Gaia
RODRIGO AGERRI GASCON
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- rodrigo.agerri@ehu.eus
Ramón y Cajal ikertzailea IXA taldean eta HiTZ zentroan (UPV/EHU). Informatika doktorea, City, University of London (2007). Espainian eta Erresuma Batuan egin du lan: University of Birmingham, Universidad Politécnica de Madrid eta Deustuko Unibertsitatea. Industrian esperientzia (Vicomtech-IK4) konputazionalen hizkuntzalaritzako proiektuen zuzendari gisa. 20 proiektu baino gehiagotan parte hartu du (horietako 15 oinarrizko ikerketa), adibidez: Britainiar Gobernuaren E-DRAMA eta ATT-META, MAVIR (Madrilgo Erkidegoa), Berbatek (Eusko Jaurlaritza), TUNER eta CrossText (MINECO), PATHS, OPENER eta NEWSREADER (Europar Batasuna). SUMAT europar proiektuaren koordinatzaile teknikoa ere izan da eta Torres Quevedo kontratua lortu du. Ikertzaile nagusia OPENMINTED Call Phase H2020 proiektuan izan da eta Europako COST ekintza enetCollect 2. Laneko Taldearen liderra izan da. Gaur egun MINECO DeepReading eta ANTIDOTE proiektuen ikertzaile nagusia da.
Gaur egun nire ikerketa prozesamendu semantikoan, informazioaren erauzketan, iritzien meatzaritzan eta desinformazioaren detekzioan zentratuta dago, eta gai horien inguruan 60 artikulu baino gehiago argitaratu ditut aldizkari nagusietan (Artificial Intelligence...) eta biltzarretan (ACL, IJCAI...).