Ruta de navegación

Contenido de XSL

Profesorado

SAIOA LARRAZA ARNANZ

Área de conocimiento
Didáctica de la Lengua y la Literatura
Departamento
Didáctica de la Lengua y la Literatura
Centro
Facultad de Educación y Deporte
Correo electrónico
saioa.larraza@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziatua (2006) da eta Hizkuntzalaritzan doktorea (2014) Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. 2015az geroztik, UPV/EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean dihardu irakasle gisa. Hainbat gradutan ikasgai hauek irakasten ditu: Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika, Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan, Hizkuntzen Ikaskuntzarako Oinarri Teorikoak. Hizkuntza-jabekuntza, elebitasuna, eleaniztasuna, hizkuntza-garapena haurrengan, bigarren/hirugarren hizkuntzen i(ra)kaskuntza eta hizkuntza-prozesamendua dira egungo bere iker-lerro nagusiak. Ikerketa ibilbideari dagokionez, neurozientzia kognitiboko laborategietan ezinbesteko erreferentzia den Donostiako BCBL-Basque Center on Cognition, Brain, and Language ikerketa-zentroan burutu zuen doktoretza. 2012-13an, Sydneyko (Australia) MARCS Institute for Brain, Behaviour and Development zentroan egonaldia egin zuen. Postdok ikerlari moduan ere aritu da (2014-15) Pariseko Laboratoire Psychologie de la Perception iker-gunean. Diruz lagundutako hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte azken urteotan, bertako emaitzak psikohizkuntzalaritza eta elebitasuna/eleaniztasunari buruzko nazioarteko biltzarretan aurkeztuz.