XSLaren edukia

Gizarte Ikerketarako Teknika Kuantitatiboak27645

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Titulazioa
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27645

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte ikerketarako teknika kuantitatiboen irakasgaiaren helburua ikaslea eremu soziolaboraleko gizarte ikerketan murgiltzea da. Irakasgai honek ikerketa kuantitatiboaren garapenerako beharrezkoak diren oinarrizko gaitasun eta konpetentziak bermatu nahi ditu, besteak beste, ondorengo arlotan: lanaren antolaketa, lan harremanak, lan-asetasuna edo ebaluazio soziolaborala.

Lehen lauhilekoan irakasten den Gizarte Ikerketarako Teknika Kualitatiboarekin batera, ikasleak ikerketa sozialaren oinarri metodologikoetan trebatu nahi dira. Horretarako, teknika eta tresna zehatzak irakatsiko dira, beti ere lan harreman eta giza-baliabideen ikuspegitik, eremu horietan garatu beharko baitira egresatuak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



Graduaren zeharkako gaitasuna (GZG): Ahozko komunikazioa: titulazioaren berezko lengoaia teknikoan, era egoki eta eraginkorrean komunikatzea eta erlazionatzea.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+I+2014_05_22+CTG+Comunic+verbal.pdf/b736931f-e3ca-e0c7-83c1-f0364d01ad97



Graduaren zeharkako gaitasuna (GZG): Idatzizko komunikazioa: Ikasketa Planean azaldutakoa: titulazioaren berezko lengoaia teknikoan, idatziz era egoki eta eraginkorrean komunikatzea eta erlazionatzea.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+II+2014_07_13+CTG+Comunic+escrita.pdf/b9c6a0db-c8cc-2c6f-9985-8ef1b0107daf



Graduaren zeharkako gaitasuna (GZG): IKT-en erabilpena: une bakoitzean eskura dauden IKT-ak erabiltzeko gaitasuna titulazioarekin erlazionatuta dauden edukien informazioa eskuratu eta prozesatzeko.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777121/Anexo+III+2014_05_22+CTG+Uso+TIC.pdf/99ff7d7c-16ee-6e91-71b8-f66e1268e90e



Graduaren berariazko gaitasuna (GBG): lan merkatuaren datu eta adierazle sozioekonomikoak interpretatzea eta lan arloko ikerketa proiektuak garatzeko teknika egokiak ezartzea.

https://www.ehu.eus/documents/6902252/14777368/17.-14_10_29+GUIA+CEG+n%C2%BA+17_1%C2%BA%2C2%C2%BA%2C3%C2%BA%2C+4%C2%BA.pdf/bc32a6f2-8d4e-3804-f25f-ccd0f4abe1ff



Ikasgaiaren berariazko gaitasunak (IBG): lan merkatuaren datu eta adierazle sozioekonomikoak eraginkorki hautatu, jaso eta interpretatu, ikerketa soziolaboraleko proiektu baten baitan teknika kuantitatiboak erabiliz.

Ikasgaiaren berariazko gaitasunak (IBG): Lan munduko txosten eta dokumentuak arrazionalki aztertzea

Ikasgaiaren berariazko gaitasunak (IBG): Datuak eta ezagutzak kontuan hartuta, lan munduko errealitate sozial, juridiko eta ekonomikoa kritikoki aztertzea

Ikasgaiaren berariazko gaitasunak (IBG): Datu baseak erabili eta ustiatzea teknika estatistikoak erabiliz

Ikasgaiaren berariazko gaitasunak (IBG): Txosten soziolaboralak egitea



IKASKUNTZAREN EMAITZAK

• Ikerketa soziolaboralaren fase ezberdinak ezagutzen eta erlazionatzen ditu.

• Datuak bildu eta aztertzen ditu eremu soziolaboralean

• Txosten soziolaboralak idatzi eta defendatu egiten ditu

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Ikerketa sozialaren prozesua. Sarrera.

2. Bigarren mailako datuen ustiaketa eta lehen mailakoen diseinua.

3. Aldagai bakarreko eta biko estatistika deskribatzailea.

4. Neurri sozioekonomikoen garapen tenporala.

5. Ikerketa soziolaboralaren txostena.

MetodologiaToggle Navigation

Gizarte Ikerketako Teknika Kuantitatiboen ikasgaiaren irakaskuntzak 60 ordu ditu aurrez aurreko irakaskuntzan (6 kreditu), eta ikaslearen 90 orduko aktibitate ez presentziala. Ikasgelako irakaskuntzako orduak hiru irakaskuntza motatan banatzen dira, hau da, klase magistralak, ikasgelako praktikak eta ordenagailu praktikak, beti ere, ikaskuntzako emaitzarik onenak lortzeko helburuarekin. Ordu kopuruaren banaketa Irakaskuntza gidak berak ezartzen duena da.

- Klase magistralak: guztira 37,5 ordu. Bertan, gai bakoitzaren kontzeptuak eta oinarrizko edukiak garatu eta azalduko dira.

- Gela praktikak: guztira 15 ordu. Praktika hauek magistralekin konbinatuko dira, eduki teorikoak zuzenean eta era errazean aplikatzeko bide gisa. Beraz, eduki teorikoaren garapenean sortzen den ezagutzaren ezarpen praktikoa osatzen dute.

- Ordenagailu praktikak: guztira 7,5 ordu. Irakasgaiaren izaera instrumentalak ordenagailuen erabilpena eskatzen du lana garatzeko eta datu kuantitatiboen analisia egin ahal izateko.









Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazio-sistemak lehentasunezkoa da (Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak, 8. artikuluko 2.1 puntuan).



Etengabeko ebaluazio-sistemak klasera erregulartasunez joatea eskatzen du, eta hori kontuan hartuko da ikasgelan egingo diren praktiken (ikasgelakoak eta/edo multimediakoak) gutxienez % 75a egiten eta gainditzen. Praktikak egin daitezke irakasgaiaren edozein irakaskuntza-orduan. Gainera, aktiboki parte hartu beharko da talde-lanan.



Eskolara aldizka joaten ez diren eta praktiken % 75a gutxienez egin eta gainditzen ez duten ikasleek, edo talde-lanean parte hartzen ez dutenek ezin izango dute etengabeko ebaluazio-sisteman sartu.



Erregulartasunez eskolara joaten ez diren ikasleek ezin izango dute ebaluaketa jarraia egin.



Azken ebaluazioa bi ebaluazio-proba izango dira. Lehenik, garatu beharreko idatzizko proba gai teorikoak eta ariketa praktikoak konbinatuko ditu, eta irakasgaiaren kalifikazioaren % 60 izango da. Bigarren, azterketa praktikoa, ordenagailuarekin, ikasgaiaren kalifikazioaren % 40. Proba praktikoa Microsoft Excelekin egingo da, eta kalkulu eta analisi estatistikorako tresnen erabilera eta emaitza estatistikoen interpretazioa ebaluatuko dira.



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluaren arabera:

“Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.”





UKO EGITEA:

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluaren arabera:

"Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari."



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.3 artikuluaren arabera:

“Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.”

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Oro har, ezohiko deialdiko ebaluazioa idatzizko proba bat izango da, irakasgaiaren kalifikazioaren % 100a izango da. Ikasleek etengabeko ebaluazioa egin duten ohiko deialdian, praktiken % 75a gutxienez eta talde-lana egin duena, ikaslearekin adostuta, kalifikazioaren % 100etik beherako balioa duten idatzizko beste proba batzuk egitea.



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluaren arabera:

“Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.”



Azken ebaluazioa idatzizko proba bat izango da, gaiaren kalifikazioaren %60 hartuko duena, eta ordenagailuz egindako proba, gaiaren kalifikazioaren %40 hartuko duena.



UKO EGITEA:

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluaren arabera:

"Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari".



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.3 artikuluaren arabera:

“Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.”

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren materialak, teorikoak eta praktikoak, eGela plataforman metatzen joango dira, ikasleek sarbidea izan dezaten. Eduki bera izango da ebaluazio jarraituaren sisteman arituko direnentzat eta azken ebaluazioa jasoko dutenentzat.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Juaristi, P. (2003). Gizarte ikerketarako teknikak. Teoria eta adibideak. Leioa: UPV/EHU

Alcalá, A. (1999). Estadística para Relaciones Laborales. Salamanca: Hespérides.

Diaz, M.T. y Molera, L. (2014). Estadística para las ciencias sociales. Murcia: Diego Marín

Callejo, J. (2009). Introducción a las técnicas de investigación social. Madrid: Ramon Areces.

Ferris J, R. (2006). Estadística para las Ciencias Sociales. Madrid: McGraw Hill.

Martín, U., González-Rábago, Y., Bacigalupe, A. (2012). Estadística descriptiva básica con Excel: funciones y tablas dinámicas. Departamento Sociología 2 UPV/EHU. Leioa.

Montero Lorenzo, J. Mª. (2000). Estadística para Relaciones Laborales. Madrid: Editorial AC.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Corbetta, P. (2007). Metodología y Técnicas de Investigación social. Madrid: Mc Graw Hill
Montero Lorenzo, J.Mª. (2007). Problemas resueltos de estadística descriptiva para ciencias sociales. Madrid: Thomson
Montero Lorenzo, J. Mª. (2000). Estadística para Relaciones Laborales. Madrid: Editorial AC.
Pérez, R.; Caso, C.; Río, M.J. y López, A.J. (2011). Introducción a la Estadística Económica. [libro en línea] Disponible en: http://goo.gl/Tkn8q
Vallejos, A., Ortí, M., Agudo, Y. (2007). Métodos y técnicas de investigación social. Madrid: Ramón Areces

Aldizkariak

Empiria, Revista de Metodología de Ciencias Sociales, Madrid.

Web helbideak

Corbetta, P. (2007). Metodología y Técnicas de Investigación social. Madrid: Mc Graw Hill
Montero Lorenzo, J.Mª. (2007). Problemas resueltos de estadística descriptiva para ciencias sociales. Madrid: Thomson
Montero Lorenzo, J. Mª. (2000). Estadística para Relaciones Laborales. Madrid: Editorial AC.
Pérez, R.; Caso, C.; Río, M.J. y López, A.J. (2011). Introducción a la Estadística Económica. [libro en línea] Disponible en: http://goo.gl/Tkn8q
Vallejos, A., Ortí, M., Agudo, Y. (2007). Métodos y técnicas de investigación social. Madrid: Ramón Areces


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • APELLANIZ VALLE, KEPA XABIER
  • BELAUSTEGUI IBARLUCEA, LUIS
  • GONZALEZ RABAGO, YOLANDA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-13:30 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-12:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-13:30 (1)

Irakasleak

02 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

02 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-12:30 (1)

Irakasleak

02 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:30-11:30 (1)

10:00-10:30 (2)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-11:00 (1)

Irakasleak