Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zientzia eta Teknologia Fakultateko VI. Ikerkuntza Jardunaldiak

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/07

Irudia

2018ko Martxoaren 14an eta 15ean  Zientzia eta Teknologia Fakultateko VI. Ikerkuntza Jardunaldiak izango dira. Egun horietan zehar, ikerkuntza langileek Ahozko Komunikazioak eskainiko dituzte, eta ikerkuntza taldeek haien lan-ildoak aurkeztuko dituzte poster moduan. Bertan, Fakultateko ikertzaileek lortutako emaitza garrantzitsuenak eta haien etorkizuneko proiektuak erakutsiko dituzte.

Jardunaldiak garatzen diren egunetan zehar, Fakultatean orain lantzen ari diren ikerketa-ildoak aurkeztuko dira poster moduan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Grande Sallean. Zentroko ikasleek erakusketa hau bisitatzeak Jardunaldietako helburuetako bat lortzen lagunduko du, alegia, ikasleen arteko ikerkuntza bokazioak piztea. Bestalde, Fakultateko ikertzaileen lan-arloen erakusketak ikerkuntza-talde bakoitzarentzako informazioa eguneratzea ahalbidetuko du, eta hori kolaborazio berrietarako eta etorkizuneko jakintza-alor anitzeko proiektuetarako lagungarri izango da.