Funtzio Publikoa27668
- Ikastegia
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Titulazioa
- Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 4.5
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Kodea
- 27668
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgaiaren helburua ikasleak enplegu publikoaren munduan sartzea da: sartzeko moduak, motak, langile publikoen eskubideak eta betebeharrak...
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ikasleek gai izan behar dute funtzio publikoari buruzko legeria ulertzeko, kasu praktiko errazak ebatzi ahal izateko. Era berean, lanpostuen zerrenda bat, funtzio publikoan sartzeko prozedura eta karrera-sistema aztertzeko eta ulertzeko gai izan beharko dute.
Ikaskuntzaren emaitza horiek honako gaitasun hauekin lotuta daude:
- 10. zk.: Titulazioaren arlo desberdinei buruzko txostenak, kontratuak, demandak eta errekurtsoak zuzenbidearen arabera idaztea.
Menderatze-mailari eta ikaskuntzaren adierazleei buruzko informazioa:
https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/10.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+10_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/50db6f7b-fbd5-1f40-54ac-36fbbdc3f477
GRADUKO ZEHARKAKO GAITASUNAK:
- Behar bezala komunikatzea, transmititzea eta harremanetan jartzea, idatziz, titulazioari dagokion hizkuntza teknikoan.
Menderatze-mailari eta ikaskuntzaren adierazleei buruzko informazioa:
https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+II+2014_07_13+CTG+Comunic+escrita.pdf/b9c6a0db-c8cc-2c6f-9985-8ef1b0107daf
- Arazoak eraginkortasunez konpontzea, eskuratutako gaitasunak eta trebetasunak erabiliz, aukera posibleak identifikatu eta baloratzeko.
Menderatze-mailari eta ikaskuntzaren adierazleei buruzko informazioa:
https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+IV+2014+CTG+Resol+problem.pdf/8c6c7ffc-fabc-787d-22ad-c075fc1b4923
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. FUNTZIO PUBLIKOA. Funtzio Publikoaren esanahia.
2. LANGILE PUBLIKOEN MOTAK. Funtzionario publiko eta Lan-kontratuko langileen arteko ezberdintasunak.
3. ENPLEGU PUBLIKORAKO SARBIDEA. Sarbiderako baldintzak. Organoak, sistemak eta haukeraketa prozedura.
4. FUNTZIONARIOEN ADMINISTRAZIO KARRERA. Esannahia eta motak.
5. ADMINISTRAZIO EGOERAK ETA ZERBITZU HARREMANAREN AMAIERA . Zerbitzu aktiboa, zerbitzu bereziak,beste Administrazio Publiko batzuen zerbitzura jardutea, eszedentzia,funtzioen etenaldia,funtzionario egoeraren galera.
6.FUNTZIONARIOEN ESKUBIDEAK.
7. EGINBEHARRAK ETA BATERAEZINTASUNAK. Etika zerbitzu publikoan.
8. DIZIPLINA ETA ERANTZUKIZUNEZKO ERREGIMENA. Faltak, zigorrak eta diziplina prozedura.
MetodologiaToggle Navigation
Klase magistrala eta praktikak
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
- Test motatako proba (%): 20
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgai honetan ebaluaketa jarraitua eta azken froga erabiliko dira.
Ebaluaketa jarraituan, lauhilekoan eskatzen diren zeregin guztiak (praktiken ebazpenak, ariketak, irakurketak) % 40an baloratuko da. Azken froga, Unibertsitateko egutegi akademikoan ezarritako epearen barruan egingo da, eta nota osoaren % 60 izango da. Amaierako frogak ikasturtean zehar eman diren ezagutza teorikoak ebaluatuko ditu.
Azken nota bi kontzeptutan oinarritzen da: batetik, azterketaren nota, hau da,
amaierako notaren % 60 eta, bestetik, praktikak egiteagatik egindako ebaluazio jarraituan lortutako emaitzak ( % 40).
Ezin izango da irakasgaia gainditu amaierako azterketa teorikoa gainditu gabe.
Ebaluazio jarraituari uko egiteko, idazki bat bidaliko zaie irakasle arduradunei, gutxienez 9 asteko epean. Kasu horretan, ikasleek amaierako ebaluazio-sistema erabiltzeko eskubidea izango dute. Sistema horretan, amaierako idatzizko frogak irakasgaiaren kalifikazioaren % 100 hartuko du.
Azken ebaluazioari uko eginez gero, ez da azken frogara aurkeztuko, eta ikaslea aurkeztu gabe agertuko da.
