Komunikazioa Euskaraz Arlo Profesionalean28408
- Ikastegia
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Titulazioa
- Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 28408
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
OHARRA: EUSKARA-MAILA
Irakasgai hau euskaraz baino ez da irakasten, eta ezinbestekoa da hizkuntzaren ezagutza-maila jakin bat edukitzea (B2 gutxienez), bai ahoz eta bai idatziz, irakasgaia gainditzeko (zalantzarik izanez gero, irakasleari aholkua eskatzea komeni da).
SAIO PRESENTZIALAK: ASTEAN 4 ORDU (asteazken eta ostegunetan, 11:00-13:00). Beste bi orduak, ikasleak astean zehar egiten ditu, egokien datorkion ordutegian, lan tutorizatuen bitartez, hain zuzen ere.
Lan-harremanen arloan euskarazko testu (idatzi zein ahozko) zuzen eta egokiak sortzeko behar diren trebetasun batzuk garatzen ditugu "Komunikazioa Euskaraz Arlo Profesionalean (KEAP) irakasgaian.
Horretarako, berariaz lantzen ditugu Interneteko hizkuntza-baliabideak (batez ere, Interneteko datu-base terminologiko, hiztegi, corpus, estilo-liburu eta idazki-ereduen datutegiak). Helburua da ikasleak baliabideok erabiltzen jakitea, etorkizunean euskararen alorrean (eta bereziki, lan-harremanetako euskararen alorrean) sortuko zaizkion hizkuntza- zalantzei eraginkortasunez erantzun ahal izateko.
Beraz, irakasgai honen bidez Lan-harreman eta Giza Baliabideetako Graduko tituludunaren komunikazio-gaitasunaren alderdi batzuk garatuko ditugu: bereziki, idatziz nahiz ahoz eraginkortasunez komunikatzeko estrategiak ikastea, eta arloko terminologiaren eta testu-genero ohikoenen ezagutza praktikoa.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
HELBURU OROKORRA
Irakasgai honen helburu nagusia da ikaslea gai izatea lanaren arloko gai eta lanbideetan euskaraz zuzen eta egoki jarduteko, idatziz zein ahoz.
IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK
1.Lan-harremanen arloko gaiei buruzko azalpen, argibide eta aholkuak ematea, betiere komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta, idatziz zein ahoz.
2.Lan-harremanen arloan erabiltzen diren dokumentu mota nagusiak interpretatzea, idaztea eta aurkeztea: gutunak, txostenak, kontratuak, errekurtsoak, irizpenak, ebazpenak, lege-testuak...
3.Lan-harremanen arloko diskurtsoak behar bezalako zehaztasunez moldatu eta garatzeko funtsezkoak diren irizpide, baliabide eta estrategiak ezagutzea eta kasu praktikoetan beregaintasunez aplikatzea.
IKASKUNTZAREN EMAITZAK
Irakasgai honetan ikaslea prestatuko da
-Lan-harremanen testuinguru akademiko zein profesionalean kontuan hartu behar diren hizkuntza-irizpideak erabiltzeko eta testu zuzen eta egokiak idatziz nahiz ahoz sortzeko (baita ingurune eleaniztunetan ere )
-Internet eta IKTak eraginkortasunez erabiltzeko eta lan-harremanen testuinguruan sortzen diren zalantzak modu autonomoan argitzeko.
-Lan-harremanen testuinguruko testu-genero nagusiak bereizteko eta askotariko testuak sortzeko (argibide-testuak, herritarrentzako komunikazioak -gutunak, jakinarazpenak...-, azalpenezkoak, etc.).
-Talde-lanean zein nork bere kasa, autonomiaz eta arduraz jarduteko.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
PROGRAMA:
1. modulua: Komunikazio eraginkorra administrazioan eta arlo juridikoan
1.0. Mezu elektronikoa eta aurkezpen-gutuna
1.1. Komunikazio gaitasunak arlo juridikoan eta administrazioan
1.2. Zuzenbidea, justizia eta administrazioa aztergai
1.3. Legeriaren inguruko informazioa biltzen
1.4. Jendaurreko azalpenak/mahai-ingurua
1.5. Zabalkunde-artikulua: adituaren iruzkin argigarria
2. modulua: Lan-zuzenbidearen eta administrazioaren testu-generoak
2.1. Administrazioko, lege-arloko eta testuak bereizi eta sailkatu
2.2. Administrazioko, lege-arloko eta auzitegietako testu elebidunak sortzeko estilo-irizpideak
2.3. Administrazioko, lege-arloko eta auzitegietako testuak: komunikazio elebiduna
3. modulua: Administrazio eta arlo juridikoko estiloa, lexiko espezializatua eta terminologia
3.1. Ulertzeko eskubidea eta hizkera argiaren aldeko mugimenduak
3.2. Administrazioko hizkera langai: Hizkuntzaren kalitatea dokumentu profesionaletan
3.3. Hizkera-juridikoa langai: estiloa, lexiko espezializatua eta terminologia-zalantzak ebazten
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai hau Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua euskaraz zein gaztelaniaz egiten ari diren ikasleentzat izan daiteke egokia. Besteak beste, IVAPeko hizkuntza-eskakizunetarako (profilak) prestakuntza eskaintzen du.
