XSLaren edukia
Erritmoa, Mugimendua eta Dantza
- Ikastegia
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Titulazioa
- Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 24 | 36 |
Mintegia | 5 | 7.5 |
Gelako p. | 31 | 46.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
KONPETENTZIAK
- Erritmo eta musikarekin bat ematen den gorputz-bizipenaz jabetu eta musika-hezkuntzan duen garrantzia ulertu.
- Musika jardueretan entzule eta interprete gisa gorputz-bizpenetik abiatzea naturaltasuna eta sormena medio, interpretazio egoki eta adierazkorrak bermatzeko eta irakaskuntza jardueren bitartekari gisa.
- Musika-hezkuntzan erritmo- eta musika-gaitasunen garapena sustatzeko funtsezko baliabideak diren aldetik, mugimen- eta espazio-baliabideak erabiltzen ikastea.
- Dantzak sozializaziorako duen garrantziaz jabetu eta adierazpen kolektibo gisa musikarekin duen lotura ulertzea. Bere erabilera eskolan bultatu eta abian jartzeko baliabide didaktikoak garatzea,bere bitartez musika talde-bizipena sustatzeko.
IKASKUNTZA EMAITZAK
- Musika entzunaldi eta adierazpen jardueretan mugimendua naturaltasunez integratzea.
- Eskema erritmikoak zehaztasunez interpretatzea.
- Dantza herrikoien errepertorio oinarrizkoa ezagutu eta interpretatzea.
- Musika talde-jarduerak eraginkortasunez gidatu eta bideratzea, mugimendua eta espazioa modu egokian kudeatuz.
- Mugimendua eta musikaltasuna integratzen dituzten proposamen eszeniko sortzaileak burutzea
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. MUSIKAREN BIZIPENA GORPUTZ ESPERIENTZIATIK ABIATUZ
Gorputzaren bidez musikarekin konektatu eta esperimentatzeko dinamikak. Analisi musikala eta musika-lengoaiaren edukiak gorputz-esperientziatik abiatuta. Gorputz-bizipenak musika-hezkuntzan daukan garrantziaren inguruan sakontzea (bere ekarpenak eta onurak) irakurketa eta gogoeta bidez.
2. ADIERAZPEN ETA SORMENAREN GARAPENA
Gorputz adierazpena musika adierazpenaren manera eta baliabide gisa lantzen da. Inprobisaketak eta talde sormena bultzatzen dira.
3. ADIERAZPEN ERRITMIKOA ETA BERE DIDAKTIKA
Gaitasun erritmikoen garapena sustatzeko oinarri eta baliabide ezberdinen ezagutzak eskuratzen dira, praktikatik habiatuz.
4. DANTZA ESKOLAN.
Dantzak musika hezkuntzari eskaintzen dizkion aukerak ezagutzen dira eta baita eskola komunitatearen dinamizaio eta integraziorako tresna gisa eskaintzen dituen onurak ere. Dantza errepertorioa ikasteaz gain eskolan lantzeko baliabide didaktikoak eskuratzen dira.
5. TALDE JARDUERAK koordinatu ETA DINAMIZATZEA
Musika adierazpenetan gorputz eta espazio ikuspegiak kontuan izatearen garrantzia, jarduerak bideratzeko. Esperimentazioan oinarrituz, taldeak dinamizatzeko baliabideen ezagupena eta trebaketa lantzen dira.
MetodologiaToggle Navigation
Esperientziatik abiatuz edukiak modu progresiboan kurtsoan zehar lantzen dira. Irakurketa eta hausnarketak ere irakasgaiaren ibilbidearen parte izango dira barneratze prozesuan. Hiru-lau pertsonako talde finkoak ikasturte osorako eratzen dira, prozesua aurrera eraman eta lanak modu kolaboratiboan aurrera eramateko. Asistentzia eta parte hartze aktiboa ezin bestekoak dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ohiko deialdian ebaluazioa jarraia izango da eta horretarako irakasgaian zehar lortutako ezagutza eta trebetasun ezberdinak ebaluatuko dira. Irakasgaia gainditzeko kurtsoan planteatutako ariketa guztiak burutu beharko dira.
Azken kalifikazioa jartzeko kontutan hartuko dira: Kurtsoan zehar klasean aurkeztutako ariketak, egindako eboluzioa eta eskuratutako baliabideak %15, sormen proiektua %25, aurkeztutako memoria %20, erritmo azterketa praktikoa %20, dantza azterketa praktikoa %20.
EBALUAKETA JARRAIARI UKO EGITEA
Ikasleak ebaluaketa jarriari uko egin eta azken ebaluaziora pasatzea eska dezake. Horretarako irakasgaia hasten denetik bederatzigarren astea bete arteko epea izango du eskaera idatziz irakasleari zuzentzeko. Kasu honetan azterketa egun ofizialean aurkeztu eta planteatzen diren ariketa guztiak gainditu beharko dira irakasgaia aprobatzeko. Azken kalifikazioa jartzeko kontutan hartuko dira: erritmo azterketa praktikoa %20, dantza azterketa praktikoa %20, idatzizko azterketa teoriko-praktikoa %40 eta prestatuta ekarri beharko den mugimendu sorkuntza lan baten zuzeneko aurkezpena %20.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
EGELA PLATAFORMAN ESKEGITAKO ORIENTABIDEAK ETA MATERIALAK: irakasgaiaren antolaketa, lan ezberdinak egiteko irizpideak, irakurketarako erreferentziak.
IKUS ENTZUNEZKO BALIABIDEAK
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
BACHMANN, M. L. (1998) La rítmica Jaques-Dalcroze. Una educación por la música y para la música. Madrid: Pirámide
WIGMAN, M. (2002) El lenguaje de la danza Barcelona: Ediciones del aguazul
BLASER, A. / FROSETH, J.O/ WEIKART, P. (2001): Música y Movimiento. Actividades rítmicas en el aula. Barcelona: Graó
GARCIA RUSO, H. M. (1997): La danza en la escuela. Sevilla: dip. Foral de Sevilla
Gehiago sakontzeko bibliografia
FUENTES, S. (2008) Pedagogía de la Danza. Bilbao: Asociación cultural danza Getxo
PALACIOS, P. (1985) Cuerpo, sonido, música y otros lenguajes. Bilbao: Cuadernos de ADARRA
SACHS, CURT (1942): Historia Universal de la Danza. Buenos Aires: Centurión
ZAMORA, A. (1999) Danzas del mundo. Madrid: CCS
Aldizkariak
Eufonía: Didáctica de la música. Barcelona: Graó
Música y Educación. Madrid: Musicalis S.A.
Música, Arte y Proceso. Salamanca: Amarús Ediciones
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-5 | 14:00-16:00 | ||||
7-10 | 14:00-16:00 | ||||
12-14 | 14:00-16:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-6 | 14:00-16:30 | ||||
11-11 | 14:00-16:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-6 | 14:00-16:30 | ||||
11-11 | 14:00-16:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-6 | 14:00-16:30 | ||||
11-11 | 14:00-16:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1S11G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S11G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-5 | 16:30-18:30 | ||||
6-6 | 17:00-18:30 | ||||
7-10 | 16:30-18:30 | ||||
11-11 | 17:00-18:30 | ||||
12-14 | 16:30-18:30 | ||||
15-15 | 14:00-16:00 16:30-18:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
- 0S02G-Gimnasio txikia - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (BERTIKAL)
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak