XSLaren edukia

Kirol Erakundeen Kudeaketa25780

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala
Titulazioa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Kodea
25780

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Gelako p.2537.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan, jarduera fisiko eta kirol erakundeak kudeatzeko ezinbestekoak diren ezagutzak eta baliabideak oinarritzat hartuz, kudeaketa lanbide alorreko egoerei aurre egiteko prozesua sakontzea bilatzen da; bide horretan kalitate-sistemek kirol esparruan duten garrantzia aztertuz. Horrez gain, kirol-instalakuntzen ezaugarriak ezagutu eta aztertuko dira, hauen diseinua eta antolakuntza kudeaketako alde garrantzitsua izanik. Irakasgaiaren bitartez, etorkizun profesionalean kirol erakundeen kudeaketan aritzeko, ikasleak izan beharreko ezagutzak eta baliabideak sakontzea eta bereganatzea lortu nahi da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



1. Kirol-erakunde, -entitate eta -instalakuntzak zuzentzeko programak aztertzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 1 – Ikaslea kirol-erakunde eta -instalakuntzak kudeatzeko plangintza eredu ezberdinak analizatzeko eta hauen arabera diseinatzeko gai izango da.



2. Lanbide alorreko problematikari teorikoki irtenbidea aurkitzeko, kirol-erakunde bateko kudeatzailearen plangintza, antolakuntza, zuzendaritza eta kontrol funtzioak ezagutzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 2 – Ikaslea kirol kudeatzaile bezala jarduteko beharrezko funtzioak identifikatzeko eta hauen arabera kudeaketa egituratzeko gai izango da.



3. Kirol-entitate bat bere helburuen arabera planifikatzeko, plangintza aldiak eta ereduak ezagutzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 3 – Ikaslea plangintza estrategiko bat garatzeko aldi nagusiak eta eredu ezberdinak jakingo ditu eta hauek diseinatzeko gai izango da.



4. Kirol-entitate bat bere helburuen arabera antolatzeko, antolakuntza aldiak eta ereduak ezagutzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 4 – Ikaslea plangintza estrategiko bat aurrera eramateko aldi nagusiak eta teknika ezberdinak jakingo ditu eta hauek diseinatzeko gai izango da.



5. Kirol-entitate bat bere helburuen arabera kontrolatzeko, kontrol aldiak eta ereduak ezagutzea eta ulertzea. IKASKUNTZA EMAITZAK 5 – Ikaslea plangintza estrategiko bat ebaluatzeko urratsak eta sistema ezberdinak jakingo ditu eta hauek diseinatzeko gai izango da.





ZEHARKAKO GAITASUNAK:



G020 – Egoera berrietara egokitzeko, arazoak konpontzeko eta modu autonomoan ikasteko gaitasunak garatzea. IKASKUNTZA EMAITZAK G020 – Ikaslea, arazo errealaren irtenbideari aurre eginez eta etorkizuneko emaitza eta proposamenen inguruan gogoeta eginez, aldaketa aukera bihurtzeko eskuratutako ezagutza eta tekniketan oinarritutako ekintza plana diseinatu eta aplikatzen jakingo du.



G021 – Lan arloko bikaintasun eta kalitate ohiturak garatzea. IKASKUNTZA EMAITZAK G021 – Ikasleak, testuinguru errealen analisian oinarrituta, era proaktiboan jokatuko du ebaluazioan, kontrolean, jarraipenean eta hobekuntzan, bikaintasun eta kalitate irizpideen arabera.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA: PLANGINTZA ESTRATEGIKOAREN ALDI EZBERDINEN EZARPENA KIROL-JARDUN ESPARRU EZBERDINETAN.

2. GAIA: KIROL-JARDUN ESPARRUETAKO PLANGINTZA ESTRATEGIKOAREN EREDU EZBERDINEN AZTERKETA.

3. GAIA: EGIAZTATZEA ETA AUTOEBALUAZIOA BURUTZEKO KALITATE-SISTEMAK.

4. GAIA: KIROL-INSTALAKUNTZEN PLANGINTZA ETA ANTOLAKUNTZA

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralen bitartez, eduki teorikoen azalpena burutuko da. Ikuspuntu ezberdinak aztertuz eta ezagutuz, hausnarketa bultzatuko da; eta hauek oinarri izanez, aplikazio praktikoa erraztuko duten kasuen azterketa edota irakurketak burutuko dira, eta baita hauekin lotutako aurkezpenak ere.

Eskola magistralei lotutako zereginak ondorengoak dira: ahozko informazioaren jarraipena, irakaslearekiko edota ikaskideekiko elkarrekintza, ahozko informazioaren ulermena eta egituraketa, edukien ikasketa.