Material eta baliabide gehienak campus birtualean jarriko dira (eGela). Hartara, eskoletara joaterik ez daukaten ikasleek aukera izango dute irakasgaian zer eduki landu diren ikusteko, eta, nahi izanez gero, amaierako azterketa prestatzeko.
Irakasgai praktikoa izango da. Gelan jarduera zehatzak egingo dira, programan jasotako langaiei buruz. Irakasleak ikasleen esku jarriko ditu jarduera horiek egiteko behar diren baliabideak eta haien ondoan jardungo du sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiten laguntzeko.
Hainbat eratako lanak egingo dira: gai bati buruzko idazlanak, testuak hobetzeko ariketak, testu jakin bateko akatsen zuzenketak, kontsulta-tresnen bilaketak, terminologia teknikoa lantzeko ariketak, testu laburren itzulpenak, ahozko aurkezpenak... Jarduera asko ordenagailuz egingo dira, Interneteko bitartekoak erabilita. Hori dela eta, irakaskuntza- saioak ordenagailu-gelan eskainiko dira ahal den guztietan.
Agindutako lanak ezarritako epearen barruan helaraziko zaizkio irakasleari. Lan horien emaitzak ikasle bakoitzarekin aztertu eta berrikusiko ditu irakasleak. Irakasgaiaren modulu bakoitzaren amaieran ikasleek proba bat egingo dute ikasgelan bertan, moduluan zehar landutakoa zein neurritan bereganatu duten egiaztatzeko.
OHARRA: Bai lan praktikoetan bai probetan, ikasleek ortografia- eta gramatika-akatsak eginez gero, puntuazioa galduko dute.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 25
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
- Portfolio (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EBALUAZIOA: EBALUAZIO JARRAITUA (ETENGABEA)
Irakasgaiaren ebaluazioa JARRAITUA (etengabekoa) izango da (kalifikazioaren % 100 jokatzen da). Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio gehienetara joatea (% 80) eta jarduera gehienak (% 90) garaiz entregatzea; bestalde, gainditu ahal izateko, ezinbestekoa izango da, orobat, modulu bakoitzaren amaieran proposatuko diren probak egitea* eta bukaerako lana egitea.
*OHARRA:
Irakasleak baimena emanez gero, 5.eta 6. moduluko probetan Interneteko baliabideak (gela birtualekoak barne) erabiltzeko aukera izango du ikasleak.
-Moduluen amaierako probak: % 25
-Astez aste egingo diren jarduerak: % 15
-Portfolioa: % 40
-Amaierako proiektua: % 20
EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA (AZKEN EBALUAZIOA):
Hala ere, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez (kalifikazioaren % 100) ebaluatuak izateko: bai ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek, bai hasieratik azken ebaluazioaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek. Nolanahi ere, eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan*. Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako jarduerak kalifikatuko dira. Edonola ere, modulu-amaierako probetara agertu ezean, "ez aurkeztua" izango da amaierako kalifikazioa.
*Ikasleen Ebaluaziorako Arautegian, 8.3. artikuluak dioenari jarraiki.
DEIALDIARI UKO EGITEA ("AURKEZTEKE / EZ AURKEZTUA" kalifikazioa):
Bestalde, UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiaren 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.
