Gaia
Historia eta Hezkuntza Ikerketarako Ikuspegi Garaikideak
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Ikasgaiak hezkuntza eremuko ikerketa historikoak egun dituen ezaugarri nagusienetara hurbiltzea du helburu; alde horretatik egungo ikuspegi historiografikoak ezagutzera eman, Hezkuntzaren Historiaren ezagutza objektu garrantzitsuenen berri izan eta ikerketa historikoaren alde metodologikoak jakitera ematea dira jomuga oinarrizkoenak.Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ZABALETA IMAZ, IÑAKI | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebiduna | Hezkuntzaren Teoria eta Historia | i.zabaleta@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Gaur egungo korronte historiografikoak ezagutzea Hezkuntzaren Historian: haurtzaroaren historia, alfabetatzearen historia, hezkuntzaren tokiko historiak, etab. | 30.0 % |
Hezkuntza-fenomenoak testuinguru sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalean aztertzeko ezagutza historikoak eskuratzea, hezkuntza testuinguru desberdinekin erlazionatu ahal izateko. | 20.0 % |
Askotariko tresna metodologiko eta teknikoak erabiltzea, ikerketa historiko-hezigarriak planteatzen dituen helburuen arabera, ikerketa-lanetan hasteko. | 10.0 % |
Hezkuntza-fenomenoen esparru historiko baten kausak eta ondorioak, jarraitutasunak eta hausturak, antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzea, kultura-aniztasuna behatzeko. | 10.0 % |
Izaera historiko-hezitzailea duen ikerketa-proiektu bat diseinatzea | 30.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 15 | 45 | 60 |
Mintegia | 10 | 0 | 10 |
Gelako p. | 5 | 0 | 5 |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Azalpenak | 60.0 % | 75.0 % |
Garatu beharreko galderak | 60.0 % | 60.0 % |
Lan praktikoak | 25.0 % | 100.0 % |
Otras Evaluaciones | 20.0 % | 20.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ebaluazio-sistema jarraitua izango da, irakasgaiaren izaera praktikoarekin bat etorriz. Kalifikazioa aurrez ezarritako ariketa praktikoen bilduma baten gainean egingo da, eta ariketa praktiko horiek aurrez aurre egindakoak izango dira oinarri (kalifikazioaren% 50). Bestalde,ikasle bakoitzak aukeratutako hezkuntzaren historiaren eremuko gai baten inguruan oinarrizko ikerketa proiektua aurkeztu beharko du (kalifikazioaren gainerako % 50a).Amaierako ebaluazioa. Hainbat arrazoi direla medio, proposatutako metodologia eta ebaluazio jarraituaren sistema egin ezin duten ikasleek aukera izango dute amaierako ebaluazioa egitea, irakasleei ebaluazio jarraituari uko egitea idatziz aurkeztuz. Horretarako, 2 asteko epea izango dute, eskolak hasten direnetik hasita.
Amaierako ebaluazio-sistema aukeratzen duten ikasleek gaitasunen garapena egiaztatu beharko dute, ebaluazio jarraituan parte hartu ezin duten eta amaierako proba batera aurkezten diren ikasleentzat erabilitako prozedura berari jarraituz. Proba horretan, aurrez ezarritako ariketa praktikoak entregatuko dira (% 50) eta ikasle bakoitzak aukeratutako hezkuntzaren historiaren eremuko gai baten inguruan oinarrizko ikerketa proiektua aurkeztu beharko du (kalifikazioaren % 50a) .
Uko egitea. Ikasleek uko egin ahal izango diote deialdi arruntean ebaluatua izateari, unibertsitate-masterretako ikasleen iraunkortasunari buruzko araudiko 2.2.2 artikuluaren ondorioetarako zenbatu ez dezaten. Eskubide hori erabiltzeko, uko egiteko eskabide idazkia bidaliko zaio Masterraren Batzorde Akademikoari, eta administrazio-idazkaritzaren bidez izapidetuko da. Idazkia irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino lehen aurkeztuko da.
