Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Hitzaldia: “Cuando la mente encontró a su cerebro”. Luis Aguado

Irudia

LUIS AGUADO  irakasleak " Cuando la mente encontró a su cerebro" izenburuarekin  hitzaldi bat emango du datorren ASTEARTEAN, ABENDUAREN  10ean, 15: 00etatik 16:30etara,     UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ARETOA NAGUSIAN.

Luis Aguado Madrilgo Unibertsitate Conplutenseko (UCM) Oinarrizko Psikologia Saileko irakaslea eta Neurozientzia Afektibo eta Sozialeko ikerketa taldearen zuzendaria da,  hala nola prozesamendu afektiboa, emozioak eta kognizio soziala gaietan Ikertzaile aditua. Alegia, nahaste psikotiko eta bipolarrak dituzten gaixoen  aurpegiko espresio, emozio eta kognizio sozialetan  prozesamenduaren  mekanismo pertzeptiboak nahiz arretazkoak  ebaluatu ditu. CV zabalekoa,  estatu eta nazioarte maila errekonozimendu handia du bere lan esperimental eta egindako idazlanengatik. Bere liburu ospetsuen artean "Emoción, afecto y motivación" dago, azken edizioa duela gutxi argitaratu dena.

 

CUANDO LA MENTE ENCONTRÓ A SU CEREBRO

Gizakia da bere barneari begiratzeko eta bere buruari honako galderak egiteko gai den animali bakarra:  Zer dago hor barnean? Nola funtzionatzen dute gure portaera, pentsamenduak eta emozioak sortzen dituzten gure garunak eta gogamenak? Historian zehar, galdera horiek artistak eta pentsalariak liluratu egin dituzte, baina orain dela gutxi ezagutza zientifikoaren bidez hasi gara galderak erantzuteko posibilitatea ikusten. Psikologia eta neurozientzien batasunetik eratorritako egungo neurozientzia kognitiboa, biologiatik gogamena nola sortzen den ezagutzeko helburua daukan disziplina anitzeko enpresa da. Gogamena bere burmuinaren bila.

 

Luis Aguadok honako gai hauetaz hitz egingo du: 

Itentitate pertsonala; ispilu neuronak: enpatia eta gogamen soziala; arrazoia eta intuizioa: garun hemisferioen espezializazioa; plazerraren psikobiologia: ongizatetik adikzioetara;  meditazioa eta bere erabilera terapeutikoa; oroitzapen traumatikoen patua; loaren eta oroimenaren arteko erlazioa;  garuna eta hezkuntza;  teknologia berrien ondorio psikologikoak eta hizkuntza neuronala deszifratzeko teknologia berrien garapena.

 

Unibertsitateko komunitate osoa ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen dugu.

Psikologiako Fakultateko Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta Garapenaren Sailak antolatuta.