AZKEN EBALUAZIOA (kalifikazioaren % 100):
Azken ebaluazioak atal hauek izango ditu:
1) Banakako lan bat entregatzea, ikaslearen gidan deskribatuta egongo dena: % 25
2) Amaierako azterketa: % 75. Atal hauek izango ditu azterketak:
-Askotariko ariketa, galdera eta jarduerak: % 50
-Idazlana: % 25
Azken ebaluazioa egiteko eskubidea duten ikasleek gutxieneko maila erakutsi beharko dute irakasgaiaren hiru gaitasunetan. Beraz, azken ebaluazioan gainditutzat emateko, atal guztietan (lana, ariketak, itzulpena, idazlana) erakutsi beharko dute gutxieneko maila.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EZOHIKO DEIALDIA: Azken ebaluazio baten bidez egiaztatuko dira ikaskuntza-emaitzak lortu izana. Azken ebaluazio horrek atal hauek izango ditu:
1) Banakako lan bat entregatzea, ikaslearen gidan deskribatuta egongo dena: % 25
2) Amaierako azterketa: % 75. Atal hauek izango ditu azterketak:
-Askotariko ariketa, galdera eta jarduerak: % 50
-Idazlana: % 25
Ezohiko deialdian, ikasleek gutxieneko maila erakutsi beharko dute irakasgaiaren hiru gaitasunetan. Beraz, azken ebaluazioan gainditutzat emateko, atal guztietan (lana, ariketak, itzulpena, idazlana) erakutsi beharko dute gutxieneko maila.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Nahitaez erabili beharreko materialak GELA BIRTUALAren bidez jarriko dira ikasleen esku (eGela).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
ACEBO, S. (koord.) (2018). Dilo bien y dilo claro. Manual de comunicación profesional. Madril:
Larrousse.
ALBERDI, X.; AZKARATE, M. eta beste (2019): UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen hiztegi juridikoa.
Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ALBERDI, X. eta SARASOLA, I. (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Bilbo: EHU.
ARAGÜÉS, M. A. (2014). Los lenguajes del foro. Lo que un abogado debe saber: hablar, escribir y estar. Valentzia: Tirant Lo Blanch.
ARAKAMA, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de Administración Pública
AMATRIA, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz:
IVAP.
ARRIETA, A. et al. (2003). GALDEZKA. Euskarazko zalantzei erantzunez. Gasteiz: IVAP-HAEE.
BARONA, I. eta ORIA, K. (2012). Trebakuntzarako ariketa-liburua. Gasteiz: IVAP-HAEE.
ERKOREKA, J. eta LOZANO, J. (Koord.) (1994). Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz: HAEE/IVAP
EUSKALTZAINDIA (1993b). Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia.
FERNÁNDEZ, J. (2018). Euskararen Erabilera Inklusiboa. Leioa: UPV/EHUren argitalpen-zerbitzua.
GARCÍA RIBAS, C. (2006) Tengo miedo. Carisma y liderazgo a través de la gestión del propio miedo.
Barcelona: Granica
GARTZIA, J. (2008). Jendaurrean Hizlari. Ahozko Komunikazio Gaitasuna Lantzeko Eskuliburua.
Donostia: Alberdania.
HAINBATEN ARTEAN (2009). Eusko Legebiltzarraren idazteko, itzultzeko eta zuzentzeko jarraibideak.
Gasteiz: Eusko Legebiltzarra. URL: http://www.parlamento.euskadi.net/e_normas_redaccion.html
LOZANO, J. (Koord.) (1997). Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Gasteiz: HAEE/IVAP
MARAÑON, M. 2013). Jendaurrean hitz egitea. Traketsetik abilera. Madril: Oberon.
MUÑOZ, S. (2017). Libro de estilo para la Justicia. Madril: Espasa.
RAMÍREZ MARTÍNEZ, Juan M. (2004): Lan-zuzenbidearen ikasgaiak, Bilbao, Deustu.
REGÚLEZ, E. eta PASTOR, B. (2017). Letrado, tiene la palabra. Pautas para la redacción de escritos y
exposiciones orales. Madril: Editorial La Ley.
SARASOLA, I. (1997). Euskara batuaren ajeak, Alberdania.
URRUTIA, A. eta LOBERA, A. (Arg.) (1995). Euskara, zuzenbidearen hizkera. Bilbo: Deustuko
Unibertsitatea.
UZEI, (1999). Lan harremanen hiztegia / Diccionario de relaciones laborales. Euskadiko Lan Harremanen Kontseilua; Nafarroako Gobernua. URL: http://web.crl-lhk.org/datos/documentos/appcoddoc_20/Lan%20harremanen%20hiztegia/htmlak/oro.htm
Gehiago sakontzeko bibliografia
BAYO, J. (zuz.) (1998). El lenguaje judicial. Madril: Consejo General del Poder Judicial.