Plagioa. Irakasgai honek plagio kasuetarako prebentzioari eta jardunari buruzko protokoloa betetzen du, bai eta ebaluazio probetan eta lan akademikoetan kopia edo iruzurra egiteari buruzkoa ere, eta, beraz, EHUk zehaztuta dituen neurriak aplikatuko ditu, bertan aurreikusitako edozein egoera hautemanez gero. Era berean, ikerketako etika-protokoloei eta UPV/EHUk hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako ezartzen dituen orientabideei erantzuten die.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ohiko deialdian irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek, deialdi horretan aukeratutako ebaluazio-sistema edozein dela ere, ezohiko deialdiaren amaierako ebaluazio-probara aurkezteko eskubidea izango dute.Proba horretan, aurrez ezarritako ariketa praktikoak entregatuko dira (% 50) eta hezkuntzaren historiaren eremuko gai baten inguruan oinarrizko ikerketa proiektua aurkeztu beharko du ikasleak (kalifikazioaren% 50).
Uko egitea. Ikasleek uko egin ahal izango diote deialdi arruntean ebaluatua izateari, unibertsitate-masterretako ikasleen iraunkortasunari buruzko araudiko 2.2.2 artikuluaren ondorioetarako zenbatu ez dezaten. Eskubide hori erabiltzeko, uko egiteko eskabide idazkia bidaliko zaio Masterraren Batzorde Akademikoari, eta administrazio-idazkaritzaren bidez izapidetuko da. Idazkia ikasturte bakoitzeko uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar da.
Irakasgai-zerrenda
Planteamendu teorikoak eta metodologikoak. Paradigmak.Haurtzaroaren historia soziala
Alfabetatzearen mitoak. Alfabetatzea eta eskolatzea. Alfabetatze ereduak. Irakurketaren historia. Idazketaren historia
Curriculuma eta testu liburuak. Eskola-kultura, hezkuntza-politika eta curriculuma
Planteamendu teorikoak eta metodologikoak ahozko historian, hezkuntzaren historiari aplikatuta. Ahozko memoria eta testigantzak
Historia orokorraren eta tokiko historiaren arteko arazoak, hezkuntzaren historiari dagokionez. Euskal kasua.
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
DEPAEEPE, M. (2006): Vieja y nueva historia de la educación. Ensayos críticos. Barcelona: Octaedro.FERRAZ, M. (ed) (2005): Repensar La historia de la educación. Nuevos desafíos, nuevas propuestas. Madrid: Biblioteca Nueva
GABRIEL de, N.; VIÑAO, A. (1997): La investigación histórico-educativa. Tendencias actuales. Barcelona: Ronsel
GONZALEZ, E. (2013): Memoria e Historia. Vademécun de conceptos y debates fundamentales. madrid: Editorial Catarata.
GUEREÑA, J.L.; RUIZ BERRIO, J.; TIANA, A. (eds)(2010): Nuevas miradas historiográficas sobre la educación en la España de los siglos XIX y XX. Madrid: Secretaría General Técnica del Ministerio de Educación.
HERNANDEZ, E. (2004): Tendencias historiográficas actuales. Escribir Historia hoy. Madrid: Akal.
MORADIELLOS, E. (2013): El oficio de historiador. Mardir: Akal.
TIANA, A. (1988): La investigación histórico-educativa actual. Enfoques y métodos. Madrid: Uned.
Gehiago sakontzeko bibliografia
ALÍA MIRANDA, F. (1998): Fuentes de información para historiadores. Obras de referencia y bibliografías, Gijón: Ediciones Trea.CROOK, D.; ALDRICH, R. (eds.) (2000): History of Education for the Twenty-First Century. London: Institute of Education, University of London.
ESCOLANO, A. (2000): Tiempos y espacios para la escuela. Ensayos históricos. Madrid: Biblioteca Nueva.
FILHO, L. (org.) (2000): Fontes e novas tecnologias: questoes para história da educaçâo. Bragança Paulista: Universidade São Francisco.
LAPALAS, J. (2002): Introducción a la historiografía de la educación. Pamplona: Eunsa.
RUIZ BERRIO, J. (2000): La cultura escolar de Europa. Tendencias históricas emergentes. Madrid: Biblioteca Nueva.
Aldizkariak
Historia de la Educacion. Revista Interunivesitaria.History of Education
Paedagogica Historica
History of Education Quarterly
Educacio i historia
Estekak
Sociedad Española de Historia de la Educacion http://www.sc.ehu.es/sedheEuskal Hezkuntza http://www.euskal-hezkuntza.com