Psikologiako VII. promozioko graduatuei Diplomen emate zeremonia
Data
2019/11/29, 17:30 - 00:00
Psikologia Fakultateko VII. promozioko graduatuei diplomak emateko ekitaldia ospatuko da, hurrengo ostiralean, azaroak 29, arratsaldeko 17,30tan, Ignacio M. Barriola auditorioan. Egitaraua ondorengo izango da:
-
Ekitaldiaren irekiera, M. Gabriela Chotro dekano andrearen ongietorriarekin.
-
Unai Arrieta Iharduera Fisikoa eta Kirolaren Psikologoak hitz egingo du.
-
Ikus-entzunezko bat emango da VII. promozioko gradudunei buruz.
-
Diplomen ematea.
-
Gradu Amaierako Lan onenaren saria emango da.
-
Karrera Amaierako sari bereziak banatuko dira.
-
UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea den Agustín Erkizia jaunaren mintzaldia.
-
Musika emanaldia eta “Gaudeamus Igitur” ereserkiaren abestea.