BENOIT, A. (2000). Decir o escribir lo esencial en pocas palabras. Hacer la síntesis. Bilbo: Deusto. BURGO, M. eta MARCHÁN, A. (2000). El lenguaje del derecho. Bartzelona: Editorial Bosch.
CALONJE, C. (2009). Técnica de la argumentación jurídica. Iruñea: Thomson Reuters & Aranzadi.
CALVO, L. (1980). Introducción al estudio del lenguaje administrativo. Gramática y textos. Madril: Gredos. CASTELLÓN, H. (2001). El lenguaje administrativo. Formas y uso. Granada: Editorial La Vela.
CAZORLA, L. M. (2007). El lenguaje jurídico actual. Zizur Txiki: Aranzadi.
CONDE, J. (2009). Lenguaje administrativo y derecho: El lenguaje como aspecto de la actividad administrativa. Zizur Txiki: Aranzadi.
DEL BURGO, M. eta MERCHÁN, A. (2000). El lenguaje del derecho. Bartzelona: Bosch. ESCUELA JUDICIAL (2000). Lenguaje forense. Madril: Consejo General del Poder Judicia. GARCÍA, J. (2009). Estrategia de oratoria práctica para abogados. Madril: Colex.
GARCÍA, J. eta ORTAS, S. (2007). Estrategia de negociación práctica para abogados. Madril: Colex.
HAINBATEN ARTEAN (2004). Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza HERNANDO, L. A. (2003). El lenguaje jurídico. Madril: Editorial Verbum
LOZANO, J. (1997). Zenbait argibide euskara juridikoaren gainean. ELERIA 1, 55-76.
MARTÍN, J. (1991). Normas de uso del lenguaje jurídico. Granada: Pomares.
MILLÁN, A. (1997). Libro de estilo para juristas. Normas básicas y reglas técnicas para la elaboración del trabajo académico. Madril: MAP.
Aldizkariak
Euskaltzaindia: Euskara (http://www.euskaltzaindia.eus)
ELERIA. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria (Eusko Ikaskuntza) Administrazioan Euskaraz (IVAP)
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Aldizkaria (ZEA)
Lan Harremanen Unibertsitate Eskola: Lan harremanak
http://www.lan-harremanak.ehu.es/p231-content/es/contenidos/informacion/rrll_revista/es_revista/indice.html
Web helbideak
AZPIDAZKI: http://azpidazki.ehu.eus/azpidazki/default.aspx AZPIDAZKI itzulpen-memoriak:
http://azpidazki.ehu.eus/azpidazki/moduluak/nolaitzulidute/nolaitzuliduteaurreratua.v2.aspx?id=1&locale=eu-ES
UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/ → Hizkuntza baliabideak
EUSKALTZAINDIA: https://www.euskaltzaindia.eus/hizkuntza-baliabideak Euskara Institutuaren kontsultagunea: https://www.ehu.eus/eu/web/eins/home
EIMA-REN ESTILO-LIBURUA:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html Euskara Institutua: http://www.ei.ehu.es/
Euskara Juridikoaren Ataria: http://www.euskara-juridikoa.com Administrazioko hizkera: http://www.ivap.euskadi.net/r61-
2347/eu/contenidos/informacion/admin_hizkera/eu_3810/hizkera_menu_e.html
CENTRE DE REDACCIÓ: http://mutis2.upf.es/cr/casjur2005/index.html EHULKU: http://www.ehu.es/ehulku/
ELET: http://www.ivap.ejgv.euskalsarea.eus/elet/Default.aspx
Epaitegietako testuak eta terminologia: http://www.justizia.net/uzei/default.asp?Idioma=eu EPAIBI ataria: https://www.justizia.eus/euskara-justizian
EUSKALTERM: http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_c.htm
Hizkera Juridiko Argia (IVAP): https://ainhoaaltzuguren.wixsite.com/hizkerajuridikoargia IDABA: http://www.ivap.ejgv.euskalsarea.eus/r21uUdaWar/consulta/maint
Iusplaza ataria: http://www.iusplaza.com/
Zuzenbide Corpusa: https://www.ehu.eus/eu/web/eins/zuzenbide-corpusa
CR (Centre de Redacció): https://parles.upf.edu/llocs/cr/casjur2005b/index.html
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 11:00-12:00 (1) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:00-13:00 (1) |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 11:00-13:00 (1) |