Ibilgailu Elektrikoak eta Hibridoak28140
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua - DUALA
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 28140
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
"Ibilgailu Hibrido eta Elektrikoak" Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduko 3. mailako nahitaezko irakasgaietako bat da.
2. mailako “Zirkuitu Elektrikoen Analisia” eta "Makina eta Trakzio Elektrikoak", eta 3. mailako "Energia Elektrikoaren Metaketa eta Integrazioa Automobil-Sistemetan" irakasgaiekin erlazionatuta dago.
Irakasgaiak ibilgailu hibrido eta elektrikoen teknologia eta funtzionamendua ulertzeko eta azaltzeko baliabideekin hornitzen ditu ikasleak.
Irakasgaia irakaskuntza-metodologia aktiboa du oinarri. Kontzeptu teorikoak aplikatzeko kalkulu-ariketak egin, simulazio-erremintak erabili eta hainbat esperimentu muntatuko dira laborategian.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Gaitasunak:
· Automobilari aplikatutako propultsio-sistema berriak ezaguera. Ibilgailu hibridoak, elektrikoak eta erregai-pilakoak.
· Ibilgailu elektrikoaren eraginari buruzko ezaguera, historian zehar eta gaur egun.
· Ibilgailu hibrido eta elektrikoen arkitektura eta tipologien ezaguera.
· Energia-metaketa sistemen ezaguera, batez ere bateriak.
· Ibilgailu hibridoen teknologiaren ezaguera.
· Beste propultsio-sistema batzuk ezaguera, bereziki erregai-piletan oinarritakoa.
Ikastearen emaitzak:
· Ibilgailu hibrido eta elektrikoen oinarriak modu ulerkor batean aplikatzea, automobiolgintzaren ingeniaritza arloko jarduera profesionalarentzat.
· Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan dauden teknologia ezberdinak aztertzea, analisi kualitatibo eta kuantitatiboen bitartez.
· Ibilgailu hibrido eta elektrikoei buruzko ezagutza teorikoak, ebazpen-metodoak eta emaitzak aurkeztu, bai idazlanen bidez, bai ahoz, modu egoki batean.
· Automobilgintzaren ingeniaritza arloan, galderak egin, eztabaidatu eta erabakiak hartu talde lanetan.
· Diseinuak eta proiektuak garatu, kalkuluak, balorazioak eta azterketak eginez, soluzio teknikoen inplementazioan inpaktu soziala eta ingurumen-inpaktua kontuan hartuz.
· Automobilgintzaren ingeniaritza arloko legegintza, espezifikazioak, erreglamendu eta araudi lotesleak aplikatzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. gaia. Ibilgailu hibrido eta elektrikoen propultsio-sistemeetarako sarrera. Joerak.
2. gaia. Ibilgailu hibridoaren arkitekturak. Osagaiak eta tipologiak.
3. gaia. Trakzio hibridoa. Arkitektura paraleloa, seriea eta mistoa. Propultsio hibridoaren azpisistemen azterketa.
4. gaia. Trakzio elektrikoa. Motorizazioa. Kontrol eta transmisio sistemak. Abiadura erregulatzea. Kontrol estrategiak. Dimentsionatzea.
5. gaia. Hidrogenosko pilak. Super eta ultra kondentsadoreak. Inertziako bolanteak....
6. gaia. Ibilgailu hibrido eta elektrikoaren araudia. Araudia: sarrera. Segurtasuna eta homologazioa. Nazioarteko araudia. Kargatze-puntuei buruzko legeria
MetodologiaToggle Navigation
Irakaskuntza-sistemak gela irauliaren metodologia du oinarri. Era horretan, ikasleek gelatik kanpo video, testu eta material didaktikoen bidez landuko dituzte kontzeptu teorikoak, eta eskoletan kontzeptu horiek talde-lanean aplikatuko dituzte. Jarduera gehienak, bai gelan, bai gelaz kanpo, lan kooperatiboa lantzeko ekintzak izango dira.
Aplikazio-zeregin hauek egingo ditugu:
· Kalkulu-ariketak.
· Ordenagailuaren bidezko simulazioak.
· Idazlanak eta azalpenak.
· Kontzeptu-mapak.
· Termino-glosarioa.
· Ohiko akatsen eta zalantzen zerrendak.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Azterketak: 20 Ebaluazio jarraia: 20 Proiektuaren zuzenketa: 10 Laborategiko eta ordenagailu bidezko praktikak: 20 Ahozko aurkezpena: 10 Lanak: 20 (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio jarraia honako hauen bidez egingo da:
Banakako galdetegiak
· Taldeko ariketak, problemak eta simulazioak
· Konpilazio proiektua.
