sociedad Española de Educación Comparada: https://www.seec.com.es/
UNESCO: http://www.unesco.org
UNICEF: http://www.unicef.org
EURYDICE: https://eacea.ec.europa.eu/national-policies/eurydice/index_en.php_en
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Ministerio de Educación y Formación Profesional: https://www.educacionyfp.gob.es/portada.html
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ALTUNA URDIN, JON
- IMAZ BENGOECHEA, JOSE IGNACIO
- MADINABEITIA EZKURRA, ALBA
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-18 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
19-30 | 11:00-13:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
- 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-30 | 11:00-13:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-18 | 09:00-11:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
19-30 | 09:00-11:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
- 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-30 | 11:00-13:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-18 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
19-30 | 11:00-13:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
- 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)
32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-30 | 09:00-11:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)