Osasun-egoerak hala eskatzen badu eta frogak aurrez aurre egiterik ez badago, egoera horietarako eGelan dagoen ikaslearen gidan (edo koadernoan) zehaztutako prozedura aktibatuko da.
Ebaluazio-frogetan edo UPV/EHUn ebaluagarriak diren lan akademikoak egin eta aurkeztean iruzurrezko edo zintzotasunik gabeko jarduntzat hartuko dira honako jokabide hauek: lanak plagiatzea, hau da, besteren lanak kopiatzea, jatorria edo erabilitako iturria aipatu gabe, eta norberak landutakotzat aurkeztea ebaluazio akademikoa behar duten testu edo lanetan.
Oro har, eta kontrakorik adierazi ezean, UPV/EHUn ebaluazio-froga bat egiten den bitartean, debekatuta egongo da ikasleek liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta gailu edo gailu telefonikoak, elektronikoak, informatikoak edo bestelakoak ere.
Ebaluazio-froba batean kopiaren bat egiaztatzen bada modu frogagarrian, froga horretan parte hartzen duen ikasle bakoitza gainditu gabekotzat joko da, dagokion erantzukizunari kalterik egin gabe. Froga egiten den bitartean egiten bada egiaztapena, berehala eten ahal izango zaio inplikatutako pertsonari.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian, ebaluazioa, azterketa baten bidez egingo da. Azterketa horretan, zati teorikoa guztizko notaren % 70 izango da, eta praktika % 30.
Irakasgaia ezin izango da gainditu zati teorikoa gainditu gabe.
Ikaslea ezohiko frogara aurkezten ez bada, ez-aurkeztutzat joko da.
Osasun-egoerak hala eskatzen badu eta frogak aurrez aurre egiterik ez badago, egoera horietarako eGelan dagoen ikaslearen gidan (edo koadernoan) zehaztutako prozedura aktibatuko da.
Ebaluazio-frogetan edo UPV/EHUn ebaluagarriak diren lan akademikoak egin eta aurkeztean iruzurrezko edo zintzotasunik gabeko jarduntzat hartuko dira honako jokabide hauek: lanak plagiatzea, hau da, besteren lanak kopiatzea, jatorria edo erabilitako iturria aipatu gabe, eta norberak landutakotzat aurkeztea ebaluazio akademikoa behar duten testu edo lanetan.
Oro har, eta kontrakorik adierazi ezean, UPV/EHUn ebaluazio-froga bat egiten den bitartean, debekatuta egongo da ikasleek liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta gailu edo gailu telefonikoak, elektronikoak, informatikoak edo bestelakoak ere.
Ebaluazio-froga batean kopiaren bat egiaztatzen bada modu frogagarrian, froga horretan parte hartzen duen ikasle bakoitza gainditu gabekotzat joko da, dagokion erantzukizunari kalterik egin gabe. Froga egiten den bitartean egiten bada egiaztapena, berehala eten ahal izango zaio inplikatutako pertsonari.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Legedia
Ordenagailua
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
SÁNCHEZ MORÓN, M., Derecho de la función Pública.
PARADA VÁZQUEZ, R. Organización y empleo público.
Gehiago sakontzeko bibliografia
PALOMAR OLMEDA, A. Función Pública, Legislación, doctrina y jurisprudencia.
BENGOETXEA ALKORTA, A., Negociación Colectiva y Autonomía Colectiva en la Función Pública.
Aldizkariak
Revista Vasca de Administración Pública.
Revista española de Derecho Administrativo.
Revista de Administración Pública
Actualidad Administrativa.
Web helbideak
GOBIERNO VASCO
http://euskadi.net/
MINISTERIO DE ADMINISTRACIONES PÚBLICAS
http://www.map.es/
UNION EUROPEA
http://www.eu.int/
DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA
http://www.bizkaia.net/
DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA
http://www.gipuzkoa.net/
DIPUTACIÓN FORAL DE ARABA
http://www.alava.net/
EUDEL-ASOCIACIÓN DE MUNICIPIOS VASCOS
http://www.eudel.es/
BIBLIOTECA DE LA UPV/EHU
http://www.biblioteca.ehu.es/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ARRESE IRIONDO, MARIA NIEVES
- GARCIA URETA, AGUSTIN MARIA
- SANCHEZ MORALES, MIREN ITXASO
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 18:00-19:30 (1) |
Irakasleak
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 19:30-20:00 (1) | 17:30-18:30 (2) |