Ikasgelako praktiketan, eduki teorikoen ezarpena burutuko da. Elkarrekintzaren bitartez praktiken, ariketen edota kasuen diseinua eta garapena burutuko da.

Ikasgelako praktikei lotutako zereginak ondorengoak dira: ahozko informazioaren jarraipena, irakaslearekiko edota ikaskideekiko elkarrekintza, ahozko informazioaren ulermena eta egituraketa, lan-praktikoaren txostenaren garapena.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 70
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA:

- Irakasgaiko gai-zerrendarekin lotutako lanak eta proiektuak egitea eta hauen aurkezpena: azken notaren %80 izango da. Gutxienez 10etik 5 bat lortu beharko da.

- Irakasgaiko gai-zerrendarekin lotutako idatzizko proba (alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa izango ditu): azken notaren %20 izango da. Gutxienez 10etik 5 bat lortu beharko da.

- Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute.

- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).





AZKEN EBALUAZIOA:

- Idatzizko proba (alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa izango ditu): notaren %100 izango da.

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute.

- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).







Zeharkako gaitasunak, irakasgaian landuak eta ebaluatuak izango dira, baina ez du eraginik izango ikaslearen kalifikazioan.



Ebaluazioa ez prezentziala egin beharko balitz, antolaketa-egokitzapenak egingo dira 2021-2022 Irakaskuntzarako Egokitzapen Planaren gomendioei jarraituz eta dagokien egutegi eta egitarauan. Horren ondorioz, ebaluazio sistema edozein izanda ere, aldaketak ondorengoak izango dira: idatzizko proba eta burutu beharreko ahozko aurkezpenak, eGelaren bitartezko Collaborate erabiliz burutuko dira, eta beharrezkoa izango da probaren iraupen osoan zehar kamera eta mikrofonoa aktibatuta izatea. Ikasleren batek konexioarekin edota beharrezko bi baliabideekin arazoren bat izanez gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik edota probaren momentuan (egoeraren edota arazoaren arabera) e-mailez irakasgaiko irakaslearekin harremanetan jartzea. Justifikatutako ezintasunaren aurrean, ahozko azterketa izango litzateke aukera.







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

- Etengabeko ebaluazioa jarraitu duten ikasleek, ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gordetzeko aukera izango dute eta ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak mantenduko dira. Ikasleek, aukera izango dute deialdiari uko egiteko, horretarako, ebaluazioko proba osatzen duten azterketara edota burutu beharreko zereginak ez aurkeztea nahikoa izango da.

- Azken ebaluazio sistema aukeratu duten ikasleentzat, ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak mantenduko dira. Ikasleek, aukera izango dute deialdiari uko egiteko, horretarako, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “aurkezteke” kalifikazioa jasoko dute.

- Ebaluazioa eta ikasketen ohiko printzipio etikoen urratzea eginez gero, kalifikazioa ZEROz izango da (0.0 - SUSPENTSOA).





Zeharkako gaitasunak, irakasgaian landuak eta ebaluatuak izango dira, baina ez du eraginik izango ikaslearen kalifikazioan.



Ebaluazioa ez prezentziala egin beharko balitz, antolaketa-egokitzapenak egingo dira 2021-2022 Irakaskuntzarako Egokitzapen Planaren gomendioei jarraituz eta dagokien egutegi eta egitarauan. Horren ondorioz, ebaluazio sistema edozein izanda ere, aldaketak ondorengoak izango dira: idatzizko proba eta burutu beharreko ahozko aurkezpenak, eGelaren bitartezko Collaborate erabiliz burutuko dira, eta beharrezkoa izango da probaren iraupen osoan zehar kamera eta mikrofonoa aktibatuta izatea. Ikasleren batek konexioarekin edota beharrezko bi baliabideekin arazoren bat izanez gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik edota probaren momentuan (egoeraren edota arazoaren arabera) e-mailez irakasgaiko irakaslearekin harremanetan jartzea. Justifikatutako ezintasunaren aurrean, ahozko azterketa izango litzateke aukera.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelaren bitartez errazten den materiala ezinbestekoa izango da klaseen jarraipena burutzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Abascal Rojas, F. (2004). Cómo se hace un plan estratégico. La teoría del marketing estratégico. 4 ª edic. Madrid: ESIC

Ajenjo, A.D. (2000). Dirección y gestión de proyectos. Un enfoque práctico. Madrid: RA-Ma.

Alberto, C. et alt. (1996). Gestión y Dirección de empresas deportivas. Teoría y práctica. Madrid: Gymnos.

Ander-Egg, E. (1989). Introducción a la planificación. Humanitas. B.A

Aragón, P. (1991). "Técnicas de Dirección y Marketing". Andalucía: Unisport.