· Proiektuaren aurkezpena.
Honako hau izango da ebaluazio-jarduera bakoitzaren nota:
Azterketak: 20
Ebaluazio jarraia: 20
Proiektuaren zuzenketa: 10
Laborategiko eta ordenagailu bidezko praktikak: 20
Ahozko aurkezpena: 10
Lanak: 20
Ebaluazio jarraia egiteko, Azterketetako eta Ebaluazio jarraien proben batezbestekoek 10etik 6 edo gehiago izan beharko dute.
Ebaluazio jarraiari uko egitea:
Azken ebaluazio sistema aukeratu ahal izango da, betiere indarrean dagoen araudia betez irakasleei formalki eskatzen bazaie (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, II. Kapitulua, 12. artikulua).
Ohiko azken probak ebaluazio jarraituaren egitura eta haztapen berdina izango du.
Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa da deialdi honetako data ofizialetan deitzen diren ebaluazio probetara ez joatea.
Baldintza sanitarioek irakaskuntza jarduera edo / eta ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, presentziala ez den modalitate bat aktibatuko da eta horren berri ikasleei berehala jakinaraziko zaie.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdiak ohiko egitura eta haztapen bera izango du.
Ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa da deialdi honetako data ofizialetan deitzen diren ebaluazio probetara ez agertzea.
Baldintza sanitarioek irakaskuntza jarduera edo / eta ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, presentziala ez den modalitate bat aktibatuko da eta horren berri ikasleei berehala jakinaraziko zaie.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Materialak eGela plataforma birtualean eskuragarri egongo dira.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Modern Electric, Hybrid Electric & Fuel Cell Vehicles - Mehrdad Ehsani
Vehículos Híbridos y Eléctricos Ed. CESVIMAP
Vehículos Eléctricos e Híbridos. Ed. Paraninfo. Joan Antoni Ros Marín y Osear Barrera Doblado
Vehículos Híbridos y Eléctricos. Ed. DEXTRA. José María López Martínez
Circuitos Eléctricos Auxiliares 2ª edición 2017. Ed. Paraninfo. Mª José llanos López
Circuitos Eléctricos Auxiliares del Vehículo. Ed. Paraninfo. J.M. Alonso
Sistemas Eléctricos y de Seguridad y Confortabilidad. Ed. Paraninfo. Óscar Barrera Doblado y Joan Antoni Ros Marín
Electricidad del Vehículo. Ed. Paraninfo. José Martín Navarro y Tomás Gómez Morales
Tecnología del Automóvil. Ed. Paraninfo. Manuel Orovio Astudillo.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak: efizientzia energetikoa hobetzeko aukera. Jokin Altzibar eta beste batzuk. UPV-EHU.
Ibilgailu elektrikoen propultsio-sistemak: motore elektrikoak eta horien kontrola. Elena Trancho eta beste batzuk. Ekaia aldizkaria.
Build your own electric vehicle. Ed. McGraw-Hill. Seth Leitman y Bob Brant
Hybrid Electric Vehicles Principles and Applications with Practical Perspectives. Chris Mi y M. Abul Masrur. A John Wiley & Sons, Ltd., Publication
Electric and Hybrid Cars. A History. CURTIS D. ANDERSON y JUDY ANDERSON
Electric Vehicles – Modelling and Simulations. Edited by Seref Soylu. Ed.Intechopen
Electric and hybrid vehicles design fundamentals. Iqbal Husain. CRC PRESS
Aldizkariak
IEEE Transactions on Education (ieee-edusociety.org)
IEEETransactionson industry Applications (ieeexplore.ieee.org)
IEEE Transactions on Circuits and Systems (www.ieee-cas.org)
International Journal of Circuit Theory and Applications
Web helbideak
https://es.mathworks.com
https://cleantechnica.com/
https://ev-database.org/
https://ec.europa.eu/transport/
https://www.ibil.es
https://en.wikipedia.org/wiki/Rolling_resistance
https://en.wikipedia.org/wiki/Automobile_drag_coefficient
www.calculartodo.com/automovil/dimension-neumatico.php
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-8 | 10:00-12:00 (1) | 12:00-14:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA INFORMÁTICA 1.3 - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- AULA INFORMATICA 1.5 - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:00-13:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- MAKINA ELECTRIKOAK 1. LAB - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-8 | 12:00-14:00 (1) | 09:00-11:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- MAKINA ELECTRIKOAK 1. LAB - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- MAKINA ELECTRIKOAK 1. LAB - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:00-13:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- MAKINA ELECTRIKOAK 1. LAB - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (1)