Irakasleak
GILEN BERNAOLA BILBAO
- Ezagutza arloa
- Meatze Prospekzio eta Ikerkuntza
- Saila
- Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- gilen.bernaola@ehu.eus
UPV/EHUn Geologian lizentziaduna (1997) eta doktorea Sari Bereziarekin (2002). Universtità degli Studi di Firenze-ko Dipartamento di Scienze della Terra-n (Italia) doktoratu osteko bi urteko egonaldia egin ondoren (2002-2004), 2004. urtean UPV/EHU ko Estratigrafia eta Paleontologia sailean doktoratu ondoko ikertzaile postuan lanean hasi zen. 2008tik Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia saileko irakaslea da, bertan Atxiki plaza 2011tik betetzen duelarik. 2009tik 2017ra Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia saileko idazkari akademikoa izan zen, 2017tik 2021ra Bilboko Ingeniaritza Eskolako Irakats Plangintzaren Arloko zuzendariordea eta gaur egun Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia saileko zuzendaria da.
Karekizko nanofosiletan aditua da eta bere ikerkuntza lerro nagusia latitude baxuko eta ertaineko Goi Kretazeo eta Paleogenoko biostratigrafia, kronoestratigrafia, paleoekologia eta paleoklimatologia dira. UPV/EHUko Kretazeo eta Paleogenoko Ikerketa Taldeko kidea da (A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman). Zenbait urteetako 15 zientzia projektuetan Ikerketa taldeko kidea izan da. Ikerketa lan honen ondorioz 50tik gora nazioarteko kongresuetako komunikazio eta 50tik gora artikulu, liburu eta liburu atalen egilekidea da. 23ko h-indizea .