Ayora, D y García, E. (2004). Organización de eventos deportivos. Barcelona, Inde.

Baratti, A.(2011). Organización y gestión de la planificación deportiva municipal. Un plan activo, para una sociedad activa. Colombia Kinessis

Celma, J. (2004) ABC del gestor deportivo. INDE

Consejo Superior de Deportes (1979). Normativa sobre instalaciones deportivas y para el deporte 1. Campos pequeños. Madrid: Consejo superior de deportes. Ministerio de cultura.

Consejo Superior de Deportes (1979). Normativa sobre instalaciones deportivas y para el deporte 2. Campos grandes. Madrid: Consejo superior de deportes. Ministerio de cultura.

Consejo Superior de Deportes (1979). Normativa sobre instalaciones deportivas y para el deporte 3. Piscinas. Madrid: Consejo superior de deportes. Ministerio de cultura.

Consejo Superior de Deportes (2012). Manuales sobre Instalaciones Deportivas. Madrid: Consejo superior de deportes. Ministerio de cultura.

Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid (1990). Curso de Arquitectura deportiva. Madrid: Servicio de Publicaciones del COAM.

Eward Allen (95). Como funciona un edificio. Ed Gustavo Gili

Engel, P., Riedman, W.(1982). "Planificación, organización, ejecución y control".Bilbao: Deusto.

Fernando Chueca Goitia (1979). Breve historia del urbanismo. Alianza Editorial

Gobierno de Navarra. Instituto Navarro de Deporte y Juventud (2006). Manual básico de instalaciones deportivas de la Comunidad Foral de Navarra. Pamplona: Fondo de Publicaciones del Gobierno de Navarra.

Gómez de la Iglesia, R, Perez Martin, M.A. (1992). El técnico en actividades socioculturales. Xabide.

Guiot, J.M. (1985). Organizaciones sociales y comportamientos. Barcelona: Herder.

Hall. R. (1982). Organizaciones, estructura y proceso. Madrid: Prentice- may.

Handym, CH. (1993). La organización por dentro. Bilbao: Deusto.

Infestas Gil, A. (1993). Sociología de la empresa. Salamanca: Amarú.

Javier, G y Maguire, J (1994). Sport and Leisure in social thought. Edit. Routledge.

Kaufmann, A. (1993). El poder de las organizaciones., Madrid: ESIC.

Lee, C. (1973). Modelos de planificación. Madrid: Pirámide.

Loret, A. (1993). Sport et management. París: Dunod

Mastro, J.C. (2006). Regálate liderazgo. Madrid.

Maqueda, F.J.(1990). Cómo crear y desarrollar una empresa. Bilbao: Deusto.

Mayntz, R. (1982). Sociología de la organización. Madrid: Alianza.

Rost, H., Roskam, F. (1998). Basic data for sports facilities. Colonia: IAKS.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ayora, D y García, E. (2004). Organización de eventos deportivos. Barcelona, Inde.
Baratti, A. (2011). Organización y gestión de la planificación deportiva municipal. Un plan activo, para una sociedad activa. Colombia Kinessis.
Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid (1990). Curso de Arquitectura deportiva. Madrid: Servicio de Publicaciones del COAM.
Fernando Chueca Goitia (1979). Breve historia del urbanismo. Alianza Editorial
Gobierno de Navarra. Instituto Navarro de Deporte y Juventud (2006). Manual básico de instalaciones deportivas de la Comunidad Foral de Navarra. Pamplona: Fondo de Publicaciones del Gobierno de Navarra.
Gómez de la Iglesia, R, Perez Martin, M.A. (1992). El técnico en actividades socioculturales. Xabide.
Guiot, J.M. (1985). Organizaciones sociales y comportamientos. Barcelona: Herder.
Mastro, J.C. (2006). Regálate liderazgo. Madrid.

Aldizkariak

- Apunts
- Revista de Educación Física
- Lecturas de Educación Física y deportes. Revista digital. www.efdeportes.com
- Revista Corps et Culture http://corpsetculture.revue.org
- Perspectivas de la educación física.

Web helbideak

https://dialnet.unirioja.es/
http://www.sportsci.org/
http://www.sportsci.org/resource/stats/index.html
http://www.efdeportes.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BADIOLA LEKUE, ADUNA
  • CHOCARRO IRIARTE, FRANCISCO JAVIER JOSE
  • MARTINEZ DE ALDAMA ORTUZAR, MARIA INMACULADA
  • BADIOLA LEKUE, ADUNA
  • MARTINEZ DE ALDAMA ORTUZAR, MARIA INMACULADA
  • ROMARATEZABALA ALDASORO, ESTIBALIZ