XSLaren edukia

Komunikazio Gaitasunaren Garapena Euskara eta Gaztelania Haur Hezkuntzan I25904

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25904

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Unibertsitateko lehen kurtso honetan ikasleek beste diskurtso-kultura batean parte-hartzen eta garatzen ikasiko dute. Horrela, irakasgai honek Komunikazio Gaitasunean orokorrean sakontzen lagunduko die, eta batik bat, alor akademikoko testu-motak eta diskurtso-generoak landuko dituzte, hartzaile nahiz ekoizle izango dira ahoz eta idatziz. Alde horretatik, ikasgaiak bi norabidetan hartzen du garrantzia: batetik, graduan egiten den ikaskuntzaren etekinerako eta hobekuntzarako izango da, eta era berean, alor eta diziplina guztietan eragina izango du; bestetik, etorkizuneko irakaslanera zuzenduta egongo da.



Komunikazio Gaitasunaren Garapena I ikasgaiak hurrengo HELBURU orokor hauek ditu:

− Hizkuntzalaritzaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea, batez ere joera pragmatikodunak, hizkuntzak komunikazio-egoera anitzetan duen erabilera aztertzeko tresnatzat hartuz.

− Idatzizko eta ahozko testuen ulermenaz eta mintzamenaz hausnarketa egitea, testu horiek alor akademikokoak izango dira batez ere.

− Era koherentean, zuzenean eta egokian alor akademikoko komunikazio-ekintzak garatzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A) Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertu, prozesatu eta sortu

B) Taldeko jardueretan parte hartu, elkarlana eta bakarkako lanaren bidez

C) Hizkuntza-gaitasuna areagotzea bi hizkuntza ofizialetan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA- Oinarrizko kontzeptuak, testuak eta berbaldiak aztertzeko eta sortzeko. Hizkuntza eta komunikazioa. Komunikazio gaitasuna. Diskurtsoa. Diskurtsoaren analisirako mailak. Testua eta testuaren ezaugarriak. Testu-motak. Diskurtso-generoak. Alor akademikoko diskurtso-generoak.

2. GAIA- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea, testuinguru akademikoaren berbaldi-generoetan berariazko arreta jarrita. Eremu akademikoko ahozko testuen ulermena, ekoizpena eta analisia: ahozko azalpenak, eztabaidak, aurkezpenak, txostenak, eta abar. Testu idatziak sortzea: apunteak, lanak, txostenak...

MetodologiaToggle Navigation

GOMENDIOAK



Ikastaroaren helburua hizkuntzaren erabileran trebetasuna garatzea den honetan, dela hizkuntza mintzatuan nahiz idatzian, hainbat diskurtsoren inguruko teoria eta praktika uztartuz, proposatu diren hainbat ariketa eta praktika modu autonomoan lantzea.

Aurrekoarekin loturik, tutoretza orduek garrantzi handia dute, eta ikasgaia hobeto prestatzeko erabil ditzake ikasleak.

Halaber, bibliografiaren erabileraz ohartarazi beharra dago: gelako jarduna aholkatzen den bibliografiaz osatzea eta hornitzea gomendatzen da biziki. Gisa berean, hizkuntza langai dugun honetan, ikasleak gramatika eta hiztegia bere gain noiznahi baliatzeko ohitura barneratzea ere aholkatzen da (ikus bibliografian).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Honako lan ebaluagarri hauek daude: eztabaida-plana (%5), ahozko eztabaida akademikoa (%30), gogoeta idatzia (%15), moduluko lana (%20) eta etsamina(%30). Lau lan ebaluagarriak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko ikasketen gestio arautegiko 43. artikuluaren ildotik, irakasgairako bi ebaluazio mota eskaintzen dira:



1. ETENGABEKO EBALUAZIOA (MODALITATE GOMENDATUA)

- Hiru lan ebaluagarri egingo dira, eta denak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko:

Hezkuntza Topaketa (%50), moduluko lana (%20) eta etsamina (%30).



2. AZKEN EBALUAZIOA

- Azterketa teoriko-praktikoa egin beharko dute egoera horretan dauden ikasleek. Azken proba horrek idatzizko nahiz ahozko atalak izango ditu, eta %80 irakasgaiaren eduki espezifikoekin loturik egongo da eta %20 moduluko lan diziplinartekoarekin.



3. Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza zuzen, egoki, kohesioz eta kohererentziaz erabiltzea, ahoz eta idatziz.



DEIALDIAK ETA UKO EGITEA



Iraunkortasun Arautegiaren 3. artikuluan jasotakoaren ildotik, honako hau azpimarratu nahi da:



1. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek idatziz aurkeztu beharko diote eskari hori irakasleari lauhilekoaren lehen bederatzi asteetan.

2. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezteak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Etengabeko ebaluazioaren bidetik hasi arren, azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea eskaintzen da; eskubide hori baliatzeko, ikasleak, 9. asterako, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Arestian agertu ditugun bi ebaluazio motak kontuan hartuta, bi kasu daude:



1. ETENGABEKO EBALUAZIOA: ohiko deialdian gainditu ez diren atalak bakarrik gainditu beharko dira. Behin lan ebaluagarri guztiak gaindituta atala bakoitzean lortutako puntuazioaren metaketa egingo da, eta azken kalifikazioa lortuko.



2. AZKEN EBALUAZIOA

- Azterketa teoriko-praktikoa egin beharko dute egoera horretan dauden ikasleek. Azken proba horrek idatzizko nahiz ahozko atalak izango ditu, eta %80 irakasgaiaren eduki espezifikoekin loturik egongo da eta %20 moduluko lanarekin.



Nolanahi ere den, ezohiko deialdiari dagokionez, ikasleak beti izango du aukera azken ebaluazioaren bidea hautatzeko.



Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza zuzen, egoki, kohesioz eta kohererentziaz erabiltzea, ahoz eta idatziz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Ordenagailua

-Egela

-Ikusentzunezkoak

-Irakasgai honetarako espreski argitaratu diren apunteak (EHU, 2015)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-ASKOREN ARTEAN (2005) IVAPeko Estilo liburua. HAEE-IVAP

-CALSAMIGLIA, Helena, y TUSÓN, Amparo (1999) Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Barcelona. Ariel.

- CAMPS, Anna y ZAYAS, Felipe (COORD.) (2006) Secuencias didácticas para aprender gramática. Graó. Barcelona

-CARLINO, p. (2005) Escribir, leer y aprender en la Universidad. Buenos Aires: F.C.E.

-GARZIA, Joserra (2008) Jendaurrean hizlari. Berriozar: Alberdania.

-CASSANY, D. (2006) Taller de textos. Barcelona: Paidós.

-CASTELLÓ, M. (coord..) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Barcelona: Graó.

-GÓMEZ TORREGO, L (1997), Gramática didáctica del español. SM. Madrid.

-GONZÁLEZ NIETO, Luis, (2001) Teoría lingüística y enseñanza de la lengua.( Lingüística para profesores). Cátedra. Madrid

MONTOLÍO, E.-GARACHANA, C.- SANTIAGO, M. (2000) Manual de escritura académica. Barcelona.

ZUBIRI, I. eta ZUBIRI, E.(1995). Euskal gramatika osoa. Bilbo: Didaktiker. Atal hau erabat berritu daiteke.

Gehiago sakontzeko bibliografia

FONTICH, Xabier (2006) Hablar y escribir para aprender gramática. Barcelona. Horsori.
-BEAUGRANDE, Robert & DRESSLER, Wolfgam, (1997) Introducción a la lingüística del texto. Barcelona. Ariel
-CLANCHY, J. y BALLARD, B. (2000) Cómo se hace un trabajo académico. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza.
-PÉREZ, F. (2005) Redacción en el aula. Madrid: Síntesis.
-REYES, Graciela (1990) La pragmática lingüística. Barcelona. Montesinos.
-REYES, Graciela (1998) Cómo escribir bien en español. Manual de redacción. Madrid: Arco/ Libros
-SÁNCHEZ LOBATO, (2006) Saber escribir. Madrid: Aguilar- Instituto Cervantes.
- VAN DIJK, T (2000). El discurso como estructura y proceso. Gedisa. Barcelona.
-VÁZQUEZ, G. (coord..) (2001) El discurso académico oral.Madrid: Edinumen
-VÁZQUEZ, G. (coord..) (2001) Guía del discurso académico escrito .Madrid: Edinumen
-VÁZQUEZ, G. (coord..) (2001) Actividades para la escritura académica .Madrid: Edinumen
-VILÀ, M. (coord..) (2005) El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona: Graó.
-VV.AA (2009) Lectura y escritura de textos académicos. (Monográfico) Textos nº 50.
-VV.AA (2004) Reflexión sobre la lengua (Monográfico) Textos nº 37.

Aldizkariak

Tantak - EHUko Hezkuntza Aldizkaria
Jakingarriak
Hik Hasi
Textos: Didáctica de la Lengua y la Literatura

Web helbideak

www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak
www.argia.com
www.berria.info
www.ehu.es/ehulku/
www.euskaltzaindia.net/arauak
www.euskaljakintza.com/baliabideak
www.hikhasi.eus
www.ikasbil.net
www.mintzola.com
www.xuxen.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ URIA, AMAIA
  • EZEIZA RAMOS, AINHOA
  • LASARTE LEONET, MARIA GEMA

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

16:00-18:00 (1)

1-15

14:00-16:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 15:30
  • Ekain : 2024-06-26 15:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 1-1 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)
  • eAULA 1-1 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

16:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 15:30
  • Ekain : 2024-06-26 15:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 1-1 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

16:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 15:30
  • Ekain : 2024-06-26 15:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-6 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)

47 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

14:00-16:00 (1)

1-15

16:00-18:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 15:30
  • Ekain : 2024-06-26 15:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)
  • eAULA 2-3 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (2)

47 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

14:00-16:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 15:30
  • Ekain : 2024-06-26 15:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)