Micaela Portilla Research Center
![Image](/documents/6883305/6886986/Foto+portada.jpg/6cb29728-7680-4e4a-a526-e14da67114c1?t=1492778996000)
![Image](/documents/6883305/0/banner_384x216_portilla_ES+%282%29.jpg/7db800f2-7581-0f31-ad63-837290880b82?t=1632815760540)
UPV/EHUko zentroek 2020/2021 ikasturtean izango duten funtzionamendurako neurrien dokumentuak ezartzen du UPV/EHUko zentro bakoitzak pertsona bat izendatu behar duela COVID-19 arduradun gisa. Micaela Portilla Ikergunearen kasuan Arantza Beitia da izendatutako pertsona.
Koordinatzaile horren eginkizunak honako hauek dira: baieztatutako kasuei, berrogeialdian dauden kasuei eta UPV/EHUko langileen edo ikasleen artean arrisku-talde gisa aitortutako pertsonen kasuei buruzko informazioa biltzea, osasun-arduradunei harreman estuak identifikatzen laguntzea, eta horien bilakaeraren jarraipena egitea
Informazio hori jaso ahal izateko, baldintza horietakoren batean dauden pertsonek ikastetxeko Covid-19 arduradunari jakinarazi beharko diote, eta mezu bat bidali beharko dute helbide honetara: arantza.beitia@ehu.eus honako datuak aipatzen: izen-abizena, telefonoa, zein ikertaldekoa den edota, ikasleen kasuan, zein masterretan dagoen matrikulatuta.
COVID-19 sintomak dauzkaten pertsonak zentroko bakartze gelara eraman beharko dira lehenbailehen eta COVID-19 arduradunarekin jarriko dira harremanetan, baita lehen mailako arretako osasun zentroarekin. Bakartze gela horretan jarraitu beharko prozedura zehaztuta dago.
Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu eskuragarri dituzuela UPV/EHUren Covid-19 web-orrian Ikasle, AZP eta irakasle eta ikertzaileentzako prebentzio-dekalogoak eta 2020-2021 ikasturterako UPV/EHU-ko zentroen funtzionamendurako neurriak dokumentua, bai eta neurri guztiak pandemiaren bilakaerari eta osasun-agintaritzek emandako jarraibideei lotuta daudela ere.
Amaitzeko, UPV/EHUren Covid-19 web-orrian eskuragarri daude Ikasle, AZP eta irakasle eta ikertzaileentzako prebentzio-dekalogoak eta 2020-2021 ikasturterako UPV/EHU-ko zentroen funtzionamendurako neurriak dokumentua, bai eta neurri guztiak pandemiaren bilakaerari eta osasun-agintaritzek emandako jarraibideei lotuta daudela ere.