XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Ahalmena ematea informatika tresnak modu egoki eta kontrastatuan erabiltzeko, helburua izanik informazio egokia izatea arazo juridikoak aztertzeko (arautegi aldaketetara eta berrikuntzetara egokitua, kalitate eta berrikuntza printzipioen arabera). Bereziki, ahalmena ematea nazioarteko dokumentuak (NBE, Europako Kontseilua, Europar Batasuna), nazioarteko auzitegien epaiak (Giza Eskubideen Europako Auzitegia, Europako Justizia Auzitegia, nazioarteko zigor auzitegiak) eta beste estatu batzuetako auzitegietako epaiak erabili eta interpretatzeko, konstituzio jurisprudentzia dutenean bereziki, baita barne auzitegien jurisprudentzia interpretatzeko ere.
  • Gaitasuna ematea giza garapenak eta zibilizazioarenak oinarrizko eskubideetan izan duten eragina ulertzeko. Teknologia berrien garrantziaz jabetzea (teknologia horien artean leudeke informazioaren teknologiak, GEO bezalako produktuak, edo ingurumen gaietan aplika daitekeen teknologia orokorraren bilakaera), eta eskubide batzuei nola eragiten dieten ulertzea (intimitatea, egoitzaren bortxaezintasuna, komunikazioen sekretua¿), gure gizartean gero eta handiagoa den eragina eta are handiagoa izango dena etorkizunean.
  • Gaitasuna ematea ikerketa lerro berriak proposatzeko, oinarrizko eskubideen indarraldi eta garapenari lotutako arazoak konpontzeari begira, gero eta konplexuagoak eta globalagoak diren sistema politikoetan (besteak beste, migrazio korronteen arazoak edo multikulturalitatea), arreta berezia jarrita zuzenbide konparatuan, nazioarteko esperientzietan eta eskumena duten auzitegiek gai hauetan sortu duten jurisprudentzian.
  • Gaitasuna ematea oinarrizko eskubideei buruzko kategoria teoriko aurreratuak eskuratu eta menderatzeko, baita haien analisi espezifikoko metodologiak ere, graduko ikasketetan jasotako oinarrizko prestakuntza zabaltzeko balioko duena, helburua izanik ikerketa juridikoa egitea testuinguru konplexuetan, hainbat administrazio publikoren esku hartzearekin, eta masterrean eskuratutako jakintza eta teknikak aplikatzea arazo juridikoen ebazpenean, arazo horien aurreikuspenean eta erabakiak aurretiaz eta era sortzailean hartzeko unean.
  • Gaitasuna ematea oinarrizko eskubideei indar eta garapen handiagoa ematea helburu duten gaietan ikertzeko (kontuan izanik eskubide hauen tutoretza judizialeko tresnak), gizarte eta ekonomia ingurunea kritikoki aztertuz, zuzenbide publikoaren tresnak erabilita, eta trebakuntza eskainiz ikerlanak egiteko, ondorioak transmititzeko eta arrazoibide eta pertsuasio trebetasunak erakusteko. Gainera, gaitasuna ematea administrazio publikoek oinarrizko eskubideak bermatzeko eskaintzen dituzten zerbitzu publikoen eta botere publikoen gizarte politiken araubide juridikoa aztertzeko, haien alde onak eta txarrak, baita nazioartean, Europan eta barna mailan garatu diren tutoretza judizialeko tresna zehatzak aztertzea ere.
  • Ikasleak gai izatea ideia berri eta konplexuen analisi kritikoa, ebaluazioa eta sintesia egiteko.
  • Ikasleek beren ekarpena egitea jakintzaren mugak zabalduko dituen ikerketa original baten bidez, funtsezko corpus bat garatuta, zeinaren zati bat estatu edo nazioarte mailan argitaratzeko modukoa izango den.
  • Ikasleek beren jakintza arloetan komunikatzen jakitea, beren kideekin, komunitate akademikoarekin eta gizartearekin oro har.
  • Ikasleek erakustea gai direla azterketa alor bat sistematikoki ulertzeko eta alor horri lotutako ikerketa trebetasunak eta metodoak menderatzeko.
  • Ikasleek erakustea gai direla funtsezko ikerketa prozesu bat sortu, diseinatu, praktikan jarri eta garatzeko, zorroztasun akademikoaz.
  • Nazioarteko auzitegien eta barne auzitegien jurisprudentziaren arabera, gaitasuna ematea Zuzenbidearen egungo analisi metodoei buruzko pertzepzio zientifikoa lortzeko, giza eskubideei eta egungo gizarteen bizitza demokratikoan duten eraginari buruzkoa bereziki, kontzientzia kritiko bat garatuz giza eskubideak arautzen dituen indarreko arautegiari buruzko gizarte kontzepzioen inguruan, edo eskubide hauei eragiten dieten politika publikoen inguruan, eta gaitasuna ematea, halaber, ikaskuntza kontziente eta autonomoko ikaskuntza prozesu bat kudeatzeko, etengabeko prestakuntzaren mesederako izango dena.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak